(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 27.138 baimen prestatu ditu amuarraina arrantzatzeko `Goi Izokin Eskualdean´ ostirala, 2012.eko apirilak 13


Datorren astelehenean, apirilak 16, Nafarroan amuarraina arrantzatzeko baimenak eskatzeko epea zabalduko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza-k 2012ko arrantza iraunkorreko kanpainaren berrikuntzak aurkeztu ditu gaur goizean. Kanpaina hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du Goi Izokin Eskualdean (Arakil-Larraun, Arga-Ultzama, Baztan-Bidasoa, Ega-Urederra, Eska-Salazar, Irati-Erro eta Oria-Urumea ibaien arroetan).

Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza-k 2012ko arrantza iraunkorreko kanpainaren berrikuntzak aurkeztu ditu gaur goizean. Kanpaina hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du Goi Izokin Eskualdean (Arakil-Larraun, Arga-Ultzama, Baztan-Bidasoa, Ega-Urederra, Eska-Salazar, Irati-Erro eta Oria-Urumea ibaien arroetan).

Amuarrainaren arrantza maiatzaren 1ean hasiko da zonalde horretan eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Arrantza egiteko beharrezkoa gertatuko da arrantza-lizentzia indarrean izatea eta arrantza-baimena eskuratzea. Nafarroako Gobernuak 27.138 baimen prestatu ditu (2011n baino 570 gehiago), eta apirilaren 16tik aurrera eskatu ahal izango dira, 08:00etatik aurrera, Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez eta 012 Infonavarra telefono-zenbakira deituta. Lehen txanda batean, arrantzaleek bi baimen eskatu ahal izango dituzte eta maiatzaren 1etik aurrera hiru baimen gehiago eskatu ahal izango dira.

Kanpaina honetako baldintzak 2011koaren oso antzekoak dira. Berrikuntza aipagarriena da arrantzale bakoitzarentzat eskuragarri dauden bost baimenetatik bakarra eskatu beharko dela lanegun batean. 2102ko denboraldi honetan Eska-Salazarko arroan arrantza egin ahal izango da aurreko urteko debekualdiaren ondoren. Eta arrantza-tipologiari dagokionez, Nafarroako Gobernuak "harrapatze eta askatze"-rako ibaiaren kilometro-kopurua hirukoiztu du; kanpaina honetan 15 zati eta bi barruti izango dira, guztira, ibaiaren 58,8 kilometro osatuz, eta bertan arrantzatutako arrainak itzuli egin beharko dira.

Amuarrain helduaren populazioa parametro normalen barnean dago (195 heldu hektarea bakoitzeko), nahiz eta populazio horrek % 29ko beherakada izan duen, batez ere aurreko urteetan arrainkume gutxi izan delako. Nolanahi ere, kanpaina honetan heldu bihurtu diren arrain gazteen kopuru handiak (% 58an igo zen), arrantza-potentziala 2011ko antzeko mailetan mantentzea ekarri du. Arrainkumeei dagokienez, 2011n egindako zenbaketak agerian uzten dute populazioaren dentsitateak % 63an jaitsi dela; beraz, datozen kanpainetan helduen populazioan ondorioak izango dituela espero da.

Izokinaren denboraldia

Izokina arrantzatzeko denboraldia maiatzaren 1ean ireki eta uztailaren 15ean itxiko da edo 48. izokina arrantzatzen denean. Zenbaki hori kalkulatzen da azken urteotan Berako zentralean zenbatutako izokinen batez bestekoarekin. 2011n 500 izokinetik gora erregistratu ziren, eta horrek 2012ko arrantza-eskaintza % 24an igotzea ekarri du.

Arrantza-turismoa Nafarroan eta Frantzian

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ere mugaz haraindiko Gevert lankidetza-proiektua aurkeztu du. Bertako kide dira Nafarroako Gobernua eta Frantziako Pirinio Atlantiarren departamentua, eta Europako funtsak ditu arrantza-turismoa Pirinioetako bi aldeetan sustatzeko xedez.

Helburu horretarako, Nafarroak arrantza sustatzen du Nivelle, Nives Soule eta Barétous arro frantsesetan eta Pirinio Atlantiarren departamentuak gauza bera egiten du Foru Komunitateko ibai-arroetan webguneen bidez; azken horietan baimenak nola lortu eta gomendio praktikoak azaltzen dira.

Gevert proiektuak komunikazio-kanpaina bat abian jarriko du udaberri honetan Prinioetako bi aldeetan, eta haren barnean dago "Nafarroako Pirinioak, amesteko lurra" izeneko dokumentala, amuarrainaren arrantzari buruz Nafarroan filmatutakoa; Nafarroako arrantzari buruzko erakusketa ibiltari bat, berriz, proiektuaren eragin-zonaldeko zenbait udalerritan ikusi ahal izango da maiatzean eta ekainean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa