(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak urte honetarako BPG % 1,2 jaistea espero du asteazkena, 2012.eko apirilak 25


Gainera, diru-sarreretan 75,5 milioi euro galduko dela kalkulatzen da 2012ko Aurrekontuaren aurreikuspenei dagokionez


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012rako koadro makroekonomikoa eguneratu du eta, haren arabera, Nafarroako BPG aurten % -1,2an geratuko da, Espainia osorako aurreikusitakoarekin alderatuz bost hamarren gainetik. Enpleguari dagokionez, Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du Foru Komunitatean Estatu guztian baino enplegu gutxiago suntsituko dela ( % -2,4 % -3,7-aren aurrean), eta horretan lagunduko dute alor horretarako Nafarroako Gobernuak aurreikusitako neurriek.

 

Ogasunaren eraikina.

Ogasunaren eraikina.

Nafarroako Gobernuak 2012rako koadro makroekonomikoa eguneratu du eta, haren arabera, Nafarroako BPG aurten % -1,2an geratuko da, Espainia osorako aurreikusitakoarekin alderatuz bost hamarren gainetik. Enpleguari dagokionez, Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du Foru Komunitatean Estatu guztian baino enplegu gutxiago suntsituko dela ( % -2,4 % -3,7-aren aurrean), eta horretan lagunduko dute alor horretarako Nafarroako Gobernuak aurreikusitako neurriek.

Gainera, koadro makroekonomiko berrian oinarrituz, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurreikuspena aurkeztu du Nafarroako kontuen 2012rako diru-sarreren aldaketan. Hala, ekonomia eta enplegua ahultzearen ondorio gisa, 164,4 milioi euro gutxiago biltzea aurreikusten da; halaber, Estatuko Aurrekontu Orokorrean Menpekotasun (hitzartutako zatia) eta Enpleguaren Politika Aktiboengatik Nafarroari egin beharreko ordainketak kentzean, Foru Komunitateak 20,2 milioi euro gutxiago jasoko du. Aldiz, Nafarroak jada onetsitako neurri fiskalen eraginaren ondorioz (Ondarearen Zerga, Aurrezkiaren Zerga, 440 euroak zati batean kentzea, eta PFEZ nahiz Aurrezkiaren zerga berria) , Foru Komunitateak Aurrekontuetan aurreikusi gabeko 95 milioi sartuko du, eta aurreikusitako ondare nahiz ibilgailuen salmentaren ondorioz, beste 14,3 milioi. Horren guztiaren ondorioz, Gobernuak kalkulatzen du guztira diru-sarreretan 75,5 milioi euroko galera izango dela.

2012rako Nafarroaren defizitari dagokionez, gaur jakitera eman diren aurreikuspen berriekin, Foru Komunitateak 53,9 milioi euroko gehiegizko defizita du. Kopuru hori ateratzen da, alde batetik, BPGari buruzko defizit-helburua zuzentzean, hau da, hasierako % 1,3tik % 1,5era pasa da, eta zuzenketa horrek 21,6 milioi euro gehiago dakar; bestetik, diru-sarreren galera-aurreikuspenean, 75,5 milioi euro gutxiagoan zenbatzen dena. Gehiegizko defizit horren zuzenketa diru-sarrera handiagoen eskutik edota aurrekontuen doikuntza batetik etorri beharko da.

Zerga-bilketa 2012ko martxoan

Bestalde, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak martxoari dagokion zerga-bilketako txostena aurkeztu du; bertan, urtarriletik martxora bitartean pilatutako zifrak sartzen dira, eta diru-bilketa likidoan % -17ko aldaketa izan duena 2011ko aldi berarekin alderatuz.

Beherakada handiena zeharkako zergetan izan da. Haien artean, BEZen bidezko zerga-bilketak % -10,99 jaitsi da jarduera ekonomiko txikiagoa izan delako, batez ere. Horri gaineratu behar zaio aldi horretan Ogasunak BEZen itzulketa handiagoak egin zituela 2011ko uztail, abuztu eta iraileko aitorpenei dagozkienak (2011n baino 27,7 milioi euro gehiago), enpresen likidezia errazteko.

Martxoko zerga-bilketako txostenean jasotako diru-bilketa likido urriagoa azaltzen duen beste arrazoi bat da, alde batetik, Estatuarekin behin betiko doikuntzen erregularizazioa 2011ri dagozkionak eta, bestetik, 2012ko lehen hiruhilekoari dagozkion behin-behineko doikuntzen likidazioa. 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak egitean aurreikusita zegoen horrek guztiak, Nafarroaren diru-sarrerak % 51,9 milioi euro gutxiagokoa izatea ekarri du aurreko urteko aldi berarekin alderatuz.

Zeharkako zergapenei dagokienez ere, zerga bereziak eta gainerako zergak % 2,19 jaitsi dira.

Zeharkako zergei dagokienez, % 0,59 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Koadro makroekonomiko berriaren aurkezpena eta diru-sarreren aurreikuspena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa