(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vera kontseilariak nabarmendu du “Nafarroako Gobernuaren laguntza-eredu berriak herritarrarengan eta haren benetako beharretan eragina izango duela” astelehena, 2012.eko apirilak 16


Hala adierazi du farmaziako langileen laguntza-konpromisoaren aurkezpeneko jardunaldi batean


Osasuneko kontseilari Marta Vera Janín-ek farmazialariek herritarrenganako laguntza-konpromisoa aurkezteko ekitaldi batean parte hartu du gaur goizean, Nafarroako Parlamentuak antolatuta. "Pazientea, farmazialariaren laguntza-jardueraren ardatza" izan da saioaren ardatz nagusia, eta bertan parte hartu dute ere, Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánek; Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko lehendakari Pilar García-k; eta Espainiako Pazienteen Foroko lehendakari Albert Jovell-ek.

Bere agerraldian, Vera Nafarroan ezarriko den laguntza-eredu berriaz aritu da, "laster batean aurkeztuko dena". Bertatik azpimarratu du herritarrari bideratuko zaiola. "Eskaeran eta gaixotasun larrietan, medikalizatzailean, paternalistan eta medikuaren irudian gehiegi enfokatutako eredua atzean utzi, eta herritarra protagonista den beste batera pasa nahi dugu, nork bere osasunaren gaineko erantzukizuna duena. Informatutako, prestatutako eta gaitutako pazienteek emaitza hobeak lortzen dituzte osasunean", aipatu du.

Laguntza-ereduko hobekuntza horiek –kontseilariak aipatu duenez–, "osasunerako eta autozainketarako heziketan osasun-sistemako profesional guztiei eragingo diete, Lehen Mailako Arretan oinarrituta herritarrari errazagoa egingo zaion laguntza-maila moduan". Kontseilariak gogora ekarri du farmaziako profesionalen zeregina funtsezkoa dela heziketako lan horretan; izan ere, informazioa eman behar dute sendagaiei dagokienez eta pazienteen atxikimendua hobetu farmakologia-tratamenduari dagokionez.

Osasun-arloari aplikatutako errezeta elektronikoak eta teknologia berriak bezalako tresnak ere aipatu ditu Verak bere diskurtsoan, eta haiei buruz azpimarratu du "laguntzako sanitarioen eta farmazialarien arteko informazioa eta komunikazioa hobetzen laguntzen dutela, eta horrek herritarren segurtasun handiagoa ekarriko duela".

Ekitaldian ere izan dira: Farmazialarien Elkargoen Kontseilu Orokorreko idazkari nagusi Ana Aliaga; NUko Farmazia Fakultateko dekano Adela López de Cerain eta CINFA Laborategien lehendakari Enrique Ordieres.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa