(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Europako Eguna ospatuko du Pirinioetako Lan Elkarteari buruzko jardunaldi batekin

asteartea, 2012.eko maiatzak 8


Iruñeko azoka batek salgai jarriko ditu Akitania, Midi-Pyrénées, Languedoc-Rousillon, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Andorrako produktuak


Nafarroako Gobernuak Europako Eguna ospatuko du aurten Pirinioetako Lan Elkarteari (PLE) buruzko jardunaldi batekin, aurtengo edizioa erakunde horretako Nafarroako lehendakaritzarekin bat etorriz.

Xede horrekin, Iruñeko Carlos III.a etorbideak Elkartea osatzen duten eskualde guztien nekazaritzako elikagaien azoka hartuko du: Akitania, Midi-Pyrénées Languedoc-Rousillon frantsesak; Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi espainiarrak eta Andorrako Printzerria.

Azokak hamabi karpa izango ditu: hamar karpatan nekazaritzako elikagaiak saldu eta dastatuko dira; beste batean, Pirinioetako Lan Elkarteak hura osatzen duten eskualdeei buruzko informazioa eskainiko du eta, azkenik, karpa batean haur eta helduentzako joko nahiz lehiaketak izango dira gaia PLEa hartuz. Azoka maiatzaren 9tik, asteazkena, maiatzaren 12ra, larunbata, bitarte zabalik egongo da 11:00eatik 14:30era eta 17:30etik 20:00ak arte.

Europako Egunak maiatzaren 9 guztietan 1950. urtea ekartzen du gogora; orduan, Robert Schuman-ek proposamena aurkeztu zuen nazioen artean bakea eta lankidetza gordeko zituen Europa antolatu bat ezartzeko, bereziki Frantziaren eta Alemaniaren artean; ekimen hori egungo Europar Batasunaren hazia izan zen.

Europako Eguna duela urte batzuetatik ospatzen da Nafarroan zenbait ekitaldirekin. 2008an, harrera egin zitzaien une hartan Nafarroako unibertsitateren batean ikasten ari ziren Erasmuseko ikasle guztiei; 2009, 2010 eta 2011n jardunaldia Alemania, Frantzia eta Italiari buruzkoa izan zen, hurrenez hurren.

Pirinioetako Lan Elkarteak duela hogeita hamar urtetik lanean dihardu Pirinioetako bi aldeetako lurralde, eragile ekonomiko eta kulturalen arteko trukeak errazteko asmoz, garraio, prestakuntza, ikerkuntza, ondare, garapen iraunkor eta beste arlo batzuetan hautemandako erronkei irtenbide komunak bilatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa