(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia % 0,7 jaitsi da 2012ko lehen hiruhilekoan astelehena, 2012.eko apirilak 30


Urte arteko hazkundea % -0,5ekoa da


Transcripción textual del video

Nafarroako Ekonomiaren Barne Produktu Gordina % 0,7 jaitsi da 2012ko lehen hiruhilekoan, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur ezagutzera eman dituen Nafarroako hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapenaren arabera. Haien berri eman du prentsaurrekoan bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Mirandak. Estatu guztian, berriz, aldi horretan bertan % 0,3 jaitsi da.

Industrialdea.

Nafarroako Ekonomiaren Barne Produktu Gordina % 0,7 jaitsi da 2012ko lehen hiruhilekoan, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur ezagutzera eman dituen Nafarroako hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapenaren arabera. Haien berri eman du prentsaurrekoan bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Mirandak. Estatu guztian, berriz, aldi horretan bertan % 0,3 jaitsi da.

Nafarroako urte arteko hazkundeari dagokionez, gaur argitaratutako datuen arabera, % -0,5ekoa, eta portzentaje hori Espainiaren kasuan % -0,4koa da. Hazkundean bederatzi hiruhilekotan jarraian balio positiboak izan ondoren, atzeraldi teknikora itzuli da hazkunde negatiboko bi hiruhileko jarraian izanik.

Nolanahi ere, eta estatu guztian gertatzen ari denaren aldean, Nafarroako BPGaren balioak 2007an zuena baino hobea izaten jarraitzen du, hau da, krisia hasi zenean baino hobea. Hala, 2007ko laugarren hiruhilekoan oinarrituz, eta bi kasuetan 100eko balioa emanik, 2012ko lehen hiruhilekoan balio hori 100,3an kokatu zen Nafarroan; Espainiako ekonomiaren kasuan, berriz, 96,3an, hots, hasierako baliotik 3,7 puntu azpitik eta Foru Komunitateko BPGaren egungo balioarekin 4 puntuko aldera.

Nafarroako Gobernuak kalkulatzen du Foru Komunitateak 2012ko ekitaldia % -1,2ko jaitsiera ekonomikoarekin amaituko duela. Bere aurreikuspenen arabera, hiruhileko arteko hazkunde negatiboak izango dira urteko lehen hiruhilekoetan, baina laugarrena positiboa izango da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa