(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Elkarteak “Muga, elkarlanerako gunea” arte-lehiaketaren deialdia egin du
asteazkena, 2012.eko maiatzak 9


Lehiaketa POCTEFA lurraldeko kooperazio-programaren barnean dago, PLEak kudeatutakoa, eta hautatutako obrekin irailaren 21ean Iruñean erakutsiko den erakusketa ibiltari bat prestatuko da


Europa osoan 2012ko irailaren 12an ospatuko den Europako Kooperazio Egunaren barnean, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) "Muga, kooperaziorako gunea" arte-lehiaketa antolatu du. Haren helburua Europar Batasuneko lurraldeko kooperazioa ospatzea da, Europar Batasunaren jarduna lurraldeko kooperazioaren barnean erakustea eta kooperazioa aldarrikatzea Europa eraikitzeko oinarrizko ardatz gisa. Hautagaiek artelan bat aurkeztu beharko dute "Muga, kooperaziorako gunea" gaiaren inguruan.

Lehiaketa POCTEFA lurraldeko kooperazio-programaren barnean sartzen da, PLEak kudeatzen duen programa, eta hautatutako obrekin irailaren 21ean Iruñean erakutsiko den erakusketa ibiltari bat prestatuko da; ondoren, erakusketa PLEa osatzen duten gainerako zazpi entitateetan jarriko da ikusgai: Frantziako hiru eskualdeak (Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon), Espainiako beste hiru autonomia erkidegoak (Katalunia, Aragoi eta Euskadi) eta Andorrako Printzerria.

"Muga, kooperaziorako gunea" lehiaketa FEDER Europako funtsekin finantzatuta dago Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Kooperazioaren Programaren (POCTEFA) barnean. Hiru sari iragarri dira:

- Sari nagusia: 3.000 € materialean edo prestakuntzan.
- 14-18 urte bitartekoentzako saria: 1.000 € materialean edo prestakuntzan
- Artista gaztearen saria (18-30 urte artean): 1.000 € materialean edo prestakuntzan


Parte hartzeko baldintzak

"Muga, kooperaziorako gunea" lehiaketa PLEaren lurraldeetan eta alboko zonaldetan bizi diren artista guztientzat zabalik dago: Bartzelona, Tarragona, Zaragoza, Errioxa, Bizkaia eta Arabako probintziak, Espainian, eta Aude, Tarn, Tarn eta Garona, Gers eta Landetako departamentuak, Frantzian.

Lehiaketak bi maila sortu ditu: 14-18 urte artekoa eta 18-30 urte artekoa. Ondorengo mailetarako material malgu edo solidoak erabiltzen dituzten era guztietako artelanak onartzen ditu: pintura, argazkilaritza, argazki-muntaia, marrazketa, prozedura eta teknika mistoak eta eskultura.

Obrak ezingo dira 130 x 100 cm baino handiagokoak izan haren edozein aldetan. Pieza batek baino gehiagok osatutako obra denean haiek guztiak batera zenbatuko dira, gehieneko dimentsioen ondorioetarako. (Kasu honetan jarraibideak erantsiko dira muntaketarako). Eskulturek ezingo dute gainditu 50 cm-ko zabalera eta 70 cm-ko luzera eta ezingo dira 25 kilo baino astunagoak izan. Obrak jatorrizkoak izan behar dira, ez dira aurrez beste lehiaketaren batean sarituak izango eta parte-hartzea banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Parte hartzeko eskaerak posta elektronikoz egingo dira honako agiri hauek bidaliz: artisten NAN edo AIZaren kopia, hauta daitekeen lurralderen bateko bizitoki- edo jaiotze-frogagiria, curriculum artistikoa (gehienez 2 orrialde), hautagaitza-formularioa eta obraren argazkiak (argazki 1 edo gehienez, 5). Parte-hartzaileek agiri horiek 2012ko ekainaren 30a baino lehen igorri beharko dituzte concours.cooperation@ctp.org helbidera.

Hautatutako artistekin pertsonalki harremanetan jarriko da obrak bidaltzeko. Hautatutako obrak 15 eguneko epean igorri beharko dira, eta hilabeteko epean itzuliko dira azken erakusketa itxi ondoren.

"Muga, kooperaziorako gunea" sari nagusiaren banaketa ofiziala erakusketa zabaltzen den egunean egingo da Iruñeko Gotorlekuan 2012ko irailaren 17tik 21era bitarte. Beste bi sariak sarituen lurraldeetan banatuko dira erakusketa dagokion lurraldean zabaltzen den egunean.

POCTEFA programa eta Pirinioetako Lan Elkartea

POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Kooperazioaren Programaren akronimoa da. Programa hori komunitatearen finantza-laguntzako laugarren belaunaldia da Espainia-Frantzia eta Andorraren arteko mugaz haraindiko zonaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala finkatzeko asmoz. FEDER aurrekontuaren laguntza mugaz haraindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumen-jardueren garapenean oinarritzen da lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez. Gainera, programa honek lagundu behar du herritarrek mugaz haraindiko gunea espazio bakar modura ulertzen, era horretan mugaren efektu hori murrizteko.

Gaur arte, 133 proiektu programatu dira POCTEFA programaren barnean, mugaz haraindiko lurralde osoan. Proiektu horiek ekintzak abian jartzen dituzte lurraldeak garatzeko ondorengo alorretan: jarduera ekonomikoan, berrikuntzan eta giza kapitalean, lurraldeen, natur ondarearen eta kultur gaien balorizazioan. Beste zenbaiten helburua udalerrien bizi-kalitatea hobetzea da lurralde-mailako egituratze-komunen estrategiak erabiliz. Guztiek garapen iraunkorreko kezka dute beti, ingurumeneko baliabideak hobeto babestu eta kudeatzeko xedearekin.

2007an, Europako Batzordeak eta Estatuek Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) izendatu zuten Espainia-Frantzia-Andorra arteko Lurralde Kooperazioaren Programa Eragilearen kudeaketaz ardura zedin 2007-2013 aldirako (POCTEFA).

Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) 1983an sortu zen Europako Kontseiluarekin ekimenez, Pirinioetan Europako beste muga batzuen mailan badiren antzeko mugaz haraindiko kooperazio-egitura bat sortzeko. PLEak honako arlo hauetan jarduten du bereziki: garraio eta komunikazioak, teknologia berrien ikerketa eta garapena, prestakuntza, kultura, hizkuntz ondarea eta garapena; gazteria, kirolak, turismoa, ingurumena eta garapen iraunkorra.

Eremu horretan, PLEa lehen mailako eragilea da Europa mailan mugaz haraindiko kooperazio-arloan. Programa europar bat kudeatzen duen Europako mugaz haraindiko lehen erakundea da ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa