(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 913.000 euro emanez finantzatu ditu Burlatan gauzatu diren hiru inbertsio
asteartea, 2012.eko maiatzak 15


Jiménez Lehendakariordea bi kaletan egin duten birurbanizazioa eta hilerriaren handitzea ikustera joan da; lan horiek 2009-2012ko Tokiko Inbertsio Planaren barruan egin dituzte


Nafarroako Gobernuak 913.335 euro emanez finantzatu ditu Burlatako bi kaleren birurbanizazioa (Zangozako Merindadea eta Santa Barbara kaleak) eta udalerriko hilerriaren handitzea. Jarduera horietarako 1,1 milioi euro baino gehiago inbertitu da, eta 2009-2012ko Tokiko Inbertsio Planaren barruan egin dira.  

Obra horien emaitza gaur goizean egiaztatu du Roberto Jiménez Allí Lehenengo Lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak, Burlatara egin duen bisitan.

Bisitan, Jiménez Lehendakariordeak Iturrondo industrialdean dagoen Tasubinsaren fabrika eta Burlatako Udalaren askotariko zerbitzuen eraikin berria ere ikusi ditu. Arratsaldean, adinekoen zentro berria ikusiko du eta udalbatzarekin elkartuko da.

Jimenezekin batera izan dira José Luis Izco Tokiko Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Carlos González Burlatako alkatea, José Muñoz Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari eta herriko zinegotzia eta herriko udaletxeko beste zinegotzi eta langile batzuk.

Egindako obren eta finantzazioaren xehetasunak

Zangozako Merindadea kalean, ibilgailuentzako bidea zolatu da egoera eskasean zegoelako eta Iruñerriko Mankomunitateak ere saneamendu-sareak berritu dituelako. 1. eta 5. atalondoen arteko espaloia ere handitu da.

Santa Barbara kalean, zenbaki bikoitietako espaloiko euri-urak jasotzeko sistema aldatu da, kalea, zeharkako malda duela-eta, urak hartzea saihesteko, eta horren sekzioa handitu da. Halaber, Asunción kalearekin lotuta dauden hiru espaloiak aldatu dira eta ibilerraztasunaren araudia betetzen duten arrapalak egin dira.

Bi kaleetan zolatzeko eta hornidurarako sareak berritzeko obrak egiteko 883.539 euro inbertitu dira, eta horietatik 689.236 euro Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planaren kontura erabili dira. Gainerako zenbatekoa, saneamendu-sarearen obrena, Iruñerriko Mankomunitateak ordaindu du.

Bestalde, udalerriko hilerria handitu egin dute eta hormigoizko bideak aldatu dira, malda egokiak jarrita. Ur-horiduraren sarea, argiak eta euri-uren saneamendua ere berritu dira. Proiektuaren kostua 224.115 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak finantzatu du oso-osorik.

Tasubinsara eta askotariko zerbitzuen eraikinera bisita

Lehenengo Lehendakariordea Tasubinsa fabrikara ere joan da. Iturrondo industrialdean dago eta 165 langile ditu. Horietatik 78 Enplegu Zentro Berezikoak dira, eta % 86k urritasunen bat du, bereziki adimen-urritasuna.

Burlatako fabrikan lau enpresarentzat egiten da lana, hozkailuak egiteko behar diren osagaiak ematen eta, beste produktu eta zerbitzuen artean, etengailuak, entxufeak eta muntaketa elektrikoak egiten.

Gainera, Jiménez Lehendakariordeak Burlatako Udalaren askotariko zerbitzuen eraikina bisitatu du, 2 milioi euro baino gehiago inbertitu dira; horietatik 1.165.000 euro Nafarroako Gobernuak ordaindu ditu aurrekontuen zuzenketen bidez.

Adinekoen zentrora bisita eta udalbatzarekin bilera

Jiménez Lehendakariordeak arratsaldean jarraituko du Burlatara egin duen bisita ofiziala. Berriki ireki duten adinekoen zentro berria ikustera joango da. Zentroa egiteko erabili dituzten 600.000 €-ko zenbatekoa erdi bana finantzatu dute Nafarroako Gobernuak eta udalak.

Eguna amaitzeko, udalbatza osoarekin elkartuko da Burlatako Udaleko osoko bileren aretoan. Han, zinegotzien iradokizunak eta proposamenak entzungo ditu eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren uneko lan-ildoak zeintzuk diren azalduko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa