(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

25 langile baino gutxiagoko ETEek jada eska ditzakete Nafarroako Gobernuak kontratazio finkoarentzat emango dituen laguntzak asteazkena, 2012.eko maiatzak 16


Ekonomia suspertzeko neurri berri bat da, 4,6 milioi euroz hornitua, eta 2.200 lanpostu sortzea eragingo duena.


Transcripción textual del video

25 langile baino gutxiagoko enpresek jada eska ditzakete Nafarroako Gobernuak kontratazio finkoarentzat emango dituen laguntzak. Hauek barnean hartzen dituzte 4.800 euro arteko diru-laguntzak langabeei egindako kontratu finko bakoitzeko edo finko bilakatzen den behin-behineko kontratu bakoitzeko. Neurri hau 4,6 milioi euroz hornitu da, 2.000 eta 2.200 lanpostu artean finantzatzeko.

25 langile baino gutxiagoko enpresek jada eska ditzakete Nafarroako Gobernuak kontratazio finkoarentzat emango dituen laguntzak. Hauek barnean hartzen dituzte 4.800 euro arteko diru-laguntzak langabeei egindako kontratu finko bakoitzeko edo finko bilakatzen den behin-behineko kontratu bakoitzeko. Neurri hau 4,6 milioi euroz hornitu da, 2.000 eta 2.200 lanpostu artean finantzatzeko.

Gaur, maiatzak 16, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean bereziki zailtasun gehien dituzten kolektiboen artean enplegua sustatzea helburu duen deialdi honen oinarriak. Laguntzak azaroaren 30era arte egongo dira indarrean eta Nafarroako Gobernua ekonomia suspertzeko hartzen ari den neurrietako bat dira.

Laguntza hauek enpresentzat diren enplegua sustatzeko beste neurri batzuei gehitu zaie, esate baterako, kontratazioentzako kenkari fiskalak eta gizarteratzeko oinarrizko errentaren hartzaileak kontratatzeko 

laguntzak. Neurri hauek guztiak Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdiek, UPN eta PSN, ostiralean sinatutako akordioan jaso ziren. Akordio horren arabera 33,5 milioi euroko inbertsioa egingo da enplegua sortzeko , obra publikoa bultzatzeko eta ekonomia dinamizatzeko (Nafarroan Ekonomia eta Enplegua Dinamizatzeko Plana, Nafarroarentzat estrategikoak diren proiektuak bizkortzea, enplegua sustatzea eta kontratuei buruzko legeria aldatzea).

25 langile baino gutxiagoko enpresek kontratatzeko laguntzak

Foru Komunitatean lantokiak dituzten 25 langile baino gutxiagoko enpresetan (pertsona fisiko edo juridikoak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak) kontratazio finkora bultzatzeko 4.800 euro arteko laguntza, batez beste kontratazioaren lehen urtean enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten % 100 da. Diru-laguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko dira %50en.

Diru-laguntza hau jaso nahi duten enpresek langileak honako kolektibo hauetatik kontratatu beharko dituzte, langile-kopurua handituz: 30 urtetik beherako gazteak, 30etik 44 urtera bitarteko adina izanik iraupen luzeko langabe (urtebete baino gehiago) direnak, eta 45 urtetik gorakoak. Behin-behineko kontratu bat kontratu finko bilakatzen denean, ez da behar langile-kopurua handitzea.

Nafarroako Gobernuak 4.800 euroak ordainduko ditu 30etik 44 urtera bitarteko adina duten iraupen luzeko langabeak kontratatzeagatik, eta 45 urtetik gorakoak kontratatzeagatik. 45 urtetik gorako adina izanik iraupen luzeko langabe direnen kontratazioan eta 30 urtetik beherakoen kontratazioan, Nafarroako Gobernuak 4.800 eurora arte osatuko ditu Espainiako Gobernuak 3/2012 Errege Dekretuaren bidez jada finkatutako laguntzak (1.000 eurotik 1.500 eurora bitartekoak, honi erantsitako taulan azalduta dagoen bezala).

Bestalde, gogoan izan behar da 25 langile baino gutxiagoko enpresa hauek, Nafarroako gainerako merkataritza-enpresek bezala, langileen kontratazio finkoengatik kenkari fiskalak 

lor ditzakete (enplegua sortzeko laguntzak, 615. or. ). Kenkari fiskal hauek 4.027 eurokoak dira lan-kontratu finko bakoitzeko eta 1.500 eurokoak kontratu finko bilakatutako behin-behineko kontratu bakoitzeko. Eta enpresa txikien kasuan (10 milioi eurotik beherako fakturazioa dutenak), kenkari horiek 5.469 eta 1.953 eurokoak dira, hurrenez hurren. Nafarroako Gobernuak pasa den otsailean jada aurreikusi zuen, 2012rako koadro makroekonomikoan, Sozietateen gaineko Zergaren kapituluan 10,3 milioi euro gutxiagoko diru-sarrera izango zuela neurri hau aplikatzeagatik.

Gizarteratzeko oinarrizko errenta jasotzen dutenen kontratazioa

Edozein tamainatako enpresek, gainera, Nafarroako Gobernuak duela gutxi aurkeztu zituen gizarteratzeko oinarrizko errenta jasotzen dutenak kontratatzeko laguntzak izan ditzakete. Gizarte Politikako Departamentuak 3.848,40 euro arteko diru-laguntzak emango ditu gizarteratzeko oinarrizko errenta edo lan-munduratzeko laguntzak jasotzen dituztenen kontratazio bakoitzeko, maiatzaren 11n Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren arabera.

Gainera, osagarri gisa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresen Gizarte Segurantzako kuoten % 100 finantzatuko du sei hilabetez, entitate kontratatzailea tokiko erakundea bada edo Nafarroako irabazi asmorik gabeko erakunde bat bada, eta kontratuak edo kontratuek langile-kopurua handitzea ekartzen duenean. Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 625.000 euroko aurrekontu bat prestatu du hasiera batean. Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialak joan den ostiralean argitaratutakoaren deialdi osagarriaren berri ematen du.

           

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Kontrataziorako laguntza-taula
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa