(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak diru-sarrerak handitzeko zenbait neurri hartuko dituen Foru Legearen proiektua onartu du asteazkena, 2012.eko maiatzak 16


Gobernuko kideek iragan ostiralean sinatutako Akordioan jasotako hiru proposamen barnean daude, eta 25 milioi euro biltzea aurreikusten da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektua onartu du eta, haren bidez, diru-sarrera publikoak handitzeko zerga-neurri batzuk sartzen dira. Zehazki, sartzen diren neurrien helburuak dira: "osasun-zentimoa" izenekoa ezartzea, pizgarri bat ezartzea Nafarroako Zerga Ogasunarekin zergak dituzten zergadunak beren betebehar fiskalak beren borondatez egunean izan ditzaten, eta Sozietateen gaineko Zerga aldatzea.

Ogasuneko eraikina.

Ogasuneko eraikina.

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektua onartu du eta, haren bidez, diru-sarrera publikoak handitzeko zerga-neurri batzuk sartzen dira. Zehazki, sartzen diren neurrien helburuak dira: "osasun-zentimoa" izenekoa ezartzea, pizgarri bat ezartzea Nafarroako Zerga Ogasunarekin zergak dituzten zergadunak beren betebehar fiskalak beren borondatez egunean izan ditzaten, eta Sozietateen gaineko Zerga aldatzea.

Hiru neurriak ezarriz Gobernuak 25 milioi euro bildu nahi du eta Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdiek, UPN eta PSN, iragan ostiralean, maiatzak 11, sinatu zuten Akordioaren barne daude

Gogoratuko denez, Akordio horren barnean diru-sarrera publiko handitzeko eta gastuak murrizteko neurriak daude, beharrezkoak direnak defizit publikoa murrizteko eta aurrekontuen egonkortasuneko helburuak betearazteko. Egonkortasun horrek lehen urratsa izan behar du Nafarroako ekonomian hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko.

Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentei buruzko Zergan zerga autonomikoa ezartzeari dagokionez, Foru Komunitatean aplikatuko den tipoa legeak gehienez uzten duenaren erdia izango da. Hala, gasolinetan, erabilera orokorreko gasolioan eta kerosenoan 24 euroan dago mila litro bakoitzeko. Erabilera berezietako eta berogailuko gasolioan 6 eurokoa izango da mila litro bakoitzeko, eta fuel-olioan 1 euro tona bakoitzeko.

Gainera, Gobernuak gaur onartutako Lege Proiektuak ezartzen du Foru Komunitateak ez diola zerga-tipo hori aplikatuko erabilera profesionaleko gasolioari, hau da, errepideko salgaien garraiorako soilik diren motordun ibilgailuen titularrei, bidaiariak garraiatzeaz dabiltzanei, bai eta udal-lizentzia eta taximetroa duten bidaiarien zerbitzu publikoaz arduratzen diren taxilariei ere. Ez aplikatze hori egingo da, garraiolariek eta gidari profesionalek asebete dituzten zerga horren kuotak itzuliz.

Gobernuak bide horretatik 8 milioi euro bilduko duela kalkulatzen du.

Pizgarri fiskala epez kanpoko borondatezko aitorpenengatik

Bestalde, pizgarri bat ezartzeko asmoz Nafarroako Zerga Ogasunarekin zergak dituzten zergadunak beren betebehar fiskalak beren borondatez egunean izan ditzaten, Zergei buruzko Foru Lege Orokorrari xedapen gehigarri bat eransten zaio aldi baterako hobari zehatz batzuk ezartzeko ordaindu beharko zuten gainordainetan eta berandutzako interesetan.

Hala, aurkezteko epea 2012ko apirilaren 1a baino lehen amaitzen zitzaien aitorpen osagarriek edo ordezkoek, eta xedapena indarrean sartzen den egunaren eta 2012ko abenduaren 31 artean aurkezten direnak gainordainaren % 90eko hobaria izan ahalko dute eta berandutzako interesen % 20koa zergadunak ordaindu beharko zuena aitorpena epez kanpo aurkezteagatik.

Nolanahi ere, erregularizatu den zorraren zenbatekoak ez du inolako beherapenik izango. Gainera, gainordainaren eta berandutzako interesen murrizketaz ezingo dira baliatu zergei buruzko Administrazioak egiaztatze-jarduketak egiteko edo ikuskapen-prozedura bat hasteko deitutako zergadunak.

Neurri horren osagarri gisa, eta beren zergen betebeharrak egunean bizkor jartzen ez diren iruzurgileei egindako abisu modura, zergen urratze larriengatik jarritako zehapenen isunak asko handitu dira, sartu gabeko kopuruen % 75 eta % 180 artekoak izatera pasatu baita. Zehapen berri horien ondorioak Foru Legea indarrean sartzen denetik egindako zergen urratzeei aplikatuko zaizkie.

Neurria edozein zergari aplika daiteke eta zergadun-mota guztientzat zabalik dago. Gobernuak 14 milioi euroko zerga-bilketa fiskala aurreikusten du neurri horren aplikazioagatik.

Aldaketak Sozietateei buruzko Zergan

Azkenik, diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait neurri hartuko dituen Foru Legearen Proiektuak zenbait aldaketa hartzen ditu barnean Sozietateei gaineko Zergari dagokionez.

Lehenik eta behin, mugak jartzen dira bi esparru zehatzetako finantza-gastuen kenkarian. Alde batetik, sozietate-talde baten barnean sortutako finantza-gastuak ez dira kengarriak izango merkataritza-talde berekoak diren erakundeekin operazio jakin batzuk egiteko direnean eta, zehazki, partaidetzak izatera edo taldeko beste erakunde batzuen kapital edo fondo propioetan ekarpenak egitera. Nolanahi ere, finantza-gastu horiek kengarriak izango dira baldin eta operazio horiek egiteko baliozko arrazoi ekonomikoak badaude.

Bestalde, aplikaziozkoa den hipotesietan, finantza-gastu garbiak kengarriak izango dira ekitaldiko etekin operatiboaren % 30eko mugarekin gehienez ere milioi bat euro arte.

Sozietateen gaineko Zergaren esparruan ere mugak ezartzen dira aldi baterako 2012 eta 2013 urteetarako zerga-oinarrian dauden kenkarietan, enpresa-berregituraketako operazioen ondorioz: bat egiteak, zatiketak eta operazioan antzeko ondorioekin. Hala, merkataritza-fondoari dagokion kenkaria urteko gehieneko mugaren % 10etik % 2ra pasatzen da, eta berdin gertatzen da bat-egiteko diferentzian izenekoan ere, hau da, erakunde jasotzailearen partaidetzaren erosketa-prezioaren eta transmititzen duen erakundearen fondo propioen arteko diferentzia edo aldea eta eskuratutako ondasun eta eskubideei ezin zitzaizkienak egotzi.

Azkenik, % 8ko zerga berezi bat jartzen da Espainiako lurretan ez dauden erakundeen fondo propioen balio adierazgarrien transmisiotik sortutako atzerriko iturrien dibidendu eta errenten gainean, baldin eta dibidendu edo errenta horiek 2012n sortzen badira.

Horrenbestez, atzerriko iturriko dibidendu eta errentetarako aurreikusitako salbuespena erabili ezin izan duten erakundeak suspertu nahi dira, parte hartutako sozietateren bat zerga-ordainketa txikiko herrialde batean egoteagatik, fondoak kostu txikian aberriratzeko.

Sozietateen gaineko Zergan izandako aldaketengatik Gobernuak 3 milioi euro era osagarrian bilduko duela kalkulatzen du.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Zergen neurriei buruzko Foru Legearen Proiektua
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa