(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Frantziako enbaxadorearekin `Bachibac´ esperientzia pilotua Nafarroan ezartzeko aukera aztertu du asteazkena, 2012.eko apirilak 18


Nafarroan dauden Frantziako enpresak ezagutzeko bisita egiten ari den Bruño Delaye-k interesa agertu du, Foru Komunitateko elikagaien nekazaritzako sektorean inbertsioak egiteko aukerei buruz


Lehendakaria eta Iribas kontseilaria, Frantziako ordezkaritzarekin.

Nafarroako Lehendakaria eta Iribas kontseilaria, Frantziako enbaxadorearekin eta gainerako ordezkaritzarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Frantziak Espainian duen Bruño Delaye enbaxadoreari harrera egin dio gaur goizean, Nafarroako Jauregian. Lehendakariak enbaxadorearekin Nafarroan `Bachibac´ esperientzia pilotua Nafarroan ezartzeko aukera aztertu du.

2008/2009 ikasturtetik Espainia eta Frantziako ikastetxe elebidunetan eskaintzen den batxilergo bat da, eta titulazio bikoitzaz gain, Batxiler espainiarreko titulua eta Baccalauréat frantsesarena lortzeko aukera ematen du.

Bilkuran izan da ere, Hezkuntzako kontseilari José Iribas. Aldiz, Nafarroan kapital frantseseko enpresak bisitatzen ari den enbaxadorearekin batera, Bilboko Frantziako kontsul nagusi Didier Ortolland, Nafarroan eskumena duena, eta Frantziako enbaxadako bigarren kontseilari Virginie Bioteau ere izan dira, besteak beste.

Bilkura frantses hizkuntza eta kultura sustatzearen inguruan oinarritu da, nahiz eta interes ekonomikoko beste gai batzuk ere jorratu diren.

Hala, enbaxadak bere hezkuntza-eskaintza ezagutzera emateko interesa helarazi du frantsesa eta beren herrialdeko kultura ezagutzeko, eta Nafarroako Gobernuari gonbita luzatu dio atzerrian sartu eta bertan egonaldiak egiteko eskolaz kanpoko jarduerak susta ditzan. Nafarroako ikasleek ondoko herrialdean Lanbide Heziketako praktikak egiteko aukera ere badago.

Halaber, bi aldeek Nafarroako egoera ekonomikoa eta enpresa-sarea aztertu dituzte eta, zehazki, inbertitzaile frantsesei elikaduraren sektoreak zer aukera eskaintzen dizkien.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa