(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilariak Savera, Parklex, Martiko eta Ubidea enpresak bisitatu ditu Bera-n ostirala, 2012.eko maiatzak 18


Lau enpresek azken urteotan 23 milioitik gora inbertitu dute instalazio berrietan edo produktu berrien I+Gean


LGoicoechea kontseilaria Savera, Parklez, Martiko eta Ubidea enpresetako zuzendaritzako kideekin.

Goicoechea kontseilaria Savera, Parklez, Martiko eta Ubidea enpresetako zuzendaritzako kideekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoecheak Beran dauden Savera, ParklezMartiko eta Ubidea enpresak bisitatu ditu. Bortziriakeko eskualdeko udalerri hori Nafarroako Mendebaldeko Pirinioetako industriarako puntu garrantzitsuenetako bat da, Nafarroako eta Gipuzkoako mugan Frantziarekin duen egoera estrategikoa dela eta.

Además de conocer la actividad de las

Enpresen jarduera ezagutzera emateaz gain, kontseilariak bilerak izan ditu lau enpresetako ordezkariekin, eta haiek egungo egoeraren, garapen-planen eta etorkizuneko ikuspegien berri eman diote. Goicoecheak Nafarroako Gobernuaren laguntza helarazi die, eta haiek zonalde horren garapenean duten eragina aitortu die bai plano ekonomikoan nahiz enpleguaren planoan; izan ere, kontratatutako langile gehienak inguruko herritarrak dira.

Gainera, Nafarroako Gobernuak berriki sinatutako Akordioan sartzen diren berrikuntzak azaldu dizkie aurrekontuaren garapena bermatzeko eta defizitaren helburua betearazteko, eta neurri berrietan 33,5 milioi euroko inbertsioa jasotzen duena ekonomiaren susperraldia sustatzeko eta enplegua sortzeko.

Bisitaren amaieran, kontseilariak familia-argazki batean agertu da (ezkerretik eskuinea) honako hauekin: Parklex negozio-saileko zuzendari Juan Anzue-rekin; Berako Udalaren zinegotzi Juan Losa-rekin; Parklex-ko zuzendari orokor Iñigo Rodrigo-rekin; Savera Spain Berako zuzendari orokor José Vicente Espín-ekin; Ubidearen sortzaile Angel Blas-ekin; Martiko-ren jabe Joseba Martinikorena-rekin eta Savera Spain Berako finantza-zuzendari Ainara Rodriguez-ekin.

Enpresak

Saverak 1967an ekin zion bere jarduerari Beran. Igogailuaren sektorean sistemak egin eta banatzen buru dagoen enpresetako bat da mundu-mailan. Zehazki, bere jarduera jasogailuak instalatzea ahalbidetzen dituen Ride errodadura-sistemetan oinarritzen da. Beran dagoen I+Geko zentro bat du; zerbitzuen zazpi zentro Espainian (Bera eta Hernani), Portugalen, Alemanian, AEBetan eta Australian; eta ekoizpeneko beste hamar zentro: hiru Espainian (Bera, Hernani eta Epila), bost Txinan eta beste bi Brasilen eta Indian. Berako enpresan 87 langile daude.

Nafarroako Gobernuaren laguntzak jaso ditu (985.800 euro) ikerketa, garapen eta berrikuntzako 8 proiektutarako 2001. urtetik eta, haiei esker, I+Gean 6,2 milioi euroko inbertsioa egin ahal izan da azken 12 urteotan.

1966tik funtzionamenduan dagoen Parklex enpresa egur naturalarekin egindako produktuen fabrikazioan espezializatuta dago fatxada, lur eta teilatuetan aplikatzeko, eta munduan produktu hori egiten duen fabrika bakarra da. Bertako produktuak hainbat eraikin ezagunetan daude, mundu guztian banatuta eta mundu-mailako arkitekto ospetsuek erabili dituzte.

55 langile deta bi fabrika ditu eta kontinente guztietako 50 bat herrialdetan presentzia du saltzaileen edo banatzaileen bidez. Haren ekoizpenaren % 83 esportatzen da.

Martiko Taldea duela 25 urte baino gehiago hasi zen lanean Beran merkatu frantseserako ahate-jakien produktuetan espezializatuz. Bere ibilbidean, jarduera dibertsifikatu du merkatuko beharren arabera. Gaur egun ekoizpeneko 5 fabrika ditu, haietako bi ahatearen eta izokinaren ingurukoak. Gainera, bere negozio-ereduari ahateen hazkuntzako prozesu integrala erantsi dio, Lerinen irekitako granjarekin.

Martikok ia 9 milioi euro inbertitu du 2008tik instalazio berrietan edo dauden instalazioak hobetzen eta, horretarako, Nafarroako Gobernuak 1.353.141 euroko laguntza eman dio. Gainera, 1,3 milioi euro inbertitu du produktu berrien I+Gean, eta horretarako 170.850,60 euroko laguntza eman zaio.

Ubidearen jarduera 1994an hasi zen eta bi urte geroago bosgarren gamako plater kozinatuak egin eta garatzeari ekin zion; haien ezaugarria da urtebete baino gehiagoko iraungitze-data izatea kontserbaziorako hotzaren beharrik izan gabe. Bere produktuak eskualde-mailan merkaturatzen ditu, baina Europako gainerako beste lekuetara, Asiara eta Ipar Amerikara ere esportatzen du. Gaur egun, 65 erreferentzia ezberdin merkaturatzen du. 2006. urtetik Ubideak 311.000 euroko inbertsioa egin du, eta xede horrekin Nafarroako Gobernuak zenbait laguntza eman dio (59.651,81 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa