(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren oinarriak aurkeztu ditu osteguna, 2012.eko apirilak 26


40.000 euroko finantzaketa guztia Euskadiko Kutxaren esku geratuko da


Transcripción textual del video

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Mirandak gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan 2012ko Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Saria. Harekin batera izan da Euskadiko Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarena, eta azken horrekin lankidetza-hitzarmena izenpetu du sariaren deialdia egiteko.


Kontseilariak aurkezpenari hasiera eman dio jendaurrean eskertuz "Euskadiko Kutxak egindako ahalegina, era berezian sariaren aurtengo finantzaketa guztia bere gain hartu baitu". Horretarako, 40.000 euro jarri du, kopuru horretatik 15.000 kudeaketa eta antolaketarako, eta 25.000 2012ko sarirako. Gogoratu behar da aurreko edizioetan finantzaketa mistoa zela, Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak kopuru bera jarriz.

Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Mirandak gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan 2012ko Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Saria. Harekin batera izan da Euskadiko Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarena, eta azken horrekin lankidetza-hitzarmena izenpetu du sariaren deialdia egiteko.

Kontseilariak aurkezpenari hasiera eman dio jendaurrean eskertuz "Euskadiko Kutxak egindako ahalegina, era berezian sariaren aurtengo finantzaketa guztia bere gain hartu baitu". Horretarako, 40.000 euro jarri du, kopuru horretatik 15.000 kudeaketa eta antolaketarako, eta 25.000 2012ko sarirako. Gogoratu behar da aurreko edizioetan finantzaketa mistoa zela, Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak kopuru bera jarriz.

Foru Gobernuak , berriz, epaimahaiaren zabalkundea, eraketa eta antolaketa bere gain hartzen du, eta baita hautagaitzen harrera eta azterketa nahiz sari-banaketako ekitaldiaren antolaketa ere. Hori guztia, Euskadiko Kutxaren ikuskaritzaren eta partaidetzaren pean. Erakunde hori epaimahaian eta hautagaitzen aurre-aukeraketan ordezkatuta izango da.

Berrikuntza horrekin, sariaren izen-aldaketa ere azpimarratu behar da; aurtengo edizioan bere jatorrizko izena hartuko du.

Jakina denez, Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Saria 2001ean sortu zen Euskadiko Kutxaren laguntzarekin. Helburua da, garapenenaren nazioarteko kooperaziorako edozein esparrutan ibilbide aipagarria izan duten erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoek burututako lana aitortzea eta, bereziki, Milurtekoa Garatzeko Helburuak betetzen lagundu dutenen lana.

2010. urtean, Nafarroako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sarien sorrerarekin, Elkartasunaren saria sari horien barnean sartu zen. Nolanahi ere, egungo egoera ekonomikoa dela eta, sarietako bakoitza besteenetatik bereizi da, jatorrizko izena errekuperatuz eta bereizita emanez.

Proposamenak Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusira igor daitezke, edo posta elektronikoz bidal daitezke (servcoopdes@cfnavarra.es).

Aurkezteko epea oinarriak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zabalik izango da, ekainaren 15a arte. Aurreko edizioetan bezala, hautagaitzak proposatu ahal izango dituzte: erakunde publikoek, hezkuntzako erakundeek, kultura eta gizarteko erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek, epaimahaikideek eta antolakuntzak gonbidatzen dituen pertsonek.

Aurre-hautaketako lehen fase bat egongo da, eta baloratuko dira: Milurtekoa Garatzeko Helburuentzako laguntza eta Giza Garapenaren sustapena, edukiaren izaera berritzailea, esku-hartzen duen komunitatean duen errotzea, edo gizartea eraldatzeko ematen duen laguntza. Erabakia prentsaurrekoan jakinaraziko da, eta saria Nafarroako Jauregian antolatuko den ekitaldi batean emango da, urrian edo azaroan, ziur asko.

Aurreko edizioetako sarituak izan dira: Manuel Elkin Patarroyo (2011), Creative Handicrafts GKE (2010) eta Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoa (2009).

Garapenerako Laguntza Ofizialaren 16,6 milioi euroko laguntza

Torres kontseilariak emandako datuekin jarraituz, herstura-garaian izan arren, Nafarroako Gobernuak 16,6 milioi euro jarri du Garapenerako Laguntza Ofizialerako. Zifra hori aurrekontuaren ehuneko 0,6 da, 27 euroko batez bestekoa biztanle bakoitzeko, Espainia guztiko handiena.

Azaldu duenez, datuek egiaztatzen dute "herri-administrazioen ahalegina garrantzitsua dela, eta garrantzitsua dela ere erakunde pribatuena, Euskadiko Kutxaren kasuan bezala, gizarteko talde ahulenei ere lagunduz".



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa