(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NGIak gazteen enplegua sustatzeko proiektu aitzindari bat abian jarri du osteguna, 2012.eko maiatzak 10

"Time" programak 5 hilabetez iraungo du (2012ko ekainetik urrira) eta enpresa berri baten sorrerarekin eta abian jartzearekin amaituko da

Transcripción textual del video

"Tu idea, mi experiencia" ("Zure ideia, nire esperientza") lelopean abian jarri du Nafarroako Gazteria Institutuak Espainiako aitzindaria den proiektu bat, time programa; haren bidez, harremanetan jartzen dira langabezian dauden gazte ekintzaileak oraindik garatu gabe baina existitzen diren negozio-ideia edo negozio-ildo berrietan interesa duten enpresekin. Gazte ekintzaileek profesional-enpresarioaren laguntza jasoko dute eta baita espezializatutako tutoreena ere enpresen sorrerari lotutako hainbat arlotan; negozio-ideiaren garapena zainduko dute eta haien prestakuntza osatuko dute ekintzailetzako eremuetan. Hala adierazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Miguel Rodríguez Garayar-ek, Gazte Enpresarioen Elkarteko lehendakari Javier Ona-k eta erakunde horretako gerente Iñigo Cortaire-k.

Horrekin kalitatezko enpresa-sarea sortu eta gazteen langabezia murriztu nahi da. Helburu horrekin, gazte ekintzaileak ziurtatutako programa batean parte hartuko du, eta enpresa-kudeaketan abilidade ekintzaileak nahiz funtsezko ezagutzak emango dizkio. "Time" programak 5 hilabetez iraungo du (2012ko ekainetik urrira) eta enpresa berri baten sorrerarekin eta abian jartzearekin amaituko da.

Programa honen zeregina gazteak animatzea da beren lanpostu propioa sor dezaten, enpresa sustatzaileen babesa izanik. Gazteek doan egin ahal izango dute enpresan espezializatutako eta 12.000 eurotan balioztatutako prestakuntza-programa hori. Aldiz, `time´ programan parte hartzen duten enpresario nafarrek beren esku izango dute beren negozio-ideia sustatzeko aukera.

Programa garatzeko faseak

Lehen edizio honetan, bost enpresa nafarrek eta bost gazte langabek parte hartzea aurreikusita dago. Programaren faseak honako hauek izango dira: proiektuaren parte-hartzean interesa duten enpresen ideiak inskribatzea (izena emateko epea gaurtik aurrera zabaldu da, webguneen bidez eta Nafarroako NEGen eta NGIaren izen-emateko fitxen bidez); gazte langabeen edo ekintzaile izateko interesa dutenen izen-ematea (gaurtik aurrera ere zabalik dago gazte langabeen edo ekintzaile izateko interesa dutenen izen-ematea, 30 urtetik beherakoak webguneetan bertan); ideien aukeraketa Nafarroako NEGen eta NGIaren batzorde baten eskutik; aukeraketa-enpresa batek aukeratutako gazteak, ikasketa-profil guztiak, gaitasunak eta lan-esperientzia aztertuko dituena; enpresekin dituzten hitzarmenak, hautagaien onarpena eta kontratuen sinadura.

Programak 33.000 euroko aurrekontua du, eta 6.000 euro emango zaizkio pertsona/enpresa bakoitzari; programa prestakuntzako 60 orduz osatu izango da, tutoretzako 5 profesional izango dira, lege-aholkularitza izango du eta enpresa abian jartzeko laguntza eskainiko du.

Programa Nafarroako Enpresari Gazteen Elkarteak antolatu du; irabazi-asmorik gabeko Elkartea da, eta haren helburu nagusia da, Nafarroako enpresario gazteen interesak bultzatzea eta enpresa berrien sorreran laguntza ematea.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa