(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uniformeak alokatu eta garbitzeaz arduratzen den Indusal Navarra SA instalazioak handitzeko proiektua ezagutu du Barcina Lehendakariak
astelehena, 2012.eko apirilak 16


Martzillan egoitza duen enpresak obrak datorren urtean hastea aurreikusten du, 4,5 miloi euro inguruko inbertsioarekin


Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria, Indusalera egindako bisitan.

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria, Indusal Navarra enpresara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Indusal Navarra SA enpresa bisitatu du gaur. Enpresa hori Martzillan dago, uniformeak alokatzeaz eta garbitzeaz arduratzen da eta datorren urtean bere instalazioak handitzea aurreikusten du. 4,5 milioi euro inguruko inbertsioa izango da eta 50 bat lanpostu sortuko ditu.

Espainia guztian 21 zentro dituen Indusalgo zuzendaritza-kideek fabrika erakutsi diete Lehendakariari eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoecheari. Zehazki, bisita gidatu eta fabrikaren zabaltzeari buruzko xehetasunen berri eman dute: Indusalgo zuzendari Ignacio Zaragüetak; Administrazio Kontseiluko lehendakari Miguel Erburuk; eta Indusal Navarrako zuzendari Luis Reimóndez-ek. Fabrika Funeserako errepidean dago. Bertan izan da ere udalerri horretako alkate José María Abárzuza.

3.600 metro koadroko fabrika 7.500 euroko orube batean dago, egunean 36 tona ekoizteko gai dena, eta orduko 1.500 uniforme arte prozesatuta. Handitzearekin, sektore berriei erantzuteko jasotzen dena, fabrikak 2.000 metro koadro irabaziko ditu, azaleraren 5.500 metro koadro hartzeko.

Indusalek Martzillatik ondorengo sektoretako arroparen alokairua eta garbiketako beharrei erantzuten die: ostalaritza, sukaldaritza, ospitaletako zerbitzuak eta Nafarroan – Osasunbidearena, esaterako– , Errioxan, Gipuzkoan eta Burgosen dauden beste hainbat sektoretako lan-arropa. Nafarroan beste bi enpresa ditu, Mutilvan dagoen Lavandería Industrial Olimpia eta Tuteran dagoen Lavandería Industrial Navarra. Hiru egoitzetan 300 lagunek egiten dute lan, 260k zuzenean eta 40k zeharka. Zehazki, 1989an irekitako Martzillako fabrikak 170 pertsonari ematen die lan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa