(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irudi eta lankidetza-erakunde berriak Gazte Txartelarentzat bere finantza-modalitatean

astelehena, 2012.eko apirilak 23


Caja Rural-ek Gazte Txartela izapidetuko du hemendik aurrera


Transcripción textual del video

Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Miguel Rodríguez Garayar-ek Gazte Txartelaren berrikuntzak aurkeztu ditu gaur goizean. Harekin batera izan da ere, Caja Rural-eko Gazte Zerbitzuko arduradun Carmen Díaz de Rada. Berrikuntza horietako bat da Caja Rural programa horrekin lankidetza-erakunde berria bihurtzen dela Nafarroan. Horrek esan nahi du haren bulego-sareak emango dituela Gazte Txartel Finantzarioa izenekoa –doan kontu bat irekitzean. Beraz, orain arte zeuden Caja Navarraren Txartel Finantzarioak ez dira jada baliozkoak izango  Europako Gazte Txartelaren egiaztagiri moduan.

Gazte Txartelaren irudi berria.

Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Miguel Rodríguez Garayar-ek Gazte Txartelaren berrikuntzak aurkeztu ditu gaur goizean. Harekin batera izan da ere, Caja Rural-eko Gazte Zerbitzuko arduradun Carmen Díaz de Rada. Berrikuntza horietako bat da Caja Rural programa horrekin lankidetza-erakunde berria bihurtzen dela Nafarroan. Horrek esan nahi du haren bulego-sareak emango dituela Gazte Txartel Finantzarioa izenekoa –doan kontu bat irekitzean.

Txartelaren beste modalitatea, Gazte Txartel klasikoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gazteei Arreta Emateko Zerbitzuaren bidez izapidetuko da, orain arte bezala. Era presentzialean edo telematikoki eska daiteke, 8 euro balio du eta bi urteko indarraldia du edo titularrak 31 urte betetzen dituen arte.

Beste berrikuntza da, hemendik aurrera Nafarroan ematen diren txartel guztiak logo berria izango dutela nahitaez. Logoa 2009an sortu zen eta, gaur arte, diseinu tradizionalarekin azaltzen zen. Irudi berria ez duen txartelak ez du Nafarroako deskonturik izango, berrikuntza-prozesua oraindik amaitu ez den beste Autonomia Erkidego batzuetako txartelak salbu.

250 establezimendu laguntzaile

Irudi berria, Nafarroa osoan ia 250 diren establezimendu laguntzaileetan ere erakutsiko da. Etapa berri honetako helburuetako bat zifra hori handitzea da. Horretarako, haietako bakoitzarekin komunikazio estuagoa eta pertsonalizatuagoa finkatuko da, eta hitzarmenak hartzeko eta berritzeko kanpaina bat egingo da.

Halaber, eta iragan urtearen amaieran Tuterako Udalarekin izenpetutako akordioaren ildoari jarraiki, programari tokiko erakunde berriak atxikitzen ahaleginduko da, eta gazteek deskontuak eskainiko dizkietenak, adibidez, beren kultur eta kiroletako jardueretan.

30.000 txartel Nafarroan

Gazte Txartela 14-30 urte arteko (biak barne) gazte nafarrentzako Europako programa bat da. Hari esker, titularrek abantailak eta deskontuak izango dituzte: garraioan, ostatuetan, kultur jardueretan, zerbitzuetan edo modan, prestakuntzan, ondasun eta zerbitzuetarako sarrera erraztuz eta gazteen mugikortasunaren alde eginez.

Gaur egun, 4 milioi gazte baino gehiago baliatzen dira txartelaren abantailez, Europako 38 herrialdeetan banatuta dauden gazteak. Nafarroan, eta 2011ko azken hiruhilekoan jasotako datuen arabera, titularren zifra 30.000ra gerturatzen zen.

Caja Rural-ek kudeatzen du txartel finantzarioa

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du Caja Rural-ekin Nafarroako Gazte Txartelaren Programa Kudeatzeko, eta bertan ezartzen da Caja Rural dela Nafarroako Gazte Txartel berriaren garapena sustatu eta kudeatuko duena (haren modalitatea finantzarioan), Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera.

Hitzarmen berri honek aldaketa bat dakar Nafarroako Gazte Txartelaren kudeaketan; hala, Caja Rural txartel finantzario berria egin eta banatuko duen erakunde bihurtuko da, Gazteriaren Europako Institutuaren Programa arautzen duen araudia betez, haren merkataritza-sarea osatzen duten Nafarroako bulego guztietan (141 bulego).

Gazte Txartelaren Abantailak

Nafarroako Gazte Txartel berriak, oinarrizko hiru ezaugarri ditu:

1.- Txartel unibertsala: 14 eta 30 urte arteko gazte nafar guztientzat, bi adinak barne.
2.- Funtzio anitzeko txartela: ondoren azaltzen den moduan.
3.- Erabat doan: bai txartela Caja Rural-en, bai eta harekin doazen finantza-ezaugarri guztiak ere.

Gazte Txartelak honako abantaila hauek ditu:

- 14 eta 30 urte arteko gazteak adin hori dutela egiaztatzen ditu, Nafarroan, Espainia guztian eta Europako beste 42 herrialdeetan hainbat abantaila eta deskontu izateko xedearekin.

- Deskontuak eskaintzen dizkie: garraioetan, ostatuetan, kultur jardueretan, merkataritzako erosketetan, zinema-aretoetan… gure Autonomia Erkidegoan, gainerako erkidegoetan eta Europako herrialde gehienetan. Titular guztiek aukera dute, bidaiatu, hizkuntzen ikastaroak egin, lehiaketetan parte hartu, hainbat kultur ekitaldi eta musikako ekitaldietan izateko eta, hori guztia, baldintza oso interesgarrietan eta gazte nafarrentzat beti onuragarriak direnak.

Abantaila horiek sakonago ezagutzeko, gazteek Internet bidez autonomia erkidego nahiz herrialde bakoitzak eskaintzen dituen abantailak kontsulta ditzaten gomendatzen da, gazte bakoitzak dituen beharren arabera.

Gazte Txartelaren abantailak eta finantza-ezaugarriak

Caja Rural-en lortutako Gazte Txartelaz gain, beste finantza-mailako abantailak eta ezaugarriak ditu:

- Funtzio anitzeko txartel bat da, eta horrek esan nahi du zordunketa-txartel baten funtzionalitatea duela doan, eta horrek gazteei erraztasunak ematen dizkie dendetan erosketak egiteko eta kutxazainetan dirua ateratzeko Gazte Txartelarekin berarekin.

- Funtzionalitate hori operatibo dago Servired-en 32.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan, estatu-mailako sare zabalena. Gainera, kutxazain horietan guztietan dirua ateratzeak ez du gasturik eta komisiorik.

- Txartelaren finantza-funtzionalitatea Caja Rural-en In Gazte Kontuari lotzen zaio, eta kontu hori baliatu ahal izango dute 14tik 30 urte arteko gazte nafar guztiak; ez du inolako gasturik edo komisiorik, eta doan da guztiz.

- Ordaintzeko modalitateari dagozkion teknologia aurreratuenak ditu, eta egun dauden hiru modalitateak jasotzen ditu; banda magnetikoa, EMW txipa duen ordainketa seguruko sistema eta, gainera, "kontakturik gabeko" teknologia (berriki Nafarroan Caja Ruralek aurkeztutakoa).

14tik 18 urte arteko gazteek Gazte Txartel hori eskatu ahal izango dute ere Nafarroako Caja Rural-ek duen edozein bulegotan, eta pertsona bakoitzak bere etxean jasoko du egun gutxiren buruan.

Gaurtik aurrera, doan eska daiteke Caja Rural-ek Nafarroan dituen 141 bulegoetako batean, eta pertsona bakoitzak bere etxean jasoko du egun gutxiren buruan.

Nafarroako Cajar Rural-en bulego-sare guztia ondorengo webgunean kontsulta daiteke: www.ruralvia.com (Informazio Instituzionala/Bulegoen Sarea).

Jendearentzat irekiera-ordutegia honako hau da: goizez: 08:30etik 14:00etara. Bulegoak ostegun arratsaldez ere irekiko dira, maiatzaren 31 arte: 17:00etatik 19:30ak arte. Ekainaren 30a arte, jendearentzako arreta-ordutegia zabalduko da gazte nafar guztiek Gazte Txartela eskuratzeko erraztasun handiagoa izan dezaten; hala, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:30ak arte ondorengo bulegoak zabalik izango dira:

1. Bulego Nagusia: Foruen plaza 1, Iruñea.
2. Iturrama: Iturrama kalea 12-14, Iruñea.
3. Barañáin etorbidea: Barañáin etorbidea 17, Iruñea.
4. Carlos III: Carlos III etorbidea 12, Iruñea.
5. Kale Nagusia: Kale Nagusia 6, Iruñea.
6. Marcelo Celayeta: Marcelo Celayeta etorbidea 49, Iruñea.
7. Burlata: Kale Nagusia 42, Burlata.
8. Tutera: Zaragoza etorbidea1, Tutera.
9. Lizarra: San Andrés etorbidea 4, Lizarra.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa