(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Aurrekontu Orokorren hileroko txostena argitaratu du estreinakoz

ostirala, 2012.eko maiatzak 4

2012ko lehen hiruhilekoan, Foru Komunitatearen finantzaketa beharra 157 milioi eurokoa zen

Transcripción textual del video

2012ko lehen hiruhilekoan, Nafarroaren diru-sarrera fiskalak 641,9 milioi eurora igo zen, eta aitortutako gastu edo betebehar garbiak 845,2 milioi eurokoak izan ziren; beraz, aurrekontu-saldoa - 203,3 milioi eurokoa zen. Kopuru horri kontabilitate nazionaleko doikuntzei dagokiena (+46,2 milioi euro) gehitzen bazaio, 2012ko martxoaren 31n Nafarroaren Aurrekontu Orokorraren finantzaketa-beharra 157,1 milioi eurokoa zela ikusten da, hau da, defizitaren helburua % 0,84an geratuko zen.

2011ko lehen hiruhilekoan gertatutakoarekin alderatuz, diru-sarrerak % 2,7 handitu da, gastuak % 5,9 eta hartutako konpromisoek % 7,6 egin dute behera.

Nafarroako Gobernua 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren diru-sarrera eta gastuen hileroko jarraipena publiko egiten hasi da, eta defizitaren helburua betetzearena kontabilitate nazionaleko baldintzetan. Hala azaldu du bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda Simavillak; ekimen honekin Nafarroako Gobernuaren kudeaketa ekonomiko eta aurrekontu-kudeaketaren gardentasuna azpimarratu du. Kontseilariak gaineratu duenez, aurrekontuak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabilera handiko tresna izateaz gain, Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantzen Iraunkortasunerako Legearen eskaerei aurrea hartzea dakar.

Álvaro Mirandak aipatu du Nafarroako Gobernuak emandako pausoak etengabeko hobetze-prozesua ekarriko duela, eta ekimen hori abian jartzen denean, Nafarroako Aurrekontuaren informazio homogeneoa eta eguneratua izatea ahalbidetuko duela, haren barneko kudeaketarako eta baita besteen aurrean behar bezala gardentasunez ikusteko.

Aurrekontuaren zuzendari nagusi Juan Franco-k azaldu duenez, Nafarroako Gobernuaren webgunean dagoen informazioa honako hau da: diru-sarrerak zer egikaritze-egoeran dauden; gastuen aldaketa sailak eta kapituluka; gastuen egikaritzea sailka eta kapituluka; benetako inbertsioak eta hainbat urtetarako gastuak sailka eta kapituluka. Informazio hori guztia hilero eguneratuko da. Orain martxoko itxierari dagokion informazioa argitaratu da, lehen hiruhilekoarekin bat datorrena. Laster batean, apirileko itxierari buruzko informazioa argitaratuko da eta, hala, jarraian, hilabetez hilabete. Gainera, publiko egin den eta lantze-prozesuan dagoen informazioari buruzko azalpen-gida bat egin da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Aurrekontu Orokorren eta defizitaren helburua betetzearen hileroko txostena (2012ko martxoa).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa