(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren 30. urteurreneko ospakizunean parte hartu du ostirala, 2012.eko maiatzak 4


Baluarten egindako ekitaldian, erakunde horiek Nafarroako tokiko maparen erreforman izan behar duten parte-hartzea defendatu du


Yolanda Barcina Fernando Martínez eta Mariano Herrero-rekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan izan da gaur arratsaldez Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren (FNMC) hogeita hamargarren urteurreneko ospakizunean parte hartzeko; bertan, erakunde horiek Foru Komunitatearen tokiko maparen erreforman izan behar duten parte-hartzea defendatu du.

Barcinak bere agerraldian ohartarazi duenez, "etorkizuneko Nafarroa gu geuk diseinatzen ez badugu, beste batzuk egingo dute". "Izan gaitezen, beraz, gu tokiko mapa berria marraztuko dutenak; ziur hobeto egingo dugula, eta ez dezagun egin Federazio honi bizkarra emanez, ez dezagun akats hori egin, federazio horrek zeresan handia baitu arlo horretan. Ziurtatzen dizuet Nafarroako Gobernuak zuek horri buruz esateko duzuena adi entzungo duela eta zuen parte-hartzea kontuan hartuko duela gehiago atzeratu ezin daitekeen prozesu batean", adierazi du.

Bertaratutako udal-ordezkarien aurrean, Yolanda Barcinak aipatu du "helburua, edozein kasutan, arrazionalizazioa dela herritarrei zerbitzu hobeak emateko, haien eskubideen berdintasuna aitortzeko edozein lekutan bizita ere, aztertzeaz eta akordioak lortzeaz gain".

"Ospakizunean esku hartu dute ere: Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren (FEMP) lehendakariorde eta Zamorako Diputazioko lehendakari Fernando Martínez-ek eta FNMCren lehendakari Mariano Herrerok. Gainera, bertan izan dira ere, Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán, Foru Komunitateko Gobernuko ordezkari Carmen Alba eta Iruñeko alkate Enrique Maya."

Ekitaldiaren aurretik, Barcina Lehendakariak Nafarroako Jauregiko bulegoan FEMP eta FNMCko ordezkariak hartu ditu, Martínez eta Herrero, hurrenez hurren.

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa Foru Komunitatearen tokiko erakundeez osatutako elkartea da, eta beren borondatez erabakitzen dute bertan sartzea beren interes komunak babestu eta sustatzeko eta, bereziki, tokiko autonomia babesteko. Gaur egun, haren barnean daude Nafarroako tokiko erakunde gehienak, bostehun baino gehiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa