(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko Menpekotasunaren Arretarako “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren oinarriak aurkeztu ditu astelehena, 2012.eko maiatzak 14

Caja Navarrak finantzatuko du osorik, 40.000 eurorekin

Transcripción textual del video

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilari Elena Torres Mirandak aurkeztu du gaurko prentsaurrekoan 2012ko Menpekotasun Arretarako "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren aurtengo edizioa. Harekin batera izan da, Caja Navarra Fundazioko lehendakari María Ibáñez ere, eta azken honekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du sariaren deialdirako.

Kontseilariak bere agerraldiari hasiera eman dio erakundeari jendaurrean eskerrak emanez "menpekotasuna dituzten pertsonei ematen dien laguntzagatik, bere gain hartzen duten konpromisoagatik eta haien bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten guztiagatik". Caja Navarrak finantzatuko du osorik, aurtengoz era berezi batean, 40.000 eurorekin, eta kopuru horretatik 25.000 sarirako eta beste 15.000 kudeaketak sortzen dituen gastuetarako erabiliko da.

Foru Gobernuak, berriz, bere gain hartzen du sariaren zabalkundea, epaimahaia eratu eta antolatzea, hautagaitzak hartu eta aztertzea, eta banaketa-ekitaldia antolatzea. Caja Navarrak hautagaitzen aurre-aukeraketan parte hartzeko eskubidea izango du eta epaimahaian ordezkatuta izango da.

Berrikunta horrekin batera, Sariak izena aldatuko du aurten: Menpekotasunaren Arretarako Vianako Printzearen Nazioarteko Saria zen lehen, baina aurten 2012ko Menpekotasun Arretarako "Nafarroa" Nazioarteko Saria izena hartuko du.

Jatorrizko saria 2010ean jaio zen, menpekotasuna duten pertsonen (nagusiak zein ezintasunak dituztenak) bizi-kalitatea hobetzeko jardunbide berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta beste ekimen batzuk sustatzen dituzten pertsonei edo erakundeei egindako aitorpen gisa, gizarte-sistema aurreratuago bat sortuz; azken helburu horri ere aurtengo edizioan eusten zaio.

Besteen aldeko hautagaitzak proposa ditzakete legez beste edozein herrialdetan eratutako pertsona juridiko, publiko edo pribatuek. Epaimahaikideek beraiek eta antolakuntzak gonbidatzen dituzten pertsonek ere egiten dezakete.

Proposamenak Gizarte Politika edo Kontsumoko Zuzendaritza Nagusira igor daitezke, edo posta elektronikoz bidal daitezke (seccion.calidad@cfnavarra.es ). Aurkezteko epea oinarri horiek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera luzatuko da abuztuaren 14ra arte.

Aurre-aukeraketako lehen fase batean honako gai hauek aintzat hartuko dira: proiektuaren izaera berritzailea, esperientziak etorkizunean jarraipena izateko duten aukera edo pertsona onuradunen bolumena. Azken erabakia prentsaurrekoan jakinaraziko da, eta saria Nafarroako Jauregian egingo den ekitaldi batean banatuko da, urte amaieran, aurreikusten denez.

Aurreko edizioetan sari hau jasotzeko merezimenduak egin dituzte: Espainiako Nagusien Antolakuntzen Konfederazioak (CEOMA) "Adindunaren eta Alzheimerra duen gaixoaren askatasuna" (2010) programagatik eta Iriscom enpresak "Iris-aren bidezko bizitza" (2011) proiektuagatik.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa