(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Jaengo La Carolina herriko ordezkaritza bati harrera egin dio ostirala, 2012.eko maiatzak 18


Joan de urtarrilean Lehendakariak eta Kultura kontseilariak bisitatu zuten Jaengo udalerria


Lehendakaria La Carolina herriko ordezkariekin

Navas de Tolosako batailaren koadroaren kopia oparitu die Yolanda Barcinak udal ordezkariei. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Jaengo La Carolina herriko ordezkaritza bati harrera egin dio gaur Nafarroako Jauregian. Duela zortzi mende Navas de Tolosako bataila jazo zen kokalekuan dago udalerria.

Francisco José Gallarín alkateak eta beste hiru zinegotzik osatu dute ordezkaritza: Santiago Adán lehen alkateordea, Cristóbal Pérez bigarren alkateordea eta Santiago López zinegotzia.

Joan den urtarrilean Lehendakariak eta Kultura kontseilariak La Carolina-ra egindako bidaiaren ostean burutu da gaurko bisita.

Nafarroako Jauregiko Tronoaren Aretoan dagoen Navas de Tolosako batailaren koadroaren kopia oparitu die Yolanda Barcinak udal ordezkariei. Koadroa Francisco Aznarrek margotu du.

Lehendakariarekin batera izan dira harreran Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria; Fátima Baigorri Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia; Carlos Idoate Artxiboen Zerbitzuko zuzendaria; eta Juan Carrasco irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatzen. Universidad de Navarra-ren aldetik Julia Pavón izan da (ez da argazkian agertzen).

La Carolina-ko ordezkaritzak, era berean, Iruña eta Orreaga bisitatu ditu. Azken toki honetan, Antso VII.a Indartsuaren hilobia ezagutu du, Navas de Tolosako batailan aritu zen erregearen ehortz-tokia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa