(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilariak International Diesel Service-ren (IDS) instalazio berriak inauguratu ditu Altsasun asteazkena, 2012.eko apirilak 18


Gasolina-zerbitzugune berrian 2,5 milioi euro inbertitu dira eta aurrekoa ordeztu du, urtean 80 milioi litro erregai salduz


IDSren gasolina-zerbitzugunearen inaugurazioa, Altsasun.

Goicoechea kontseilaria, Urrestarazu alkatea eta Kuwait-eko enbaxadore Al Ayyar Altsasuko IDSren instalazioen inaugurazioko zinta mozten. ( irudia handitu )

Landa Garpen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak, International Diesel Service-ren (IDS) instalazio berriak inauguratu ditu gaur goizean, Altsasun. Ekitaldian izan dira ere, Espainian Kuwait-eko enbaxadorea den Adil Hamad Al Ayyar, IDSren zuzendari Stuart Madden eta Altsasuko alkate Garazi Urrestarazu.

Instalazio berrien helburua zerbitzuaren eraginkortasuna handitzea da itxoiteko denborak murriztuz eta kalitatea hobetuz. Instalazio berria IDS enpresaren emari-bolumen handienekoa da, urtean 80 milioi litro salduz. Nafarroako biltegiratze-gaitasun handieneko gasolina-zerbitzugunea ere bada.

Landa Garpen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak gasolina-zerbitzugunearen jabe den Kuwait Petroleum International-i eskerrak eman dizkio Altsasu aukeratzeagatik azpiegitura hori jartzeko; izan ere, "garraio eta komunikazioen bideetan puntu estrategikoa da Espainiako beste puntu batzuekin baina, batez ere, Europarekin". Goicoechearen arabera, egoera hau baliatu behar da "ditugun indargunean optimizatzeko eta era horretan inbertsio ekonomikoa erakartzeko eta, horrekin, enplegua sortzeko".


IDSren gasolina-zerbitzugunearen inaugurazioa, Altsasun.

Altsasuko IDSren gasolina-zerbitzugunea. ( irudia handitu )

Azkenik, industriako kontseilariak adierazi du Nafarroako Gobernuak "Nafarroan inbertitu nahi duten enpresei laguntza emango diela, eskaintzeko asko dugula uste baitut".

Altsasuko gasolina-zerbitzuguneak gasolina hartzeko 8 leku ditu AdBlue hornigailuekin eta kolore gorriko 2 diesel-hornigailu (diesel industriala). Gainera, instalazioak bezeroei beste zerbitzu batzuk eskaintzen dizkie: jatetxea, denda, dutxak eta aparkalekuak. Birmoldatzeko lanak 2011n zehar egin ziren eta 2,5 milioi euro inbertitu da.

Internacional Diesel Service (IDS) Kuwait Petroleum International-en (Q8) enpresa bat da, errepidez distantzia luzeko enpresei erregaia hornitzeaz arduratzen dena. Europan IDSk 600 gasolina-zerbitzugunetik gora ditu diesel eta AdBlue hornigailuekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
IDSren txostena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa