(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Komunitatearen sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da osteguna, 2012.eko apirilak 19


Mugaz haraindiko lankidetza-ekimenak saritzen dituzte bi mailatan: Gazteria eta Aktore dinamikoak


Uztailaren 31 arte epea zabalik dago Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) urtero ematen dituen sarietarako hautagaitzak aurkezteko, Pirinioetako lurraldean hartutako mugaz haraindiko lankidetza-ekimen eredugarriak aitortzeko xedearekin.

Sari horiek bi maila dituzte: "Gazteria" eta "Aktore dinamikoak". Lehenengoa 10.000 eurokoa da, eta bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako ikastetxe, elkarte, kulturgune, gazteen egoitza eta abarrentzat dira, eta biztanleen segmentu horri onura egiten dizkioten mugaz haraindiko ekintzak burutzen dituztenak.

Aldiz, "Aktore dinamikoak" mailarekin Pirinioetako Lan Komunitateak aitortu nahi ditu: Pirinioak eta CTPa osatzen duten lurraldeen garapen, aitortza edo birbalorazioari laguntzen dizkieten lankidetza-ekimenak.

Sarien araudia eta hautagaitzak aurkezteko formularioak Pirinioetako Lan Komunitatearen webgunean lor daitezke.

Azken edizioan saritutakoak

Iaz Hiru Behien Zergak saria jaso zuen "Aktore dinamiko"-en mailan; era horretan, haren funtzio historikoa aitortzen zitzaion mugaz haraindiko itun gisa, eta baita kultur ondare inmaterial gisa duen balioa ere.

Hiru Behien Zerga Europako mugaz haraindiko bake-itun zaharrena da, 1375etik indarrean dagoena, eta Erronkariko ibarraren eta Baretous-en (Frantzia) artean lotura estuak sortu ditu.

"Gazteria" mailan 2011n Euskal Autonomia Erkidegoko eta Pirinio Ekialdeko (Frantzia) bi institutuk sustatutako proiektu bat saritu zen; proiektu hori uraren kudeaketa eta biodibertsitatearen bidezko garapen iraunkorraren hezkuntzari buruzkoa da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa