(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako lehendakariak datorren asteartean Paben bilduko dira 2011-2014 mugaz haraindiko aldebiko akordioaren jarraipena egiteko osteguna, 2012.eko apirilak 19


2011ko martxoko akordioak lankidetzako hasierako zortzi arlo jasotzen ditu


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina eta Pirinio Atlantikoetako lehendakari Georges Labazée datorren astean bilduko dira Paben mugaz haraindiko lankidetza-akordioaren jarraipena egiteko. Bi komunitateek akordio hori iaz izenpetu zuten 2011-2014 aldirako, eta lankidetzako hasierako zortzi arlo jasotzen ditu

Aldebiko akordioaren barnean goi-mailako lehen hitzordua da Labazée (2011ko martxoa) eta Barcina (2011ko uztaila) lehendakari izendatu zituztenetik. Nolanahi ere, bi agintariek harreman instituzionalak izan dituzte jada lehendik mugaz haraindiko lankidetza-eremuan, zehazki Pirinioetako Lan Komunitatearen barnean; izan ere, horren barnean dauden bi komunitateak.

Pabeko Parlement de Navarre-n aurreikusita dagoen lan-jardunaldiaren aurretik, Pirinio Atlantikoen Kontseilu Orokorraren egoitza nagusia dena, Barcina eta Labazée lehendakariak Lescar-ko katedralera joango dira, Biarnoko udalerri historiko horretako alkate Christian Laine-rekin batera. Han, 10 :00ak aldera, Nafarroako azken erregeen gorpuzkiak gordetzen dituen nekropolia bisitatuko dute.

11:30ak aldera, Paben jada, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen arteko aldebiko akordioaren jarraipen-bilera egingo da. Labazée lehendakariarekin batera, mugaz haraindiko harremanen arloan lehendakari eskudun Marie-Pierre Cabanne izango da, eta baita alor honetako kontseilari nagusietako bat ere, François Maitia baxenabartarra.

Nafarroako ordezkaritzan, Barcina Lehendakaria buru dela, honako hauek ere izango dira: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Nazioarteko Harremanetarako zuzendari nagusi Fátima Baigorri; CTPren idazkari nagusi Cristina Arcaya, eta Nafarroako Parlamentuarekiko eta Beste Erakunde Batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuko zuzendari José Miguel Gorricho.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa