(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek aldebiko hamabost bat lankidetza-proiektu sustatzea adostu dute asteartea, 2012.eko apirilak 24


Erabakia gaur goizean hartu dute Yolanda Barcina eta Georges Labazée lehendakariek egindako bilkuran


Lehendakaria eta Sánchez de Muniáin kontseilaria, Lescarko alkatearekin, Nafarroako erregeen hilobia bisitatzen.

Barcina Lehendakaria, Nafarroako azken erregeen gorpuzkiak dauden nekropolira egindako bisitan. Haren alboan, Leskarko alkatea eta Sánchez de Muniáin kontseilaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina eta Pirinio Atlantikoetako lehendakari Georges Labazée gaur goizean bildu dira Paben, bi komunitateek 2011-2014 aldirako duela urtebete izenpetu zuten mugaz haraindiko lankidetza-hitzarmenaren jarraipen-bilkura egiteko.

Aldebiko akordioaren esparruan, goi-mailako lehen hitzordua izan da bi agintariek kargua hartu zutenetik, eta bertan aurten hamaika proiektu bultzatzeko erabakia hartu da, etorkizunean garatzeko beste lau proiektu abian jartzeko azterketa egiteaz gain. Jarduteko arloak dira: hezkuntza- eta kultura-mailakoak (hizkuntzen arteko trukeak, unibertsitate-mugikortasuna), kirola (trukeak errugbian eta pilotan), turismoa, etxebizitza iraunkorra, sustapen ekonomikoa, laborategiak eta gizarteratze eta laneratzea, besteak beste.

Hala, 2012an garatuko diren proiektuen inguruan hezkuntza-arloan nabarmentzen dira, alde batetik, gazteentzako hizkuntza eta kultur mailako trukeak eta, bestetik, ondareari buruzko hezkuntzaren mugaz haraindiko sare bat garatzea. Iruñeko Eunate BHIan (14 ikasle) eta Corellako Alhaman (14 ikasle) frantsesa ikasten duten Bigarren Hezkuntzako 28 ikaslek trukeak egingo dituzte aurten Frantziako ikastetxeekin, eta Nafarroa Behereko (Frantzia) –egoitza Irisarrin du– lurraldetako interes historiko, kultural eta ondare-intereseko tokiak bisitatuko dituzte eta baita Nafarroakoak ere.


Labazée eta Barcina lehendakariak, erdian, François Maitia eta Juan Luis Sánchez de Muniáin-en alboan. ( irudia handitu )

Kirolean, pilotara zabaltzen dira errugbian izaten diren trukeak, Nafarroako Errugbiko Federazioak Bearnoko eta Landetako euskal kostaldeko departamenduko batzordearekin iaztik lan egiten baitu. Beste aurrerapenen artean, euskal pilotaren arloan, kirolari nafar eta frantsesen arteko norgehiagoka bikoitz bat programatuko da, batez ere 22 urtez azpiko mailan oinarrituko dena trinketean eta 36 metroko pilotalekuan.

Turismoan, "Kontrabandisten Ibilbidea" seinaleztatuko da. Energia berriztagarrietan eta etxebizitzan, etxebizitzetan eta sustapen berrietan energia berriztagarriak erabiltzeari buruzko esperientziak trukatzea proiektatzen da.

Halaber, aurten 2010-2011ko lankidetza-konpromisoei berriz heltzea aurreikusten da laneratzeko esparruaren barnean, gizarteratzeko eta laneratzeko programak abian jarriz (sartzeko tailer-harrobiak eta eskola-tailerrak).

Pirinioetako laborategien arloko lankidetzari ere helduko zaio berriz, bi erakundeen artean parteka daitezkeen jarduerak dibertsifikatzeko asmoz (erradioaktibitatea, erradiazio elektromagnetikoa. I+G, kimika).

Azkenik, unibertsitateko lankidetza-arloan (UPPA –NUP) Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak 3 urtez finantzatuko duen proiektu bat planteatu da azkenean, eta haren helburua da mugaz haraindiko ikasleen mugikortasuna indartzea eta titulazio bikoitzak garatzea.

Europako funtsak dituen lau proiektu

Gainera, POCTEFA funtsekin mugaz haraindiko lau proiektu egiten ari dira –finantzaketaren bi heren Europako funtsen esku dago eta, gainerakoa, eskualde sustatzaileen kargu–, eta garrantzitsuena Baiona-Doneztebe mugaz haraindiko bide berdearen sorrera da. Landaguneetan turismotik datorren ekonomia berpiztea da kontua, jada badiren bidegorri-zatiei jarraipena emanez. Baiona eta Iruñearen arteko zirkulazio arinaren ardatza osatuko du, senidetuta eta Eurovelo 1. zenbakia ibilbidean daudenak. Ibilbide horrek Sagresko Lurmuturra eta Portugalgo hegoaldea lotzen ditu. Eurovelo, bidegorrien Europako sarearen helburua zikloturistentzat distantzia luzeko hamabi ibilbide garatzea da, Europa zeharkatzea ahalbidetuko diena.

Esku-hartzeko beste eremuak dira:

- Jarduerako guneen birkualifikazioa edo "industria-habitat berri" bat sortzea, Arangurengo ibarraren edo Fret à Mouguerre-ko Europa Erdialdeko eremu pilotuekin. Pirinioetan industrialdeak sustatzea da kontua.

- San Martingo Harriaren eta Ferialen garapen turistiko komuna, mugaren bi aldeetan gune turistiko komun bat eskaintzen duena. Aipatu behar da azaroan neguko bidezaintza-arloko akordio bat izenpetu zela.

-Mugaz haraindiko arrantza-turismoa: Mugaz haraindiko ibaiko espazioa kudeatu, trukatu eta balioa emateko proiektua. Helburua Pirinioetako gune hori arrantza-turismoak aitortutako tokien artean kokatzea da, arrantza egiteko erraztasunak ematea eta lurraldeentzat garapen iraunkorreko motor bihurtzea.

Etorkizunerako lau proiektu

Halaber, bilkuran bi aldeek etorkizunerako lankidetzarako lau ildo berri abian jartzea aztertu dute: neguan, San Martingo Harriko eta El Ferial-go eski-estazioetarako sarrera ziurtatzeko lankidetza handiagoa; zonaldearen garapen turistikorako programa bateratua Larrungo trenaren eraginpean, urtean 400.000 bisitari baino gehiago dituena; lankidetza handiagoa mugaz haraindiko babes zibilean eta larrialdietan; eta mugako garapen ekonomikoa jartzea, turismoaren eta nekazaritzako elikagaien bitartez, mugaz haraindiko zonaldean.

Jarraipen-bilkuran, Yolanda Barcinak azpimarratu du mugaz haraindiko lankidetza ere "tresna aproposa" izan daitekeela egungo krisi-testuinguruan aberastasuna eta enplegua sortzeko proiektuak bultzatzeko. Garraioei, komunikazioei, industrialdeei edo energia berriztagarriei lotutako proiektuez hitz egin du bereziki.

Amaitutako proiektuak

Bilkuran, amaituta dauden proiektuen balantzea egin da, eta haien artean aipatu du `Artxibo´-en arloan, Nafarroako erregeen kartularioen birtranskripzio eta erakusketako lanak; eta Bidasoa eta Urumea arroetako ibaien partekatutako kudeaketa integratua (BIDUR proiektua eta haren jarraipena GURATRANS proiektuaren bidez, Europako hidrologia-planen arloan ezarritako neurriak sustatzeko dena).

Horri dagokionez, aipatu behar da Uraren Esparru Zuzentarauak ibaiak eta bertako urak egoera onean egon daitezen eskatzen duela 2015erako. Nafarroa, Akitania eta Gipuzkoa elkarlanean ari dira ibaiak eta bertako biodibertsitatea babestu eta balioa emateko (erabileren analisia, kudeaketa iraunkorra, salmonidoentzako habitat-aren kalitatea…)

Azken bi ekimen horiek Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) kudeatzen duen POCTEFA funtsekin finantzatzen dira. Funts horiek eskualdetatik (heren bat) nahiz Europatik datoz (Feder funtsak, finantzaketaren bi herena jartzen du).

Bisita instituzionala

Bilkuraren aurretik, lehendakariak Lescarko Katedralera jo dute (XII. mendeko erromanikoa), Bearnoko udalerriko alkate Christian Laine-rekin batera, Nafarroako azken erregeen gorpuzkiak gordetzen dituen panteoia bisitatzeko (Blanca, Catalina eta Nafarroako Francisco edo Juan de Albret, besteak beste). Lescarko museoa ere bisitatu dute, pieza frantses-erromatarrekin eta Erdi Aroko hiriaren hondakinekin.

Handik Paben dagoen Parlement de Navarre-ra joan dira, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren egoitza nagusira. Bertan Barcina eta Labazée lehendakariek bilkura pribatu bat izan dute.

Jarraian, lanaldia burutu da. Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako aldebiko akordioaren jarraipen-blkura 11:30ean hasi da.

Alde frantsesetik, bertan izan dira Labazée lehendakaria, mugaz haraindiko harremanen arloan lehendakari eskudun Marie-Pierre Cabanne eta arlo horretako kontseilari nagusietako bat François Maitia baxenabartarra; azken honek egoeraren txostenaren berri eman du.

Nafarroako ordezkaritzaren buru, Barcina Lehendakaria izan da, eta bertan izan dira ere: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Erakunde Harremanetako zuzendari nagusi Fátima Baigorri; CTPren idazkari nagusi Cristina Arcaya eta Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste erakunde batzuekiko Harremanetako Zerbitzuen zuzendari José Miguel Gorricho.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa