(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Familien Topaguneak hamar urte bete ditu hazten ari den eskaerarekin eta familia-erabiltzaileen balorazio oso onarekin ostirala, 2012.eko apirilak 20


Torres kontseilaria zerbitzuaren hamargarren urteurrenaren ekitaldian izan da


Sáiz, Torres eta Fernández

Ezkerretik eskuinera: Sáiz, Torres kontseilaria eta Fernández. ( irudia handitu )

Familien Topagunea gero eta eskaera handiago duen zerbitzua da, eta oso balorazio ona du haren zerbitzua eskatu duten familien aldetik, datuek agerian uzten dutenez. 2011n, Nafarroako Gobernuaren topaguneek 223 familiari eman die arreta, eta tartean guztira 522 heldu eta 313 adin txikiko izan ziren. 835 pertsona horietatik, 705 (% 85) espainiarrak ziren eta % 15 atzerritarrak, azken horien artean, gehienak Hego Amerikakoak izanik: 91 pertsona, guztira.

Hala adierazi du Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Miranda-k gaur goizean Fuerte del Príncipe egoitzan egin den Topaguneen urteurrenaren jardunaldian. Nafarroako Gobernuaren zerbitzu honen helburua, alde batetik, adin txikikoen ongizatea defendatzea da, eta bestetik, banantze bati ekiten dioten gurasoen arteko gatazketan, elkarrizketaren irtenbidearen aldeko apustua egitea.

2011n arreta emandako 223 kasuren artetik, % 26 Departamentutik bertatik bideratu dira adin txikikoen zerbitzuen bitartez, eta % 68 Nafarroako eta gainerako epaitegietatik.


Jardunaldira bertaratutako jendea. ( irudia handitu )

Zerbitzu horien eskaerak esponentzialki igo da urteak pasa ahala. Hala, 2002an 20 kasu artatu ziren. 2006an Iruñeko bigarren topagunea zabaldu zen, eta kasu horretan 147 kasu izan ziren. 2008aren amaieran, Tuterako abian jarri zen, eta horrek kasuen kopuruak igotzea ekarri zuen 2009an: 204.

"Banantze edo dibortzio orok –aipatu du Torres kontseilariak– seme-alabei eragin diezaieken prozesu emozional bat dakar. Baina haiek beren gurasoekin komunikatzeko eta lotura izaten jarraitzeko eskubidea dute. Eskubide hori da, hain zuzen, guztiaren gainetik Topaguneek zaintzen ahalegintzen direna".

Espazio horietan, profesionalak uneoro adin txikikoaren ongizateaz kezkatzen dira, eta seme-alaben nahiz gurasoen arteko harremana baldintzatu ahal izan dituzten gatazkak gainditzen ahalegintzen dira, adin txikikoen emate eta jasotze egokia zainduz. Harrerako adin txikikoei egindako babestutako bisitak eta haiekin izandako elkartzeak Topagune horien beste oinarrizko elementuetako bat da, egoera zailenetan ere beren funtzioa betetzen dutenak.

Kontseilariak, halaber, goraipatu egin du "zerbitzuko profesionalek egiten duten lan zaila, topatzen dituzten egoera larriengatik eta arretei eskaini behar zaien kontu bereziagatik". Torres-ek azaldu duenez, "profesional horiek desegituratutako familiekin egiten dute topo, indarkeria-kasuekin edo, besterik gabe, beren banantzeari era adeitsuan eta adostasunean aurre egin ezin dioten bikoteekin. Beren lana funtsezkoa da. Elkartzeetan, errespetuz eta neutraltasunez bitarteko eta ikusle moduan jokatu behar dute, adin txikikoaren ongizatea babestu behar dute eta norgehiagokari amaiera ematen saiatu.

Kontseilarirekin batera, ekitaldian honako hauek izan dira beste agintari batzuen artean: Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko zuzendari-gerente Elma Sáiz eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Manuel Fernández.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa