(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amuarrainaren eta izokinaren arrantza-denboraldia hasi da astelehena, 2012.eko apirilak 30


Orain arte, 1.632 arrantzalek eskatu dute amuarraina arrantzatzeko 2.723 baimen


Astearte honetan, maiatzak 1, amuarraina eta izokinaren arrantza-denboraldia hadiko da Goi Izokin Eskualdean (Arakil-Larraun, Arga-Iltzama, Baztan-Bidasoa, Ega-Urederra, Eska-Salazar, Irati-Erro eta Oria-Urumea ibaien arroak). Gainera, espezie horietan ere uzten da itsas amuarraina, kolaka, lazuna eta platuxa harapatzea ere.

Espezie horietako bakoitzak neurri zehatzak ditu arrantzatzeko, eta 2012ko arrantza-araudian jasotzen dira. Zehazki, izokina Bidasoa ibaiaren izokinetarako zatian arrantzatu ahal izango da (Berako Fundizioen presatik Gipuzkoarekin egiten duen mugaraino). Espezie horren denboraldia uztailaren 15a arte zabalik izango da edo 48. alea arrantzatzen den arte. Une horretan itxiko da ere itsas amuarraina, kolaka, lazuna eta platuxa arrantzatzeko denboraldia ere, eta arrantza hori izokinaren leku berean bakarrik egin daiteke.

Bestalde, amuarraina ekainaren 30a arte arrantzatu ahal izango da Goi Izokin Eskualdeari dagozkion zazpi arroetan. Arrantzale bakoitzak gehienez ere hiru ale hartu ahal izango ditu arrantza-eguneko, eta harrapatutako ale bakoitzaren tamaina gainean eraman beharko duen arrantza-txartelan zehaztu beharko du. Arrantzatu daitezkeen aleen gutxieneko tamaina 23 zentimetrokoa da ubide nagusietarako eta 20koa bigarren mailakoetarako. Gainera, 35 zentimetroak gainditzen dituzten aleak ibaira itzuliko dira.

Arrantza-baimenen % 10 eskatu da

Izokinak arrantzatzeko, arrantza-lizentzia indarrean izateaz gain, arrantzaleek Nafarroako Gobernuak amuarrainen zazpi arroetarako emandako 27.138 baimenetako bat izan beharko dute. Araudiaren arabera, arrantzale bakoitzak baimen horietako bost erabiltzeko eskubidea du, baldin eta aurrez eskatzen baditu

www.permisopesca.navarra.es webgunearen bidez edo 012 InfoNavarra telefonoan.

Baimenak bi txandatan banatzen ari dira. Lehenengoan (apirilaren 16tik maiatzaren 1a bitarte) bi baimen eskatu ahal izan dira. Datorren asteazkenenetik, maiatzaren 2tik, aurrera hiru baimen osagarri eskatu ahal izango dira, baldin eta horretarako aukera badago. Araudiak dioenez, baimen horietako batek gutxienez lanegun baterako izan beharko du.

Orain arte, Nafarroan lizentzia duten 1.632 arrantzalek eskatu dituzte arrantzarako baimenak Goi Izokin Eskualdean. Arrantzarako sistema iraunkorrak 2.723 baimen eman ditu 20102 denboraldirako, kopuru guztiaren % 10. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren estatistiken arabera, % 60 Internet bidez eskatu dira eta, gainerakoa, telefonoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa