(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak NPBari buruz eztabaidatuko duen Eskualdeen Batzordean parte hartuko du ostegun honetan Bruselan astelehena, 2012.eko apirilak 30


Aurrez, Europar Batasunean Espainiak enbaxadore duen Alfonso Dastis-ekin bilduko da


Barcina Lehendakaria Eskualdeen Batzordean.

Barcina Lehendakaria 2011ko urriaren 11n egin zen Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina ostegun honetan, maiatzak 3, Bruselara joango da Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordearen 95. osoko bilkuran parte hartzeko. Hura erkidegoaren politikak eta legeria egiteko prozesuan tokiko eta eskualdetako erakundeei ahotsa ematen dien batzordea da.

Hilaren 4ra arte, ostiralera arte, luzatuko den bilkuraren gai-zerrendako puntu garrantzitsuetako bat (erantsitako programaren arabera), Kohesio Funtsei buruzko eztabaida izango da, eta baita 2013tik aurrera egin beharreko Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) eta Landa Garapenaren erreforma ere. Programak barnean hartzen du ere, Europako Kontseiluko lehendakari Herman Van Rompuy-ren agerraldi bat.

Aldez aurretik, Barcina Lehendakaria Europar Batasunean Espainiak enbaxadore duen Alfonso Dastis-ekin bilduko da; enbaxadorearekin, 2014-2020 aldirako erkidegoaren hainbat urtetarako finantza-eremuari lotutako gaiak aztertuko ditu, bai eta Kohesio Funtsei eta ekonomiari lotutako gaiak ere.

Yolanda Barcina, halaber, Europar Batasunean Espainiako enbaxadore ordezkari ondoko iraunkorra den José Pascual Marco-rekin bilduko da, erkidegoaren politikak aztertzeko ondorengo alorretan: Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B), enpresa, nekazaritza (NPB), enplegua eta hezkuntza, besteak beste.

Lehendakariaren programaren barnean, bestalde, Europako Alderdi Popularrarekin (PPE) bilduko da Eskualdeen Batzordearen osoko bilkura prestatzeko, eta Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordean Espainiako ordezkaritza osatzen duten gainerako agintariekin ere bazkalduko du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa