(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jiménez lehendakariordeak Industria Hazteko eta Garatzeko Plataformari harrera egin dio asteartea, 2012.eko apirilak 17


Bere laguntza eman die eta "balio erantsi handiko industria-sektoretan pizgarri publikoak sustatzeko beharra" azpimarratu du


Bilkuraren une bat

Ezkerretik eskuinera: Jiménez lehendakariordea eta plataformako ordezkari Jesús Santos, Lorenzo Ríos, Manuel Fernández eta Carlos Romero ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez-ek Industria Hazteko eta Garatzeko Plataformako bi ordezkariri harrera egin die gaur goizean, Nafarroako Jauregian.

Zehazki, honako hauekin bildu da: Espainiako UGTren Metal, Eraikuntza eta Antzekoen (MCA) Federazioko idazkari nagusi Manuel Fernández "Lito"-rekin; Nafarroako haren homologo Lorenzo Ríos-ekin; MCA-UGTko Politika Sindikal eta Sektorialeko idazkari Carlos Romerorekin eta Nafarroako UGTren Ekintza Sindikaleko idazkari Jesús Santos-ekin.

Bilkuran Jiménez lehendakariordeak ekimen horri laguntza ematen diotela adierazi du. Halaber, nabarmendu du "balio erantsi handiko industria-sektoreetan pizgarri publikoak bultzatzeko beharra dagoela, eta kontzertazio soziala errekuperatzeko premia ere dagoela, Nafarroaren garapenerako funtsezkoa izan dena".

Bestalde, plataformako ordezkariek aipatu dute "politika publikoek industria-sektore sendo, gogor eta dibertsifikatu bat lortzeari arreta berezia jarri beharko lioketela, oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai direnak". Azaldu dutenaren arabera: "Ezinbestekoa da hazkunde ekonomikoaren eredu-aldaketa bat, hazkunde ekonomikoari indarra eta sendotasuna emango diona BPGaren osaeran industriari pisu handiagoa emanez".

Ekimen hori bere ordezkarien eskutik zuzenean ezagutu ahal izan duen Espainiako lehen erakundea da Nafarroako Gobernua; ekimen hori ekintza-kanpaina baten esparruan kokatzen da, industriaren Europako sindikatuak zuzentzen du eta CCOOeko Industria Federazioarekin partekatutako estrategia batekin. Sindikatuetako buruek ere plataforma Foru Parlamentuan aurkeztea aurreikusten dute ekimen honen inguruan alderdi politiko guztiei laguntza eskatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa