(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zazpi hautagaitza aurkeztu dira 2012ko Kulturaren Vianako Printzea Sarira astelehena, 2012.eko maiatzak 7


Epaimahaia asteazken honetan bilduko da saritua proposatzeko


Faustino Menéndez Pidal Kulturaren Vianako Printzea Saria jasotzen.

Felipe Printzea 2011ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria Faustino Menéndez Pidal-i ematen.

Nafarroako Gobernuak zazpi hautagaitza jaso ditu 2012ko Kulturaren Vianako Printzeraen Sarirako. Sari hori Foru Gobernuak ematen du 1990. urtetik kultur munduan aipagarriak diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzeko arte plastikoen, literaturaren arloetan… nahiz zientzia, teknika edo ikerkuntzaren arloetan

Proposatutakoak dira: Luis Bacaicoa Martich organo-jotzaile eta konpositorea; Jesús-Rodrigo Bosqued Fajardo ikerlaria; Flamarique Ahizpak; José María Goicoechea Aizcorbe konnpositorea; Antonio López García pintorea; Pedro Lozano Bartolozzi kazetari, idazle eta unibertsitateko irakasle emeritua; eta marrazkilari eta umorista César Oroz Martija.

Kultur munduan ospe handiko pertsona eta profesional famatuen artean hautatutako zazpi kidez osatutako epaimahaia, asteazken honetan bilduko da saritua proposatzeko.

Hautagaitzak

Luis Bacaicoa Martich (Etxarri Arantz, 1920) apaiza, musikaria eta konpositorea da. Piano, organo eta kantuko kontzertuak eman ditu Paris, Erroma, Buenos Aires, Los Angeles, San Francisco edo New York-en, eta zenbait sari lortu du; haien artean nabarmendu daitezke, Paulino Caballero Saria piano-espezialitatean eta Organoaren Estatuko Lehen Sari Berezia

Jesús-Rodrigo Bosqued Fajardo-k (Zaragoza, 1947) bere bizitzaren zati handiena Kartusiarren ordena ikertzen pasa du, eta komunitate hori egunero bisitatu du 17 urte zituenetik. 50 obratik gora argitaratu du egindako ikerketa-lanaren ondorioz, eta lan hori EFE berri-agentziarako telebistako kazetari grafikoaren lanarekin batera egin du.

Flamarique Ahizpek (María Victoria eta María Encarnación, hurrenez hurren 1929an eta 1930ean jaiotakoak Tafallan) gailurra jo zuten Nafarroako jotaren barnean, eta Espainian nahiz Iberoamerikan kontzertuak eskaini dituzte. 1965ean eta 1966an Espainiako jaialdien irabazle bihurtu ziren eta 1973an jota-eskola bat sortu zuten beren jaioterrian.

José María Goicoechea Aizcorbe (Bera, 1924) apaiza, konpositorea eta abesbatzako zuzendaria da. Musika liturgikoan aritu da eta haurren abesbatzak sortzen (Nafarroako Haur Kantarien eskolania, Liguori abesbatza), eta haiekin sari asko jaso du; jarduera hori abangoardiaren prestakuntza eta ekoizpenarekin batera egin du.

Antonio López García (Tomelloso, 1936) Espainiako pintore aipagarrienetako bat da. 1983an, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina erdietsi zuen eta 1985ean, Arteetako Asturiasko Printzearen Saria. 1993an, San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiako kide izendatu zuten; 1998an, Pradoko museoko Errege Patronatukoa; 2004an, New York-eko América Academy of Art and Letters-ekoa.

Pedro Lozano Bartolozzi (Iruñea, 1939) kazetari, idazle eta unibertsitateko irakasle emeritua da. 13 doktore-tesi zuzendu ditu eta doktoretzako 41 epaimahaikidetako kide izan da; nazioarteko politikari eta kazetaritzari buruzko liburuak idatzi ditu, taldekako 47 liburutan egile moduan parte hartu du eta aldizkari zientifikoetako artikuluetan kolaborazio-lanak egin ditu. Vianako Printzea aldizkariaren erredakzio-batzordean izan da ere eta Nafarroako Entziklopedia Nagusian, erredaktore.

Umorista grafiko eta ilustratzaile César Oroz Martijak (Iruñea, 1968) Diario de Navarraren eguneroko bineta egiten du 1991tik. Gainera, umorista grafiko gisa kolaboratzaile aritu da ABC egunkariko igandetako gehigarrian (2006-2010) eta El Jueves umorezko aldizkarian (2005-2011). 2005ean umore grafikoko Mingote Saria jaso zuen, urte horretan Espainian argitaratutako bineta onenaren saria, hain zuzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa