(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilaria Ekintzailetza Planeko finantzaketa-mahaiaren eraketaren buru izan da astelehena, 2012.eko apirilak 23


Helburua Nafarroan sortu eta finkatutako enpresen kopurua handitzea da enplegua sortzeko eta garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko


Goicoechea kontseilaria Nafarroako Gobernuko Ekintzailetza Planeko finantzaketa-mahaiaren eraketaren buru izan da.

Goicoechea kontseilaria Nafarroako Gobernuko Ekintzailetza Planeko finantzaketa-mahaiaren eraketaren buru izan da. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea Ekintzailetza Planeko finantzaketa-mahaiaren eraketaren buru izan da gaur goizean. Hura Nafarroako Gobernuaten Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu eta kudeatzen du Moderna Planaren estrategiaren zati moduan, urtetik urtera enpresa berrien kopuruak % 25 igotzeko xedearekin; hala, orain urtean osatzen diren mila enpresatatik 1.250era pasako zen 2020. urtean eta 1.0 2030ean.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak Plan horren inguruan esan du, "Nafarroak estrategia bakarra izango duela, eragile guztien artean koordinatuta eta ekintzailetza sustatzeko erabat integrala izango dena. Tresna horrekin, herritarren gaitasuna garatu nahi dugu, kalitatezko enplegua sortu eta ongizatea sortu gizarte guztiarentzat".

Lau lan-eremu

Ekintzailetza Plana lau gai-esparrutan antolatzen da:

- Talentua eta gizartea, herritarrentzako ekintzak zehazteko helburuarekin ekintzailetzaren aldeko giroa sortzeko eta begirune soziala lortzeko ekintzailearen irudiarekiko.

- Ideiak sustatzea, jarduera ekintzailea sortu eta finkatzea, beren proiektuaren bizitzako hiru faseetan ekintzaileentzako ekintzak zehazteko: negozioaren ideia identifikatzea, enpresa sortzea eta proiektua finkatzea.

- Sareak eta itunak, ekintzaileen, enpresen eta ekintzailetzari lotutako eragileen artean lankidetza sustatzeko eta ezagutzak trukatzeko.

- Finantzaketa eta administrazioa, finantzaketa errazago izateko eta enpresen sorreran administrazioko izapideak sinplifikatzeko.


 

Ekintzailetza Planaren Diseinua

Ekintzailetza Planaren diseinua laneko zazpi mahai zehatzen proposamenetan oinarrituta dago (talentua eta gizartea; sustapena; sorkuntza; finkapena; sareak eta itunak; finantzaketa; eta administrazioa), eta bertan parte hatzeko gonbita luzatu zaie: enpresa-munduko ordezkariei (CEN, ANEL, AJE, Sonagar, Zabala, Merkataritza Ganbera, Arpa, Job Accomodatios eta NASF, besteak beste), unibertsitateei (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta UHUN), finantza-erakundeei (Caja Laboral, Can, Nafarroako Caja Rural, La Caixa eta Banco Santander) eta Nafarroako Administrazioari (Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua eta Ekonomia eta Ogasun Departamentua; Nafarroako Enplegu Zerbitzua; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, eta Sodena, Cein eta Moderna titularitate publikoko enpresa eta fundazioak).

Zazpi mahai horien proposamenak jasota, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak Ekintzailetza Planaren zirriborro bat egingo du, eta hura mahaietako parte-hartzaileen esku utziko da Nafarroako Gobernuak behin betikoz onartu aurretik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ekintzailetza Planaren finantzaketa-mahaia.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa