(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza Euskarari lotutako bederatzi alorretan elkarlanean ariko dira osteguna, 2012.eko maiatzak 10


Berariazko hitzarmena Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean 2009ko uztailean izenpetutako Lankidetzarako Protokolo Nagusiaren barnean kokatzen da


Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin euskararen arloan izenpetuko duen berariazko lankidetza-hitzarmena onetsi zuen atzoko bilkuran; hitzarmen horrek lankidetza teknikoa finkatzen du hizkuntz horren babesari eta garapenari lotutako bederatzi arlotan, bai eta ikerketa, dokumentazio eta ezagutzen nahiz informazioaren trukeari lotutako arloetan ere.

Zehazki, honako esparru hauek aplikatuko dira: euskara helduei irakastea; hizkuntza gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena; ikerketa eta mapa soziolinguistikoak; euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara itzulpenak; itzulpen-memoriak; terminologia; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; euskara nazioartean hedatzeko programak eta euskarazko irakurleak atzerriko unibertsitateetan; eta hizkuntzaren kultur sustapena.

Berariazko hitzarmen hau Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean 2009ko uztailean izenpetutako Lankidetzarako Protokolo Nagusiaren emaitza da, eta esparru-hitzarmen honetan zehaztutako printzipioen arabera, bikoiztasunak saihestea eta gastuak murriztea ditu xede.

Gainera, hizkuntz politikaren arloko lankidetza abiatzen da beti erakundeen arteko elkar errespetutik eta bi erkidegoen errealitate politiko eta soziolinguistiko ezberdinetik, dagozkien legeriek erkidego bakoitzari ematen dizkion eskumenen barnean.

Hitzarmena Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boadok eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Blanca Urgell-ek izenpetuko dute.

Lankidetzarako esparruak

Hitzarmenean jasotako lankidetzarako lehen esparrua euskara helduei irakasteari buruzkoa da. Kapitulu honetan, bi aldeek irakaskuntzako curriculum-a bi erkidegoetan garatzen laguntzea erabaki dute eta material curricularrak landu eta zabaltzea (argi utziz Nafarroak eta EAE bi erakunde politiko, instituzional eta administratibo ezberdinak direla). Langileak prestatzen ere elkarlanean ariko dira (beste administrazioaren prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute).

Halaber, proben eta sistemen diseinuan elkarlana finkatzen da hizkuntza gaitasunen mailak ebaluatu eta egiaztatzeko euskaraz Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuan oinarrituta, bai eta administrazioen emandako tituluak elkarrekin aitortzea ere.

Elkar ulertzeko beste arlo bat ikerketa eta mapa soziolinguistikoei buruzkoa da. Hala, administrazio bakoitzak jasotzen dituen datuak euskararen errealitatea islatzeko erabili ahal izango dira erkidego bakoitzean. Azterketa eta ikerketa soziolinguistikoei buruzko informazioa ere trukatu ahal izango da, eta esperientziak partekatu adierazle soziolinguistikoko eta hizkuntza politikako sistemen lantze eta garapenaren inguruan. Ahal den neurrian, azterketak egiteko datak zehaztuko dira (inkesta, euskararen mapa soziolinguistikoa eta beste batzuk). Alor horretan argi eta garbi ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea bi erakunde ezberdin direla, administrazio publiko ezberdinekin.

Euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara itzulpenei dagokienez, bi administrazioak elkarlanean ariko dira Espainiako eta atzerriko legeak, baita Europar Batasuneko itun eta zuzentarauak ere, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko. Gainera, itzultzaile eta zinpeko itzultzaile eta interpreteentzako egiaztapenei elkarrekiko ezagutza ematea erraztuko da. Bi administrazioetako itzulpen zerbitzuek egindako itzulpenek balioa izango dute bi erkidegoetan.

Gainera, bi aldeek konpromisoa hartu dute itzulpen memorien banku publikoa sortu eta mantentzeko, bi administrazioetako itzultzaileek beren lanean erabil dezaten.

Halaber, Nafarroak eta EAEak terminologian ere bateratu dute, terminoak onartzea, glosarioak trukatzea eta haiek hedatzea.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei dagokienez, bi aldeek konpromisoa hartu dute Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien esparruan dauden baliabideen inbentarioa egiteko, horretan interesa duten erabiltzaileek errazago eskura ditzaten eta baliabide horiek euskaraz sortu edo egokitzeko ahaleginetan bikoiztasunik egon ez dadin.

Bestalde, bi administrazioak elkarlanean ariko dira euskara nazioartean hedatzeko programak garatzen eta euskarazko irakurleak atzerriko unibertsitateetan garatzen. Hala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren arteko elkarlana sustatuko du. Erakunde horiek eskumena dute euskara eta euskal kultura nazioartean hedatzeko eta, hartara, bi erakunde horietako edozeinek helburu horiekin prestatzen dituen programetan parte hartzera gonbida dezake bestea.

Azkenik, eta kultur sustapenari dagokionez, Euskararen Nafar Institutuak nahiz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak batak bestea gonbidatu ahal izango du kanpainak eta materialak, ekitaldiak… egiten edo parte hartzen lagun dezan.

Administrazio bakoitzak programak egin edo garatuko ditu bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren arabera. Hitzarmenaren jarraipena egiteko, aldebiko batzorde mistoa sortuko da. Behin izenpetuta eta Foruaren Hobekuntza betez, hitzarmena indarrean sartuko da Gorteetan jakinarazi eta handik hogei egunera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa