(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gela bakoitzeko ikasleen ratioa kasu bakoitza kontuan hartuta aplikatuko du gehienez % 10eko igoerarekin asteazkena, 2012.eko maiatzak 2


Hezkuntza Departamentuak hartu duen aldi baterako neurria da, eta laster eskola-elkarteari eta hezkuntzaren sektoreko mahaiari jakinaraziko dio


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak baztertu egin du berriki Espainiako Gobernuak onetsi duen Errege Lege Dekretuak baimentzen duen aukera. Horren bidez gela bakoitzeko ikasleen kopurua % 20 handi daiteke. Nafarroako Gobernuak ikasleen ratioa kasuaren arabera aplikatuko du eta gehienez ere % 10 handitu. Kopurua % 10 handitzea Hezkuntzaren Lege Organikoak dagoeneko ahalbidetu zuen eskolatze beranduen kasuetan.

Foru Gobernuak baztertu egin du berriki Espainiako Gobernuak onetsi duen Errege Lege Dekretuak baimentzen duen aukera. Horren bidez gela bakoitzeko ikasleen kopurua % 20 handi daiteke. Nafarroako Gobernuak ikasleen ratioa kasuaren arabera aplikatuko du eta gehienez ere % 10 handitu. Kopurua % 10 handitzea Hezkuntzaren Lege Organikoak dagoeneko ahalbidetu zuen eskolatze beranduen kasuetan.

Hala iragarri du gaur goizean José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilariak, asteazkenetan egin ohi den Gobernuaren Bilkuraren amaieran. Gaurko bilkuran sakon eztabaidatu dute Errege Lege Dekretu horren aplikazioa Foru Komunitatean.

Iribasek adierazi du Nafarroako Gobernuaren asmoa gure ikasleen hezkuntza-kalitatea ahalik gehien bermatu eta babestea dela. Ildo horretatik, muga ezarri du gela bakoitzeko ikasleen ratioaren areagotzea aplikatzeko. Hauetan ez da aplikatuko: 3 urtekoen gelak, ikasleen aniztasunari arreta emateko talde espezifikoak eta hezkuntza berezia. Proposamen horien berri emango zaie eskola-elkarteari eta hezkuntzaren sektoreko mahaiari.

Horrez gain, Hezkuntza kontseilariak iragarri du ratioa handitu behar denean kasuak banan-banan aztertuko dituztela ikastetxeko egoera eta bertako ikasleena aintzat hartuta. Hala ere, baieztatu du ikastetxeren batek, arrazoia edozein dela ere, ratioa handitzeko eskatzen badu, hori ere aztertu egingo dutela eta ikastetxearen eskariari erantzungo diotela.

Iribasek esan duenez, neurriok aldi baterako dira eta horien oinarria krisialdi larria da. Gobernu zentralak onetsi duen Errege Lege Dekretuari lotuta, legezko erreforma dela esan du eta, alderdi batzuei dagokienez, bete beharrekoa.

Irakasleen inguruan esan du Nafarroan Gobernu zentralak onetsi duen igoera beteko dela, hau da, astean bi eskola-ordu, baina lanaldi orokorra luzatu gabe.

Beste neurri batzuen aplikazioa

Errege Lege Dekretuan Batxilergoari buruz jaso diren neurriei dagokienez, Iribasek adierazi du ez direla aplikatuko datorren 2012-2013 ikasturtean, uda ostean aurkeztuko diguten hezkuntzako erreforma egingo delako, dirudienez. Lanbide Heziketako zikloak ezartzeari dagokionez, Iribasen arabera "hasitako erritmoan jarraituko dute baina, legeak ematen digun eskubidea betez, horien ezarpena atzeratu gabe".

Unibertsitateetako tasen inguruan, kontseilariak esan du gaia Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera ari direla aztertzen, eta Nafarroako Gobernuaren asmoa arrazoizko irtenbidea bilatzea dela, iraunkortasuna lortzeko eta hezkuntza-sistemaren kalitatea bermatu eta babesteko. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa