(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak autobus elektrikoaren bigarren proiektua abian jarri du osteguna, 2012.eko apirilak 26


"La Pilavesa" Iruñean jarri da funtzionamenduan bidaiarien hiri-garraioko 10. lineako autobus konbentzional bat ordeztuz


Nafarroako Gobernuak hiriko autobus elektrikoaren bigarren proiektua aurkeztu du Iruñerrirako.

Nafarroako Gobernuak hiriko autobus elektrikoaren bigarren proiektua aurkeztu du Iruñerrirako. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "pilavesa" izenez ezagutzen den bigarren proiektua funtzionamenduan jarri du gaur goizean. Ekitaldia Iruñeko Baluarte plazan egin da. Aurkezpenaren ondoren, "pilavesa" funtzionatzen hasi da Iruñerriko hiri-garraioko 10.linea osatuz (Belos Garaia-Orkoien) Tres Reyes hoteleko geltokitik abiatuta.

Proiektuaren bigarren fase honetan eguzki-panelak jarriko dira autobusaren sabaian haren autonomia 20-30 kilometrotan handitzeko helburuarekin. Gainera, autonomia handitzea ebaluatuko da funtzionamenduko tenperatura egokia jarriz; izan ere, lehen fasean lortutako ondorioen artean, egiaztatu zen bateriak kargatzeko gaitasuna tenperaturaren arabera aldatzen dela. Ion-litiozko bateria-mota ezberdinekin probak egitea ere aurreikusita dago. "Pilavesa" zortzi hilabetez izango da funtzionamenduan, abenduaren 31 arte.

Gaur aurkeztutako proiektua Nafarroako Gobernuak sustatu eta finantzatuta dago 283.195 eurorekin, Nafarroako ibilgailu elektrikoa (VEN Plana) garatzeko Moderna Planaren barnean eta Nafarroako III. Energia Planaren barnean. Helburua energia lortzeko eta gordetzeko sistema berrietan ikertzea da hiri-garraioko ibilgailu elektriko lehiakorra lortzeko autobus tradizionalen aurrean.

Proiektua honako hauen arteko lankidetzaren emaitza da: Automobilgintzako Berrikuntza Teknologikoaren Nafarroako Zentroa (Citean, Cetena Fundazioarena)Iruñeko eskualdeko hiri-garraioaren emakidadun TCC enpresa eta Foton Europa Motor Pentagon Taldearen bidez, autobus elektrikoaren jabe dena.

Autobus elektriko berriaren gaur goizeko aurkezpenean izan dira: Nafarroako Gobernuaren Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Jorge San Miguel, Cetena Fundazioko zuzendari nagusi Xabier Troyas, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari José Muñoz, Fotón Europa Motor-eko negozioa garatzeko arduradun Juan Antonio Cabrero eta Iruñeko TCCren zuzendari nagusi Ramón Palau.

Autobus elektrikoaren lehen faseko balantzea

"La Pilavesa"-ren lehen fasea iazko abenduaren 31n amaitu zen. 119 egunez operatibo izan zen, eta 10.971 kilometro osatu zuen, egunean 92 inguru hiri-garraioko ibilbidea eginez, guztira 14.233 KWh energia kontsumituz eta egunean 119 KWh batez beste kontsumituz.

2020rako Nafarroako III. Energia Planaren helburuetako bat da, ia % 100ean erregai fosilak erabiltzen dituen garraioko energia-kontsumo handiari erantzuna ematea. Xede horrekin, Nafarroako Gobernuak Europako proiektu batean parte hartzen du beste 16 kiderekin, haien artean daude: Iruñea eta Gasteizko Udalak, Tecnalia Fundazioa, Acciona Energia SA, Ingeteam Energy SA, Energiaren Euskal Erakundea, CETENA Fundazioa eta CEIN SL. Espainiako kide horiek berriz kargatzeko eta autobus elektriko bat monitorizatzeko kudeaketa-sistema komun bat sortu behar dute, kontsumoko eta zarata-mailen datuak lortzeko, bere baliozkotasuna erabakitzeko hiri-autobus gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
"La pilavesa" autobus elektrikoko proiektuaren bigarren txosten teknikoa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa