(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Aralarko Aingeruari harrera egin dio asteartea, 2012.eko apirilak 17


Ospakizun tradizionala egin da gaur goizean Nafarroako Jauregian irudiaren urteroko bisita dela eta


Harreraren une bat

Nafarroako Gobernua Aralarko Aingeruari harrera egiten, Barcina Lehendakaria buru dela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Aralarko Aingeruari harrera egin dio gaur goizean bisita honetan tradizionalki egiten den ospakizunarekin. Zeremonia hori, Excelsisko San Migelko irudiak Pazko Egunaren ondorengo astean Iruñeko hainbat erakunde, ikastetxe, parrokia eta beste erakunde batzuetan egiten duen ibilbidearen barnean sartzen da.

Irudia 11:00etan heldu da Nafarroako Jauregiaren ate nagusira Aralarko santutegiko kapilau Mikel Garciandia Goñi-ren eskutik. Leku horretan Foru Gobernuko kideak zain zeuden, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulo buru zela, eta baita ehun bat lagun ere, gehienak Nafarroako Gobernuko funtzionarioak.

Harreraren ondoren, prozesio-desfile bat egin da ospakizunetan ohikoa den segizioarekin, hau da, armen erregearekin, mazolariekin eta kandelak eramaten dituzten alguaziltxo zuzi-eramaileekin. Segizioak Solairu Noblearen eta Tronuaren Aretoko korridoreak pasa ditu, kaperara iritsi arte; bertan Iruñeko San Nikolas elizako parroko Santiago Cañardo Ramírez-ek eukaristia ospatu du.


Prozesio-desfilearen une bat

Prozesioaren une bat Nafarroako Jauregiko eskailera dotoreetan. ( irudia handitu )

Sermoian, Cañardo-k Vatikanoko II. Kontzilioaren ideietako bat azpimarratu du; haren arabera, "erabat gizatiarra den politika batera heltzeko modu egokiena justizia, borondate ona eta guztion onurako zerbitzuaren barneko zentzua sustatzea da". Arrazoi hori dela eta, Aralarko Irudiari eskatu dio Nafarroako Gobernuko kideei "espiritu hori eman diezaiela" eta, horrenbestez, "desadostasuna, norberekeria eta indarkeria"-ri irabaztea.

Erlikiari gurtza eta azken ekitaldia

Erlijio-ospakizunaren amaieran, bertaratutakoek San Migelgo irudia daraman "lignum crucis"-en erlikia gurtu dute, eta prozesioan jarraitu dute jauregiaren ateraino; azken ekitaldia egin da bertan, bertaratutakoak eta Nafarroa guztia bedeinkatuz.

Ospakizunaren musika-zatiaz Iruñeko Katedraleko Musika Kapera arduratu da (abesbatza murriztua), Aurelio Sagaseta Aríztegui maisuaren zuzendaritzapean. Gainera, Nafarroako Jauregira heltzean eta irteeran, Mariano Morán maisuak zuzendutako Nafarroako Gobernuaren Tronpeten eta Tinbalen Bandak Nafarroako Ereserkia interpretatu du.

Aralarko Aingeruaren irudiari, Excelsisko San Migelgo santutegian gurtzen dena, Nafarroako Jauregian harrera egin diote XX. mendeko lehen urteetan hasitako ohiturari jarraiki.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa