(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2.528 abal eman zituen enpresa eta herritarrentzat 2009 eta 2011 urteen artean osteguna, 2012.eko maiatzak 3


273,8 milioi euroko abalekin 688,2 milioi euroko maileguak eman ziren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren Nafinco Abala programak (likidezia, enpresa-inbertsioa eta etxebizitza sustatzera bideratutakoa) 2.528 abal eman zituen 2009 eta 2011 urteen artean. Orotara 273.862.153 euroko zenbatekoa zuten abalak eman ziren eta horiei esker enpresa eta herritarrek 688.214.606 euroko maileguak jaso ahal izan zituzten.

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak agerraldia egin dute gaur goizean Nafinco Abala eta 2012. urtean Sodena enpresa publikoak kudeatzen dituen bi abal programen balorazioa egiteko. Programa horietako batek, 26 milioi eurorekin hornitua, enpresen likidezia eta etxebizitza sustatzea du helburu eta besteak, 30 milioi euroko aurrekontua duena, Moderna zigilua duten proiektuen finantzaketa bermatzea.

Miranda lehendakariordea eta Goicoechea kontseilaria prentsaurrean.

Miranda lehendakariordea eta Goicoechea kontseilaria prentsaurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Nafinco Abala programak (likidezia, enpresa-inbertsioa eta etxebizitza sustatzera bideratutakoa) 2.528 abal eman zituen 2009 eta 2011 urteen artean. Orotara 273.862.153 euroko zenbatekoa zuten abalak eman ziren eta horiei esker enpresa eta herritarrek 688.214.606 euroko maileguak jaso ahal izan zituzten.

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak agerraldia egin dute gaur goizean Nafinco Abala eta 2012. urtean Sodena enpresa publikoak kudeatzen dituen bi abal programen balorazioa egiteko. Programa horietako batek, 26 milioi eurorekin hornitua, enpresen likidezia eta etxebizitza sustatzea du helburu eta besteak, 30 milioi euroko aurrekontua duena, Moderna zigilua duten proiektuen finantzaketa bermatzea.

Nafinco Abala programaren balorazioa

Nafinco Abalaren programaren baitan Nafarroako Gobernuak emandako 2.528 abaletatik, 1.391 enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzea izan zuten helburu. 102.889.965 euroko balioarekin, enpresa hauek 270.231.613 euroko maileguak lortu ahal izan zituzten. Beste 49k enpresa handien likidezia erraztea izan zuten helburu. 18.909.437 euroko zenbatekoa izan zuten eta horri esker 43.157.675 euroko finantza kredituak jaso zituzten. Kreditu txikien atalean (autonomo, merkatari eta enpresa txikiei bideratua), 21 abal eman ziren, 112.047 euroko zenbatekoarekin, 194.078 euroko maileguetarako.

Bestalde, 521 enpresek erabili zituzten ibertsiorako abalak. Nafarroako Gobernuak, Nafinco enpresa publikoaren bidez, 144.016.514 euro eman zituen hontara eta, horri esker, enpresek 295.460.301 euroko maileguak lortu zituzten.

Azkenik, 546 herritarrek etxebizitzak erosteko abalak jaso zituzten. 7.934.190 euroko abal hauek 79.170.939 euroko maileguak ahalbidetu zituzten. Abal hauek maileguaren %10-a bermatzen dute. Hori dela eta, maileguak etxebizitzaren balioaren %90-era irits daitezke. Maximoa normalki %80koa izan ohi da.

Nafinco Abalaren historia

Nafinco Abala programa 2009ko martxoaren 2-an jarri zuen abian Nafarroako Gobernuak 300 milioi euroko aurrekontuarekin. Martxoaren 12-an Nafinco enpresa publikoak lankidetza hitzarmenak izenpetu zituen zortzi finantza erakunderekin. 2010eko martxoaren 8an programa luzatua izan zen 2011ko abenduaren 30 arte, eta guztira 14 finantza erakunde atxiki ziren, 751 milioi euroko kredituak gorde zituztenak.

Sodena 2012 abalen programa

Sodena enpresa publikoak 2012. urtean Nafarroako Gobernuaren bi abal programa kudeatuko ditu. Horietako batek enpresen likidezia eta etxebizitza sustatzea du helburu. Nafincoren programaren baitan eman ez ziren abalen zenbatekoa eman ahal izango du, orotara 26 milioi euro (Nafarroko Gobernuak onartutako 300 milioien eta Nafinco Abala programaren baitan emandako 274 milioien arteko aldea). Enpresa txiki eta ertainen zirkulatzailea hobetzera eta etxebizitzen erosketara bideratuko da bereziki zenbateko hau. Ez dago aurreikusita enpresa handientzat eta kreditu txikientzat abalak ematea.

Besteak, Moderna Abala izenekoa, 30 milioi euro ditu eta Moderna zigilua duten proiektuen finantziazioa bermatzea du helburu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafinco Abala programaren eta Sodena 2012 abalen programaren balorazioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa