(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gizarteratzeko edo laneratzeko errentaren hartzaileen soldata-kostuak finantzatuko ditu asteartea, 2012.eko apirilak 24


Torres kontseilariak hasiera batean milioi bat eurokoa den laguntza berri hauek aurkeztu ditu, eta kopuru hori handitu egingo da eskaeraren arabera


Transcripción textual del video

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Mirandak Nafarroako Gobernuaren laguntza berriak aurkeztu ditu gaur goizean, prentsaurrekoan. Haiek, gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak edo gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta enplegu-maila hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzen laguntzeko dira.

Torresek gogoratu du Nafarroako Gobernuaren kezka nagusia enplegua dela, eta adierazi du neurri berri honek helburu bikoitza duela. Alde batetik, diru-laguntzen programa horien bidez arreta emandako pertsonak laneratzen laguntzen da eta, bestetik, bazterketa-egoerak prebenitzen dira.

Behartsua

Etxerik gabeko pertsona.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Mirandak Nafarroako Gobernuaren laguntza berriak aurkeztu ditu gaur goizean, prentsaurrekoan. Haiek, gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak edo gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta enplegu-maila hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzen laguntzeko dira.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak hasiera batean milioi bat euro jarriko du, nahiz eta kopuru hori automatikoki handituko den eskaeraren arabera. Diru horrekin enpresa, erakunde pribatu eta tokiko erakundeei laguntza sozial horiek jasotzen dituztenak kontratatzeko soldata-kostuak finantzatuko dira. Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak kanpoan geratzen dira, Foru Komunitateko Administrazioak beste bide batzetatik laguntzen baitie.

Torresek kontseilariak gogoratu du Nafarroako Gobernuaren kezka nagusia enplegua dela, eta adierazi du neurri berri honek helburu bikoitza duela. Alde batetik, diru-laguntzen programa horien bidez arreta emandako pertsonak laneratzen laguntzen da eta, bestetik, bazterketa-egoerak prebenitzen dira.

Halaber, Gizarte Politikako kontseilariak adierazi du, gizarte-bazterketako kasu larriak alde batera utzita, "pertsona horiek behar bezala prestatuta daudela enplegu bat izateko eta, horregatik, lan-merkatura itzul daitezen lagundu behar diegu".

Diru-laguntza horiek Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren foru-agindu batek arautzen ditu, eta datozen egunotan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Soldata garbia ordaintzeko diru-laguntza

Kontratatutako pertsonen soldata garbia ordaintzeko erabiliko den diru-laguntza 3.848 eurokoa izango da, eta kontratua gutxienez sei hilabetekoa. Hau da, hilean 641 euro, gizarteratzeko errentaren eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta enplegu-maila hobetzeko laguntzaren gutxieneko kopurua.

Gainera, kontratazioa horiek lan-taldearen benetako igoera garbia ekarri behar dute eta, inolaz ere, pertsona berri horiek erakunde kontratatzailearekin kontratua duen langileen ordez jarri.

Lanaldia, gutxienez, laguntza gisa jasotako kopuruari proportzionalki dagokion ordu-kopurukoa izango da, aplikatuko den hitzarmen kolektiboan ezarritako maila profesional eta soldaten arabera.

Jarduera garatzeko lor daitezkeen beste batzuekin bateragarriak diren laguntzak Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuan izapidetuko dira hilabeteko epean kontratua sinatu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestalde, ebazpena gehienez ere 45 egunen buruan eman eta jakinaraziko da. Eskatzeko formularioak www.navarra.es webgunean eskuragarri izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa