(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehortearen Lantaldeak egiaztatu du Nafarroaren egoera hobetu egin dela apirilean izandako euriengatik asteartea, 2012.eko maiatzak 8


Kaltetutako uzta gehienek asegurua dute eta, beraz, neurri aringarriak abeltzaintzako ustiapenetara bideratuko dira


Lehortearen lantaldearen bilkura.

Goicoechea kontseilaria Lehortearen Lantaldearen bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea Lehortearen Lantaldearen bigarren bilkuraren buru izan da gaur goizean, eta bertan egiaztatu da soroen egoera hobetu egin dela martxoaren 28an egin zen aurreko bilkurarekin alderatuz.

Bilkuran agerian geratu da Nafarroa lehorteak kaltetutako zonaldean sartu zela, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa prestatzen ari den Ministerioko Aginduan jasotako laguntzak jaso ahal izango dituela.

Nafarroako abeltzainek Nekazaritza Kauzioko Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abalak jaso ahal izango dituzte. Abal horiei esker, abeltzainen ustiapen estentsiboen bideragarritasuna eta funtzionamendu normala indartuko dira zirkulatzailearentzat kredituak lortzea erraztuz.

Gainera, Nafarroak neurri osagarri bat abian jarriko du Nafarroako hegoaldeko abeltzainen ustiapenen ekoizpen-kostuak murrizteko. Laster batean, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren Foru Agindu bat argitaratuko du, eta horrek uzten mantentze-lanen baldintzak kentzea ekarriko du. Neurri horri esker, ahalbidetuko da nekazari ekologikoek edo lehorreko belarkaren txandaketekin beren uztak abeltzaintzako ustiapenen bazkari zabaltzea ohi baino hilabete lehenago.

Lehortearen ondorioak

Nafarroako Gobernuko datuek adierazten dute lehorreko uztek era askotako kaltea dutela zonaldearen arabera, handiagoa dena hegoaldeko nekazaritza-eskualdeetan. Lizarrerian eta Erdialdean uzten egoerak hobera egin du azken hilabeteko euriteengatik eta, beraz, kaltetutako azalera % 25ekoa izatea kalkulatzen da. Gehien kaltetu den uzta garagarra izan da, ziklo begetatibo goiztiarragoa duena eta apirileko euriek ez diote halako onurarik ekarri. Goi Erriberan, aldiz, zerealaren uztaren % 65 galdutzat jotzen da, eta Behe Erriberako % 80a. Agroseguroren datuen arabera, uzta horien gehiengoak lehortearen aurreko asegurua dute.

Urtegien maila txikiagatik kaltetuta zeuden ureztatutako uzten egoerak ere hobera egin du. Egoera kezkagarriena Esaren mende dauden ureztatzeetan zegoen. Urtegi horren ur-maila % 40tik % 69ra igo da azken hilabetean eta, beraz, ezarritako murrizketak nabarmen arindu dira. Gainerako zonaldeen egoera normala da.

Bazken bilakaera ona da Nafarroa iparraldean negu oso lehorra igaro ondoren. Egoera begetatibo onean daude, eta lurzoruaren erreserba hidrikoa ohiko balioetara itzuli da; hortaz, ganaduak zonalde horietan normaltasunez bazka egin dezala itxaroten da. Nafarroa hegoaldean ere nabarmen errekuperatu dira bazkak, urmaelak eta askak.

Bileran izan direnak

Lehortearen Lantaldearen bilkuran izan dira, Nafarroako Gobernuaren aldetik: Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Guembe, Landa Garapeneko zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolé, Ingurumen eta Uren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza eta Nekazaritza Zerbitzuko zuzendari Rubén Palacios; nekazaritzako erakundeen ordezkariak, berriz: UAGNko Iñaki Mendioroz; EHNEko Ignacio Gil eta Pablo Iribarren; UCANeko Ángel María Rodríguez eta Fermín Domench; INTIAko zuzendari-gerente Jesús María Echeverría; Agroseguren zonaldeko zuzendari José María Borderías eta Gobernu Ordezkaritzaren Nekazaritzako Eremu funtzionaleko zuzendari José Javier Ramírez Arana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa