(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Behar bereziak dituzten haurren adopzioa gora egiten ari den profila da Nafarroan egindako adopzioen artean ostirala, 2012.eko apirilak 13


Torres kontseilariak adin txikiko horiek adoptatu dituzten familiei harrera egin die gaur goizean


Transcripción textual del video

Behar bereziak dituzten haurren adopzioa gora egiten ari den profila da estatuko nahiz nazioarteko adopzioetan, eta baita Foru Komunitatetan egiten direnen artean ere. Arrazoi hori dela eta, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan familia horiei harrera egin nahi izan die, eta pertsonalki eskerrak eman erakutsitako "elkartasuna eta eskuzabaltasunagatik".

Taldeko argazkia

Torres kontseilaria Tronuaren Aretoan gaur goizean harrera egin dien familiekin. ( irudia handitu )

Behar bereziak dituzten haurren adopzioa gora egiten ari den profila da estatuko nahiz nazioarteko adopzioetan, eta baita Foru Komunitatetan egiten direnen artean ere. Arrazoi hori dela eta, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan familia horiei harrera egin nahi izan die, eta pertsonalki eskerrak eman erakutsitako "elkartasuna eta eskuzabaltasunagatik".

Definizioak ezberdinak diren arren, Foru Komunitatean kontsiderazio hori dute 8 urte baino gehiagoko haurrek, hiru edo anai-arreba gehiagoko taldeen adopzioek eta osasun-arazoak edo ezintasunen bat duten haurrek

Adopzio horien profila igotzen ari dela eta, egokitasun-irizpideen berrazterketan era garrantzitsuan eragiten ari da eta baita egokitasun horren balorazio-prozesuan bertan ere. Eta haur horien eskaera zehatzek hausnarketa sakona sortzen ari dira: haurra prestatzeko eta haren etorkizuneko adopziozko gurasoak prestatzeko beharraren inguruan; zaintzeko aukeren inguruan eta zerbitzu espezializatuen aldetik adopzio ondoko laguntzaren inguruan; haurraren aurrekarien eta haren behar mediku, psikologikoen…informazio zehatza jasotzearen inguruan; adopziozko familien egokitasun-baldintzen inguruan eta gizarte-zerbitzuek adopzioaren ondoren eman ditzakeen laguntzak erabakitzearen inguruan.

Gaur egun, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak adopzioaren ondorengo zenbait zerbitzu eskaintzen du prestakuntza-tailerretan oinarrituta, eta era guztietako adopzioetarako gai komunak aztertzen direnak; horiek, ordea, behar bereziak dituzten adin txikikoak hartzen dituzten familientzat ere badira. Familia horiek ere gaur bertan jaso dezakete aholkularitza eta psikoterapia.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuaren Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Zerbitzuaren planteamendua da, igotzen ari den eskaera horri egokitzea eta zerbitzua hobetzea, adopziozko familiei, alde batetik, aurretiazko prestakuntza eskainiz (bizikidetza horri aurre egiteko behar besteko guraso-gaitasunak dituztela ziurtatzeko), eta bestetik, prestakuntza, aholkularitza eta psikoterapiako tailerren adopzio ondorengo zerbitzua ere. Halaber, hezkuntza eta osasuneko komunitateekin lankidetza-bideak aztertzen ari dira era orokor batean adin txikiko horien eta haien familien beharrei aurre egiteko.

Zenbait datu

Nafarroan behar bereziak dituzten haurren nazioarteko adopzioei buruz, eransten den datu-taulak erakusten duenez, 2011. urtean Foru Komunitatean era horretako 66 adopzio izan ziren, 65 2010ean, 85 2009an, 74 2008an eta 98 2007an. Behar bereziak dituzten adin txikiko horien jatorrizko herrialdeak honako hauek dira: Errusia, Ukraina, Hungaria, Kolonbia, Brasil, Txina eta Vietnam.

Nazioarteko adopzioez gain, familiek behar bereziak dituzten estatu barruko adopzioak ere egin ditzakete. Kontuan hartu behar da, estatuko adopzio-sistemak behar bereziko haurtzat jotzen dituela bi urtetik aurrerakoenak, anai-arreben taldeetakoenak edo zailtasun fisiko edo psikikoak dituzten adin txikitakoenak. Departamentuak emandako datuen arabera, 2007an familia nafarrek sistema horren bidez 19 haur adoptatu zituzten. 2008an, 2; 2009an, 4. 2010ean ezaugarri horietako 3 adopzio izan ziren eta 2011n, 5 adin txikiko gehiago adoptatu ziren.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa