(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak Enagás-ko lehendakari Antonio Llardéni harrera egin dio
asteartea, 2012.eko apirilak 17


Konpainia Yela-Villar de Arnedo gasbidearen 10 kilometroko zatia eraikitzen ari da Nafarroan


Barcina Lehendakaria Enagás-ko lehendakari Antonio Llardén-ekin

Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria, Enagás-ko lehendakari Antonio Llardén-ekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Enagás-ko lehendakari Antonio Llardén-i harrera egin dio gaur goizean, eta Lehendakariak jakinarazi dio Foru Komunitateak zer funtzio betetzen duen Espainiako gas-sistema guztian, hau da, Frantziarekin duen lotura-puntu gisa, Larrauren bitartez.

2010era arte gas naturala Frantziatik bakarrik inportatzea uzten zuen Larrauko loturak 3,1 bcm/urteko inportazio-gaitasuna du gaur egun eta esportatzeko 0,9 bcm/urtekoa. 2013an gaitasun hori handitzea aurreikusten da, urteko 5,2 bcm, hain zuzen, bi norabideetan.

Iparraldean gas-azpiegitura berriak eraikitzeari esker lortu den garapen horrek, Espainiaren lekua sendotzen lagunduko du gas naturala Europar Batasunean sartzeko ate gisa, Lehendakariak jakin duenez. Harreran izan da ere, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea.

Gaur egun, Enagás Yela-Villar de Arnedo gasbidearen 10 kilometroko zatia eraikitzen ari da Nafarroan, eta Brihuegako gas naturalaren lurpeko metatzea, Guadalajaran, lotuko du Errioxarekin. Gasbidea aurtengo bigarren seihilekoan abian jartzea aurreikusita dago, eta zazpi milioi euroko inbertsioa izango du.

Enagás-ek presio handiko 300 kilometrotako gasbideak ditu Nafarroan, eta konpresio-estazio bat du Irunberrin.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa