(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak gogora ekarri du administrazio publikoetako langileen gastuan aurrezteko dagoen beharra osteguna, 2012.eko apirilak 26


Lehendakaria Afapna funtzionarioen sindikatuko 7. bilkura orokorraren itxiera-ekitaldian izan da


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gogora ekarri du administrazio publikoetako langileen gastuan aurrezteko dagoen beharra Foru Komunitateko funtzionarioen Afapna sindikatuko 7. bilkura orokorraren itxiera.ekitaldian egindako agerraldian. Ekitaldia ostegun honetan burutu da Iruñeko hotel batean.

Bere agerraldian, Nafarroako Lehendakariak ikusi du "gure Parlamentuan, udaletan eta erakundeetan errealitateari uko egiteko joerari eusten zaiola eta aurrekontuen doikuntzak aurkezten direla gobernatzeko ardurak ditugun borondatezko erabaki gisa". Jarraian, zera eskatu du: "Izan gaitezen zintzoak eta aitor dezagun ez dagoela makil magikorik ez hemen ez eta Euroguneko herrialdeetan ere. Aitor dezagun, ekonomia dinamizatzen ez den artean, kredituak proiektu aldakorretan ez dauden artean, lanpostuak sortu artean eta diru-sarrera publikoak igotzen ez diren artean, administrazioek orain arte hartutako gastua kontrolatzeko neurriak ez direla nahikoak izango".

Azkenik, gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak aurrekontutik aurrezteko hamalau neurri-sorta iragarri dituela, administrazio publikoetako langileei zuzenean eragingo diena, kapitulu horretan 25 milioi euroko aurreztea lortzeko xedearekin. Neurri horietako hamar negoziaziora eraman dira jada Funtzio Publikoko Mahai Orokorrera. Bertan Gobernua eta sindikatuak esertzen dira, eta Lehendakariak zera ohartarazi du: "Ulertzen dut hartu ditugun neurriak premiaz hartu behar izanak zuen artean harridura eta kontrakoa jarrera azaltzea, baina neurri horiek negoziatzeko behar adina denbora hartu dugula irizten dut . Kontua da urteko lehen lauhilekoa amaitzear dugula, eta ezin dugula jada denbora gehiago itxoin hogeita bost milioi murrizteko helburua lortu nahi badugu".

Afapna sindikatuak bilkura horretan hogeita zortzigarren urteurrena ospatu du, eta bertan Juan Carlos Laboreo hautatu dute berriz sindikatuko lehendakari.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren agerrialdi Afapnaren bilkuran.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa