(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Asfi Itxako Navarra taldeko jokalariak zoriondu ditu egindako denboraldi bikainarengatik ostirala, 2012.eko maiatzak 18


Ligako, Erreginaren Kopako eta Espainiako Superkopako txapeldunak izan dira


Transcripción textual del video

La Presidenta de Navarra, Yolanda Barcina, ha felicitado hoy a las jugadoras y al personal técnico y directivo del equipo de balonmano femenino Asfi Itxako Navarra por la “prolífica” temporada 2011-2012, en la que se han proclamado campeonas de Liga, de la Copa de la Reina y de la Supercopa de España, además de jugar la ronda principal de la Champions League, a la que acceden los ocho mejores equipos europeos.
Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria Asfi Itxako Navarra taldeko kideekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Asfi Itxako Navarra emakumezkoen eskubaloi taldeko jokalari, teknikari eta zuzendariak zoriondu ditu gaur 2011-2012 denboraldi “oparoa”-gatik. Ligako, Erreginaren Kopako eta Espainiako Superkopako txapeldunak izan dira eta, Europako zortzi talderik onenekin lehian, Champions League-eko erronda nagusira iritsi dira.

“Foru Gobernuaren eta nafar guztien izenean, gure zorionik zintzoena adierazi nahi dizuet”, esan du Lehendakariak. “Neurri handi batean Nafarroako kirolaren izen ona hobetzen laguntzen duzue eta eskubaloiaz harro sentiarazten gaituzue”, gaineratu du.

Hitz hauek Nafarroako Jauregiko Tronoaren Aretoan burutu den ekitaldi batean esan ditu Yolanda Barcinak. Bertan izan dira, halaber, Elena Torres, Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria kontseilaria; Fernando Asenjo, Espainiako Eskubaloi Federazioko lehendakariordea; eta Miguel Bujanda, Asfi Itxako Navarra taldeko lehendakaria.


Barcina Lehendakaria Asfi Itxako Navarra taldearen kamisetarekin.

Barcina Lehendakaria Asfi Itxako Navarra taldearen kamisetarekin. ( irudia handitu )

Asfi Itxako Navarra taldeko lehendakariak zorion hitzak eskertu ditu, baita zaletu eta babesleen laguntza eta taldeak egindako lana ere. Guzti horri esker “denboraldi zail batean titulu asko lortu ahal izan dira”, esan du.

Bestalde, Espainiako Eskubaloi Federazioko lehendakariordeak nabarmendu du Nafarroako eskubaloiak “maila handia” duela eta, Asfi Itxako Navarra-ri buruz, “emakumezkoena duindu duzue” adierazi du.

Ligako Koparen ematea

Harrera berean, 2011-2012 Ligako Kopa eman dio Lehendakariak taldeari. Naiara Egozkue taldeko kapitainetariko batek jaso du. Jokalariek eta teknikariek, gainera, domina bat jaso dute.



Bestetik, Nafarroako ezkutua eman die Lehendakariak eta Asfi Itxako Navarra taldeak ospakizunaren oroitzapenezko opari batekin erantzun dio: jokalarien kamiseta ofiziala eta bufanda bat.

Gogora ekarri behar da Asfi Itxako Navarra-ko jokalariak 4. urtez jarraian izan direla Ligako txapendun, eta 3. urtez jarraian irabazi dutela Erreginaren Kopa eta Espainiako Superkopa. 2008. urtetik nazio mailako hamar titulu eta Europa mailako bat lortu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa