(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak adostu du 33,5 milioi euro jartzea ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko neurrietarako, eta defizitaren helburua betetzeko neurri fiskal berriak hartzea ostirala, 2012.eko maiatzak 11


Gobernua osatzen duten bi alderdiek akordio bat izenpetu dute aurrekontuen garapena eta kontu publikoen iraunkortasuna bermatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdiek, UPNk eta PSNk, akordio bat izenpetu dute gaur Nafarroako aurrekontu garapena eta defizitaren helburua betearazten dela bermatzeko. Yolanda Bárcina Lehendakariak eta Roberto Jiménez lehendakariordeak izenpetutako akordio horrek 33,5 milioi euroko inbertsioa jasotzen du Nafarroako ekonomiaren suspertzea eta enpleguaren sorrera sustatzeko neurri berrietarako, bai eta herri-lanak sustatzeko ere.

Yolanda Barcina Lehendakaria eta Roberto Jiménez lehendakariordea.

Yolanda Barcina Lehendakaria eta Roberto Jiménez lehendakariordea, akordioa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdiek, UPNk eta PSNk, akordio bat izenpetu dute gaur Nafarroako aurrekontu garapena eta defizitaren helburua betearazten dela bermatzeko. Yolanda Bárcina Lehendakariak eta Roberto Jiménez lehendakariordeak izenpetutako akordio horrek 33,5 milioi euroko inbertsioa jasotzen du Nafarroako ekonomiaren suspertzea eta enpleguaren sorrera sustatzeko neurri berrietarako, bai eta herri-lanak sustatzeko ere.

Gastu handiago hori konpentsatzeko bai eta ekitaldirako aurreikusitako diru-sarrera txikiagoek sortutako 53,9 milioiko aurrekontuaren desfasea konpentsatzeko ere, Nafarroako Gobernuak gastu publikoa era eraginkor batean kudeatzea aurreikusten du eta neurri fiskal berriak abian jartzea.

Hala, gastuaren bidetik, Gobernuak 60,4 milioi euro aurreztu nahi ditu, honako era honetan, batez ere: langileria-alorrean hartutako aurrezteko neurriekin, Nafarroan Estatuaren aurrekontuaren doikuntza-neurrien aplikazioarekin eta funtzionarioei lanaldia 37,5 ordura igoz. Diru-sarreren bidetik, berriz, 27 milioi euro gehiago bildu nahi dira Nafarroan bi neurri nagusi aplikatuta. Alde batetik, Autonomia Erkidego ia guztietan indarrean dagoen neurri fiskal bat: osasun-zentimoaren zati autonomikoaren ezarpena. Halaber,bestalde, Nafarroako Gobernuak neurri-sorta bat abian jartzea erabaki du diru-bilketa areagotzeko iruzur fiskalaren aurkako borrokan eta pizgarri bat aitorpen osagarri edo ordezkatzaileak aurkezteko edozein zergaren edozein zergadunentzat.

Onartutako sorta neurri sozialen laugarren kapitulu baten osagarri da: ikasgelako ikasle-ratioari eustea Foru Komunitateko irakaskuntza publikoko sarean, orain indarrean dagoen esparru-araudiaren barnean; Nafarroako egungo laguntza medikuaren bermea (2012ko apirilaren 30a baino lehen erroldatutakoak) eta espainiar nazionalitatea ez dutenak; eta alternatiba bat antolatzea doako osasun-garraioaren zerbitzura.

Nafarroako Gobernuak datorren ekainaren 30a jarri du dagozkion neurri eta araudi-aldaketa guztiak izapidetzeko edo abian jartzeko epemuga.

Ekonomiaren susperraldia

Akordioaren testuak jasotzen duenez, Nafarroako Gobernua osatzen duten UPN eta PSN bi alderdi politikoak bat datoz gure ekonomia dinamizatzeko ekimen nahiz proiektuak berehala burutzeko beharrean, enpleguaren galera etengo dutenak; hori guztia, aurrekontuaren erabilgarritasunen barnean eta bi alderdi politikoek proiektuak errazteko ahaleginak batu ditzaketen Nafarroako Gobernuaren nahiz beste Administrazio batzuen adminsitrazio-ekintza sustatuz eta arinduz.

Alde horretatik, lau jarduera-bloke jasotzen dira.

1. Lehenengoak, Nafarroako Ekonomia eta Enplegua Dinamizatzeko Plana. Gobernuak diseinatuko du Enplegu Plana sinatu zuten eragile ekonomiko eta sozialekin batera, Moderna Planaren lehentasunak erreferentziatzat hartzen dituena eta honako arlo hauetan pizgarri-neurriak jasoko dituena:

• Itun sozialaren bultzada sektore arteko akordio bat lortuz.
• Abalen lerroa sendotu SODENAren bitartez, enpresa-finantzaketa eta etxebizitzarako sarrera erraztuz.
• Beharrezkoa izanez gero, Sodenaren inbertsiorako laguntza-fondoa eta sozietatearen partaidetzak handitzea, Nafarroako enpresa-proiektu berriak sustatzeko.
• Neurri pizgarriak ezartzea enpresak nazioartekotzen laguntzeko arloan.
• Enpleguaren politika aktiboak indartzea.
• Langabeak lan-merkaturatzen lagunduko duten neurriak sustatzea eta gazteen langabeziaren aurka lagunduko dutenak
• Etxebizitza-merkatuaren dinamizazioa eta birgaitzea, herritarrak etxebizitzatan sartzeko mekanismoak hobetuz eta sektoreak araudiaren aldaketak sustatuz.
• I+G+B sustatzea eta balio erantsi handiko sektore ekonomikoak aktibatzea.

Plan honek 20 milioi euro izango ditu eta maiatz honetan onartuta izan beharko du, eta deialdi guztiak ekainean zehar eginda izan beharko dute.

2. Bigarrena, Nafarroarako proiektu estrategikoak arintzea, izapide propioak nahiz beste Administrazoekin lortutako akordioak, jada aurreikusitako hirigintzako eta herri-lanetako proiektuak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko balio dezaten. Akordioak ildo horretan jasotzen du Foru Komunitateko AHTaren garapen guztia, Nafarroako Ubidearen obren jarraipena, beste batzuekin batera: San Joséko Lanbide Heziketako zentro berria estatu-mailako goreneko zentro moduan, edo Salenianostarren Lanbide Heziketako zentro berriaren eraikuntza (haren inbertsioa 1.000 milio euro baino gehiagokoa da). Proiektu horiek, gainera, ekimen pribatuen garapena ekarriko dute, etxebizitzen eraikuntza esaterako, bai eta ikerketako hiru zentro eraikitzea ere, eta Foru Komunitatean hektarea-kopuru handiagoa ureztatzen jartzea. Aldi berean, Nafarroako ekonomia suspertuko duen inbertsio pribatu garrantzitsua ekarriko du.

Proiektu horiei Foru Gobernuak gehituko dio: tokiko erakundeen obra-lizitazioen bizkortzea aurretiazko kontratazio-prozedurei laguntzeko 25 milioi eurotan 2012. urte honetan, herri-lan sektorea suspertzeko xedearekin.

3. Hirugarren blokeak enplegua sustatzeko jada onartutako neurriak jasotzen ditu, langileak eta oinarrizko errenta jasotzen dutenak kontratatzeko laguntzaren bidez; 12,5 milioi euroko aurrekontua du.

4. Laugarren blokea kontratuen arloko legeriaren aldaketari dagokio, era horretan bermeak hobetu daitezen, izapideak arindu daitezen erreklamazioen aurrean eta egungo prozedurak jaso daitezen herri-lan eta zerbitzuen kudeaketan.

Gastu eta diru-sarreren doikuntza

Susperraldi ekonomikorako neurri horiek finantzatzeko eta zerga-bilketaren jaitsieragatik diru-sarreren galerari aurre egiteko, Gobernuak bi mekanismo aurreikusi ditu Aurrekontuak konpentsatu ahal izateko eta, hala, defizitaren helburua betetzeko. Lehenengoa, gastu publikoaren kudeaketa eraginkorragoa: haren bidez, 60,4 milioi euro aurreztu nahi dira. Bigarrena, diru-sarrera handiagoak sortzea, 27 milioi euro gehiago biltzeko.

Lehenengo kasuan, doikuntza-gastuaren bidetik etorriko da, aurrekontu-aurreikuspenak murriztuz. Jasotzen diren neurrien artean, lehenik eta behin, iragan otsailean onartutako langileria-arloko neurri-sortak daude, bai eta egun negoziatzen direnak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean eta 25 milioi euro aurreztea bilatzen dutena. Bigarrenik, Nafarroako sektore publikoko langileek lanaldia astean 37,5 ordura zabaltzea; Nafarroan aplikatuko da eta indarrean izango da Estatuko gainerako sektore publikoan mantentzen den bitartean. Neurri horrekin, aparteko orduak murriztu nahi dira eta osasun-arreta hobetu, itxarote-zerrendak murrizteko, baina haren berariazko aplikaziotik ez da Nafarroako Gobernuaren lan-taldean murrizketarik etorriko.

Hirugarrenik, 20,2 milioi euroko gastu txikiago bat jasotzen da Estatuak Nafarroako Aurrekontuaren diru-sarrera batzuk finantzatu ez dituela eta (hitzartutako menpekotasun-zatia, eta enpleguaren politika aktiboak), nahiz eta Nafarroak enplegurako bere plan propioa abian jarriko duen, aurrez adierazi denez; eta laugarrenik, 15,2 milioi euro aurreztea Espainiako Gobernuko neurriak aplikatzetik sortutakoak eta Nafarroak nahitaez betearazi behar dituenak. Alde horretatik, Foru Gobernua osatzen duten bi alderdiek izenpetutako akordioak aurreikusten du, Estatuko oinarrizko legeriatik sortutako gastu publikoaren aurrezte-neurriak Nafarroan aplikatzeaz gain, Nafarroaren eskumen-arloari dagozkionak diseinatzea Foru Gobenruaren barneko akordioaren bidez beti ere.

Diru-sarreren bidetik egindako doikuntzari dagokionez, Gobernuak 2012ko zerga-bilketa garbia 27 milioitan igotzea aurreikusten du 4 neurriren bitartez: "osasun-zentimoa" ezarriz; Iruzurraren aurkako Borroka Plana indartuz; Nafarroan tabako-lanei buruzko zerga berria aplikatuz; Sozietateen Zergan aldaketak eginez. Gainera, hobari fiskal batzuk berraztertuko dira.

Zenbait Hidrokarburori buruzko Txikizkako Salmentaren Zergari dagokionez, "osasun-zentimo" izenez ere ezagutzen dena (estatuko zatia autonomia erkidego guztietan aplikatzen da eta zati autonomikoa 17 autonomia erkidegotatik 12tan indarrean dago), Nafarroako Gobernuak zati autonomikoa onartzea aurreikusten du, nahiz eta zerga legeak uzten duen gehiengoaren erdia izango den. Hala, gasolina eta gasolio litro bakoitzeko euro baten 2,4 zentimoko zati bat finkatu da. Nafarroak, gainera, garraiolariei zati autonomikoari dagokion kopurua itzuliko dio. Bide horretatik 8 milioi euro biltzea aurreikusten da.

Bigarren neurria Iruzur Fiskalaren aurkako Borroka Plana indartzea da; horrekin 14 milioi euroko diru-bilketa osagarria lortu nahi da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Zergei buruzko Foru Lege Orokorrean eta izaera fiskaleko beste foru-lege batzuetan aldaketak egingo ditu iruzuarren aurkako prebentzioko jarduerak eta borroka areagotzeko. Neurri horieki honako helburu hauek bilatu nahi dira: diru-sarrera publiko asko kentzea ekarri duten hautemandako iruzurguneetan eragin zuzena izatea; zerga-kreditua bermatzen duten arauak hobetzea, eguneratuz edo haren interpretazio zuzena argituz segurtasun juridikoa handitzeko; eta kautelazko neurriak hartzea Foru Ogasunaren aurkako ustezko delitu-kasuetan esku-dirutan egindako ordainketak mugatuz, eta atzerrian dauden ondare nahiz eskubideen gaineko informaziozko betebehar berriak ezarriz.

Horrekin batera,Nafarroako Gobernuak plan propio bat eratu du 2012. urtean aitorpen osagarri edo ordezkatzaileen aurkezpena sustatzeko; gainordainaren % 90eko hobaria izan ahalko dute eta sortzen diren interesen % 20koa aitorpena berandu aurkeztegatik. Hala, Nafarroan, pizgarri hori indarrean dagoen legeriaren esparruan aplikatuko da, eta delitu fiskalaren kalifikazioa dakarren kausetatik ez da salbuetsiko, eta ez du ekarriko ere ezin berraztertzea edo zergadunen etorkizuneko ikuskapena ere, ez eta aitortu gabeko zorrak barkatzea ere. Hau da era guztietako amnistia fiskalen aplikazioa baztertzen da.

Prozedura honekin, hori nahi duten zergadunek beraien zerga-betebehar guztiak beteko dituzte, kuotako likidazioetan murrizketarik izan gabe. Halaber, Foru Gobernuak araudiaren aldaketa at egingo du zehapen larriak areagotzeko, zehapen-maila berri bat jarriz % 75 eta % 180 artean.

Hirugarrenik, Nafarroan diru-bilketa handitzea jasotzen da Estatuak onartutako tabako-lanei buruzko erregulazio berriarekin, eta Nafarroan iragan martxoaren 30ean indarrean sartu zena. Bide horretatik 2 milioi euro biltzea aurreikusten da.

Sozietateen Zergan izandako aldaketak (3 milioi euro gehiago biltzea aurreikusten da) hiru alderditan oinarritzen dira bereziki. Lehenenegoa, atzerriko operazioak, eta bertan Sozietateen Zergan aldaketak foru-araudiara pasa eta egokitzen dira, zerga berezi bat jarriz hipotesi batzuetan lortutako dibidenduetarako. Bigarrena, merkataritza-fondoari lotutako hobari fiskalen gerorapena; bertan % 10eko kenkari fiskala % 2ra mugatzen da 2012 eta 2013 ekitaldietarako. Gainera, finantza-gastuen kengarritasuna arautzen da zenbait kasutan.

Eta azkenik, Gobernuak konpromisoa hartu du Nafarroako hobari fiskalen aplikazioa berraztertzeko zerga zuzenei dagokienez; hala, helburutzat jotzen dute datorren urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak murrizketa bat aurreikus dezala, behin betikoz edo aldi baterako, % 4 eta % 7 artean hobari fiskalen gaurko kopuru guztiaren gainean zuzeneko zergetan, 613,677.00 euro dena (25 eta 40 milioi euro artean), eta datorren ekitaldiko zerga-bilketa fiskalean eragina izanik.

Jarraipena

Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernurako Akordioaren barnean jasotzen den UPN eta PSN alderdiek izenpetutako akordioak 2012ko Aurrekontuen bilakaerari jarraipen estua egitea aurreikusten du, diru-sarrerena bereziki, bai eta orain onartutako neurriek aurrekontuetan zer ondorio duten egiaztatzearena.

Horrenbestez, bi hilean behin aurrekontu-aurreikuspenen eguneratze ekonomikoa egitea aurreikusten da eta, beharrezkoa bada, egokiak diren neurriak adostu daitezela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko aurrekontuen doikuntzaren laburpena
UPN-PSN akordioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa