(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako ijitoen komunitateari harrera egin dio asteazkena, 2012.eko apirilak 25


7.500 pertsonaz osatutako kolektibo hau apiril honetan zenbait ekitaldi eta ospakizun burutzen ari da


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako ijitoen komunitateari harrera ofiziala egin dio. Ekitaldia `ijitoen kulturaren hilabete´-aren ospakizunen barnean sartzen da, apirilean ospatzen baitira Herri Ijitoen Nazioarteko Eguna (hilak 8) eta Nafarroako Ijitoen Komunitatearen Eguna (hilak 27). Gainera, apirilaren 14an `Sabicas´ maisuaren heriotza ospatu zen, hura jaio zela ehun urte betetzen direla eta.

Nafarroako ijito-erakundeetako hogei bat ordezkari (La Majarí, La Romaní, San Fermín de los Gitanos, Secretariado Gitano Fundazioa eta Gaz Kalo Federazioa) izan dira Nafarroako Jauregiaren Tronu Aretoan, eta guztien ordezkari María Ángeles Jiménez Grávalos-ek hitz egin du.

Barcina Lehendakaria eta beste agintari batzuk, ijitoen komunitateko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako ijitoen komunitateari harrera ofiziala egin dio. Ekitaldia `ijitoen kulturaren hilabete´-aren ospakizunen barnean sartzen da, apirilean ospatzen baitira Herri Ijitoen Nazioarteko Eguna (hilak 8) eta Nafarroako Ijitoen Komunitatearen Eguna (hilak 27). Gainera, apirilaren 14an `Sabicas´ maisuaren heriotza ospatu zen, hura jaio zela ehun urte betetzen direla eta.

Nafarroako ijito-erakundeetako hogei bat ordezkari (La Majarí, La Romaní, San Fermín de los Gitanos, Secretariado Gitano Fundazioa eta Gaz Kalo Federazioa) izan dira Nafarroako Jauregiaren Tronu Aretoan, eta guztien ordezkari María Ángeles Jiménez Grávalos-ek hitz egin du.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak Hezkuntzak gizarteratze-prozesuan duen funtzioa azpimarratu du, eta ondorengoa adierazi du: "Adin goiztiarretan ikasleen matrikulazioa igotzea lortzen badugu, nahitaezkoen ondorengo ikasketetarako sarbidea eta agertzea nahiz ikasketetako emaitzen hobekuntza eskola-bizitza guztian zehar, lortuko dugu horrek modu oso adierazgarrian bizitzaren beste gai funtsezko batzuetan eragin dezan, etxebizitzan, osasunean edo enpleguan, esaterako". Halaber, aukera baliatu du José Mª Berrio patriarkari bere dolumina transmititzeko semearen heriotza dela eta.

Mª Angeles Jiménez-ek, berriz, nabarmendu du "gaur egun garai zailak bizi ditugula, gizarte-bazterketako txirotasun-adierazleak gora egin dute era kezkagarrian, eta ijitoen komunitatean 14gatik biderkatzen da bazterketa-prozesuengatik kaltetuta ateratzeko aukerak".

Nafarroako ijitoei Arreta Emateko I. Plan Integrala 2011-2014ko jarraipen-batzordea osatzen duten Nafarroako Gobernuko departamentuetako zenbait kide ere izan dira. Plan horretan Foru Komunitateko ijitoekin dauden esku-hartzeen jarraibideak ezartzen dira, eta populazio horren egoerari buruzko diagnostiko bat ere barnean hartzen du.

7.000 eta 8.000 pertsona artean

Foru Komunitateko ijitoen populazioa 7.000-8.000 pertsona artean dagoela kalkulatzen da, egindako azken azterketen arabera.

Aurretiazko azterketa sozio-demografikoen arabera, populazio horrek jaiotza- eta heriotza-tasa handiak dituztela ikusten da, bai eta bizi-itxaropen txikiagoa ere populazio guztiarekin alderatuz gero. Talde oso gaztea da ere, bertako kideen ehuneko 40 inguruk 16 urte baino gutxiago baitu, Nafarroako populazio guztiaren ehuneko 15,6aren aurrean. Nolanahi ere, zantzu argiak daude adierazten dutenak demografia-jokabidearen jarraibide batzuk eraldatzeko prozesu batean daudela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Barcina Lehendakariaren agerraldia
Agerraldia ijitoen komunitateko ordezkaritzaren izenean
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa