(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak absentismoaren eta eskola-uztearen aurkako batzordea sustatu du Foru Komunitatean

osteguna, 2012.eko maiatzak 17


Foru Gobernuko, Nafarroako Fiskaltza Nagusiko, La Majarí ijitoen elkarteko eta Immigranteen Elkarteen Federazioko ordezkariez osatuta egongo da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Nafarroako Fiskaltza Nagusiarekin, La Majarí ijito-elkartearekin eta Immigranteen Elkarteen Federazioarekin (FAIN) absentismoaren eta eskola-uztearen aurkako Batzordea sortzeko.

Organo horren asmoa da, ikasleak era erregular batean beraien ikastetxeetara joan daitezen nahitaezko eskolaratze-etapan eta haur-hezkuntzan.

Hitzarmenaren izenpetzea

Hitzarmenaren izenpetzea. Ezkerretik eskuinera: Jiménez, Torres, Iribas, Muñoz eta Velázquez. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Nafarroako Fiskaltza Nagusiarekin, La Majarí ijito-elkartearekin eta Immigranteen Elkarteen Federazioarekin (FAIN) absentismoaren eta eskola-uztearen aurkako Batzordea sortzeko.

Organo horren asmoa da, ikasleak era erregular batean beraien ikastetxeetara joan daitezen nahitaezko eskolaratze-etapan eta haur-hezkuntzan, Europar Batasuneko 2020 Estrategiarekin bat etorriz; estrategia horrek Estatu kideei eskatzen die, eskola-uzte goiztiarra murrizteko estrategia orokorrak har ditzatela, beranduenez ere urte horretan.

Eta, helburu horrekin, ijitoen eta immigranteen populazioko ordezkarien inplikazioa bilatu nahi izan da, absentismoaren eta eskola-uztearen tasa handienak dituzten taldeak baitira. Europako Kontseiluak 2009an aurkeztutako ondorioek diote immigranteen eskola-uzte goiztiarraren batez besteko tasak bertako ikasleena bikoizten duela Europan, eta portzentaje hori are handiagoa dela ijitoen populazioaren artean.

Nafarroan, absentismo-tasa handia duten ikasle immigranteak % 5,51koa da Lehen Hezkuntzan eta % 12koa Bigarrengoan. Ijitoen populazioaren artean, tasa % 9,88koa eta % 29,38koa da, hurrenez hurren. Gainera, Lehen Hezkuntzatik Bigarrengorako iragaite horretan hezkuntza-sistema utzi duten hamaika ikasle immigrante eta hogei ijito hauteman dira.

Testua gaur izenpetu dute Nafarroako Jauregiko Jan Egongelan Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek; Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres-ek; Nafarroako fiskaltza nagusi Javier Muñoz-ek; La Majarí ijitoen elkarteko lehendakari Hermenegildo Jiménez-ek eta FAINeko lehendakari Silvia Rosa Velázquez-ek.

Erakundeen arteko lankidetza

Batzordeak erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioko prozedurak ezartzen ditu eskola-absentismoa eta eskola-uzte goiztiarra hauteman, prebenitu edo haietan esku-hartzeko, bai eta familiak inplikatzeko ere beren seme-alaben prestakuntzaren jarraipenean eta, bereziki, ikastetxeko jardueretan era erregular batean duten parte hartzean. Horretarako, honako funtzio hauek izendatuta ditu:

- Absentismoaren eta eskola-uztearen arrazoiak ulertzeko proposamenak lantzea, bai eta haiek hauteman, kontrolatu eta desagertzea ere Nafarroan, hezkuntzan sartzeko lehentasunezko neurri gisa.

- Foru Komunitateko ikastetxeek erregistratutako absentismoaren eta eskola-uztearen inguruko datuak biltzea eta era orokor batean baloratzea.

- Absentismoaren eta eskola-uztearen prebentzio, kontrol eta jarraipenean esku-hartzen duten eragile ezberdinak hautematea, eta esku-hartzen duten eragileekin adostutako jarduera-protokoloaren proposamen bat lantzea.

- Koordinazioko prozedurak bideratzea prozesuan esku-hartzen duten instantzia ezberdinen artean, maila eta esparru guztietan esku-hartzea arintzeko xedearekin.

Aukera Berdintasun, Hezkuntza Partaidetza eta Irakasleen Arretarako zuzendaria izango da buru eta sei kidek osatuko dute: Adingabeen Fiskaltzako ordezkari bat; Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzukoa; Hezkuntza Esku-hartzea eta Gizarteratze Proiektuak Koordinatzeko Atala; Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentukoa; La Majarí ijitoen elkartekoa; eta FAINekoa.

Batzordea bi hilean behin bilduko da ohiko eran, eta era berezian beharrak hala eskatzen duenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa