(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak krisi-garaian ekonomia sozialeko enpresek duten sendotasuna azpimarratu du ostirala, 2012.eko maiatzak 18


Hala adierazi du 2011 amaieran 168 enpresa eta 3.845 langile zituen ANELen bilkura orokorraren itxiera-ekitaldian


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur adierazi du ekonomia sozialeko enpresen sektorea (kooperatibak eta lan-sozietateak) "krisi-garai hauetan sektore sendoenetako baten moduan agertu dela eta egoera hain konplikatuari aurre egiteko gaitasun handieneko sektore baten moduan".

Hori dela eta, aipatu du "Nafarroako Gobernuan ekonomia-modalitate horren aldeko apustua egiten dugula. Ez soilik lanpostuak sortzeko duen ahalmenagatik, baita lanpostu horien kalitateagatik ere. Deslokalizazioaren arrisku txikiagoa duten lanpostu egonkorrak dira".

Yolanda Barcinak adierazpen horiek Nafarroako Filmotekan egin ditu Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen hogeita hamargarren bilkura orokorraren itxiera-ekitaldian. 2011 amaieran, 168 enpresa eta 3.845 langile zituen. "Datu horiek -aipatu du Lehendakariak- Nafarroako ekonomian duzuen eragina erakusten dute, zuen proiektuak duen sendotasunagatik".

Nafarroako Lehendakariarekin batera, ekitaldian izan da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea eta Foru Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán. Parte hartu dute ere, ANELen lehendakari eta lehendakariorde Luis María Gallo eta Jaione Aldaia-k, hurrenez hurren.

Itxiera-ekitaldiaren aurretik, elkarteak 2012tako kudeaketa-plana aurkeztu du eta Josune Bereziartu eskalatzaileak, eliteko kirolaren munduko erreferente batek, bertaratutako guztiei bere esperientzia helarazi die erronkei aurre egiteko garaian.

 

Kide diren 168 enpresa

2011 amaieran, Espainian ekonomia sozialeko 35.487 enpresa zeuden Espainian 364.736 langilerekin eta Nafarroan, 739 enpresa 9.585 langilerekin. Kopuru horretatik, 168 ANELen barnean zeuden eta 3.845 pertsonari ematen zien lana.

Elkarteak emandako datuen arabera, bertako enpresek bilakaera hobea zuten 2011n sektoreko gainerako konpainiekin alderatuz. Hala, estatu-mailan enplegua % 4,1 jaitsi bazen eta % 1,3 foru-mailan, azken hori % 4,2 igo zen ANELen barne dauden enpresetan.

Gainera, tamaina handiagoko sozietateak finkatzeko joera ere baieztatu zen. Estatu-mailako ekonomia sozialeko enpresen batez bestekoa 10,3 langilekoa bada eta Nafarroa osoan 13koa, ANELen barneko enpresen artean 22,9koa da.

Bestalde, % 10 igo zen kide diren enpresen fakturazioan, esportazioak handitu zirelako hein handi batean. Guztira, ANELen barneko konpainiek 409 milioi euro fakturatu zuten. Gainera, inbertsioen zifra (18 milioi euro) 2010eko maila berean izan zen.

2011n ekonomia sozialeko 37 enpresa sortu ziren Nafarroan: elkarlaneko 11 kooperatiba eta 26 lan-sozietate. ANELek erantzundako ekimen guztietatik 15 sozietate berri sortu ziren eta, horren ondorioz, 61 lanpostu sortu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa