(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arrantzaleek zazpi izokin arrantzatu dituzte Bidasoa ibaian denboraldiko lehen bost egunetan astelehena, 2012.eko maiatzak 7


Arrantza maiatzaren 1etik uztailaren 15a bitarte baimendua dago edo 48. alea arrantzatzen den arte


Atlantikoko izokinak.

Atlantikoko izokinak.

Bidasoa ibaian pita jaurtitzen duten arrantzaleek Atlantikoko 7 izokin (Salmo salar) arrantzatu dituzte maiatzaren 1ean denboraldia hasi zenetik.

Ale handiena maiatzaren 4an arrantzatu zen eta 7,71 kilo pisatu zuen; luzeena, berriz, 95 zentimetrokoa izan da eta maiatzaren 2an harrapatu zuten, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Bidasoa ibaiko izokina arrantzatzeko denboraldia, Foru Komunitatean espezie horren aleak dituen arroa, uztailaren 15a arte zabalik izango da edo 48. izokina arrantzatzen den arte. Kopuru hori kalkulatzen da, azken lau urteotan Berako zentralean zenbatutako izokinen batez bestekoarekin. 2011n 500 izokin baino gehiago izan zen, eta horrek 2012ko arrantzako eskaintza % 24ra igo du.

Nafarroako kirol-arrantzari buruzko informazio guztia webgune honetako dagokion orrialdean aurki daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa