(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 2012an defizit publikoa betearazteko Nafarroak hartutako konpromisoa berretsi du ostirala, 2012.eko maiatzak 18

Foru Gobernuak eta Estatuak aurrekontuak berrorekatzeko Plan bat adostu dute 2012-2014 aldirako

Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroak eta Estatuak atzo sinatutako Aurrekontuak Berrorekatzeko Planaren (2012-2014) akordioaren berri eman du gaur goizean, eta gogora ekarri du Foru Komunitateak hartutako konpromisoa kontu publikoen defizit-helburuak betearazteko orduan. Lehendakariarekin batera izan da, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda.

Aurtengo defizit publikoaren helburu hori atzo % 1,5ean finkatu zen autonomia erkidegoentzat Madrilgo Politika Fiskalaren eta Finantzarioaren Kontseiluaren bilkuran; erkidego guztientzat 18.000 milioi euro baino gehiagoko gastu publiko guztiaren doikuntza esan nahi du. Esparru horren barnean, Nafarroari dagokion doikuntza 73 milioi eurokoa da.

Barcina Lehendakaria aurreko agerraldi batean.

Barcina Lehendakariak gogora ekarri du Nafarroak iazko azken seihilekoan defizitari eusteko egindako ahalegin handia; horri esker, 2011ko ekitaldia % 1,89ko defizitarekin amaitu zuen, hau da, % 39 murriztuz, eta gogora ekarri du ere bere Gobernuak duen betebeharra eta erantzukizuna gastu eta diru-sarreren bilakaera zaintzeko. Esparru horretan, aurtengo lehen seihilekorako diru-sarrera fiskal txikiagoa hauteman izanak ekarri du: Gobernuak osatzen duten bi alderdiek, UPN eta PSN, aurrekontuen neurri-sorta bat hitzartzea, eta hura Nafarroako Gobernuak aste honetan onetsitako foru-legearen proiektu batean islatu da.

Lehendakariak gogora ekarri du ere, Standard and Poor's kalifikazio-agentziak Nafarroako zorraz duen balorazio ona; agentzia horrek Nafarroako kontu publikoen fidagarritasuna Espainiakoarena baino bi maila gorago kokatzen du , eta lau maila gorago kaudimen-indizetik; horrek Foru Komunitateari uzten dio kanpo-finantzaketa lortzen interes baxuagoetan, Espainiako zorrarentzat eta beste autonomia erkidegoen zorrarentzat merkatuan dauden interesen azpitik.

Lehendakariak adierazi duenez, "neurri horiek uste osoz eta beharragatik hartzen ditugu eta hori egitean foru-erregimena defendatzen dugu, baina eztabaida, orain, ez da juridikoa ekonomikoa baizik eta egonkortasuna da behar duguna egoera honetatik atera ahal izateko".

Nafarroaren Aurrekontuak Berrorekatzeko Planerako Estatuarekin atzo akordioa sinatu zuen lehendakariorde eta Ekonomia nahiz Ogasuneko kontseilari Álvaro Mirandak "historikotzat" jo du Politika Fiskalaren eta Finantzarioaren Kontseiluaren bilkura; izan ere, adierazi duenez, "autonomia erkidegoek konpromiso irmo eta adostua hartu dugu defizitaren inguruan, iaz egin ez zena".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroaren Aurrekontuak Berrorekatzeko Plan Ekonomiko eta Finantzarioa (2012-2014).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa