(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak familientzako diru-laguntzaren zati handienari eutsiko dio, 9 milioi euroko aurrekontu orokorrarekin astelehena, 2012.eko maiatzak 21


Nafarroako ia 5.000 familia izango dira onuradunak


Nafarroako Gobernuak familia, elkarte, familientzako zerbitzu eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren mende diren 0-3 urte bitarteko zerbitzuetarako zuzeneko laguntzei eutsiko die. Izan ere, Nafarroako ia 5.000 familiak izango dira laguntza horien onuradunak, eta laguntza horien aurrekontu orokorra 9 milioi eurokoa da.

Hala adierazi du Departamentuko kontseilari Elena Torres-ek prentsaurrekoan, eta bertan familientzako zuzeneko laguntzak nola geratzen diren azaldu du eta nola ordainduko diren 2011tik zintzilik dauden eskaerak, etenda geratu zirenak iraileko doikuntzaren ondoren.

Torresek azaldu duenez, bere departamentuak Nafarroako familiekin duen konpromisoari hainbat bideren bitartez erantzuten zaio: erditze multipleetarako eta familia ugarientzako laguntzak; laguntzak bikaintasunagatik kontziliazioa errazteko laguntzak; familiaren esparruan lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzak, eta bitartekotza, orientazio eta topaguneko zerbitzuak, azken hirurak, doakoak.

Aipatu duenez, aurten 3.326 familiak zuzeneko laguntzak jasoko dituzte, 4,4 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin.

Familiaren esparruan lan egiten duten elkarteek 60.400 euro jasoko dute.

Gainera, bitartekotza, orientazio eta topagunekoak diren familientzako zerbitzuen bitartez,1.015 familiei erantzungo zaie guztira 950.000 euro gainditzen duen aurrekontuarekin. Eta 3,4 milioi euro baino gehiagoko inbertsio bati esker, Departamentuko 2 haur-eskoletan eta Etxe Adiskideak deitutakoetan 620 familia onuradun izango dira.

Familientzako zuzeneko laguntzak

Zuzeneko laguntzen deialdiak honako hauek dira:

1. Erditze multipleak. Kontzeptu horretan 2011n eta 2012an ordaintzeke dauden laguntzak ordainduko dira. 240 familiari egingo diela onura aurreikusten da, guztira 200.000 euroko aurrekontuarekin

2. Hirugarren seme-alabarentzako laguntzak. Urte horretan laguntzarik jaso ez zuten 2011n jaiotako haurrentzat eta aurtengo martxoaren 22ra arte jaiotakoentzat. 800.000 euroko aurrekontua dute, eta 760 familiari emango zaie estaldura.

3. Eszedentziak. 2011n ordaintzeke dauden kopuruak ordainduko dira eta eszedentzietarako laguntza berriak deitzen dira aurten. Horretarako 2,3 milioi euro xahutuko da, eta 900 bat familia izan daitezke onuradunak.

4. Familientzako laguntzak etxeko langile diren pertsonak kontratatzeko. 2011tik ordaintzeke dauden eskaerak ordainduko dira 288 familiari iritsiko zaizkien 195.700 euroko partida batekin.

5. Erantzukizun partekatua. Kontziliaziorako laguntza aitaren eszedentziagatik. 2011tik zintzilik dauden eskaerak ere bermatzen dira. 18 kasu dira, eta haietarako 21.400 euroko ordainduko da

6. Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familientzako laguntzak. 2011tik ordaintzeke dauden eskaerak ordaintzen dira eta aurtengo deialdi berria. Hori guztia 869.259 euroko partida batekin, eta 1.120 familia inguru izan daitezke onuradunak.

NAOera ere bidali da jada, Etxe Adiskideen deialdia, eta familia-elkarteentzako laguntzen lehen deialdia ebazten ari dira, gainera.

Kontuan hartu behar da, gainera, haur-eskoletan 105 pertsonak lan egiten dutela, 550 haurri estaldura ematen diela, eta Etxe Adiskideek adin txikiko 100 pertsonari ematen diela zerbitzua.

Berrikuntzak

Aurtengo deialdiak beste berrikuntza batzuekin egiten dira: alde batetik, laugarren seme-alabarako laguntzetan jada baziren errenta-muga jaso da erditze multipleetan. Gainera, laguntza horiekin Nafarroako klase ertainera ere iristeko asmoz, errentaren zati berri bat sartu da (lanbide arteko gutxieneko soldata bost eta zazpi eta erdi aldi artean), diru-laguntzaren ehuneko 50a kobratuko duena.

Gainera, Torresek azaldu duenez, aurten, gurasoentzako eszedentziako laguntzak –eszedentzia guztien ehuneko hirua soilik betetzeko erabili direnak– xede horretarako laguntza orokorren deialdian sartuta geratzen dira.

Etxeko langileak kontratatzeko laguntzak era desagertzen dira. Haiek Gizarte Segurantzan alta emanda kontratatzen zen pertsonaren lan-kostuaren % 20a (hilean 180 euroko mugarekin) diruz laguntzen zuten, etxeko zerbitzuan lan egiteko edota adin txikikoei, adin nagusikoei eta menpekotasun moderatuei laguntza ematen. Enplegua sustatu eta aldi berean kontziliazioa erraztu nahi zituen krisiaren aurkako neurrien barnean egoeraren araberako neurri bat izategatik desagertzen dira, eta iraungitze-datarekin jada jaio zirenak 2012aren amaiera arte.

Bestalde, martxotik ere ezingo da hirugarren seme-alabagatik laguntzarik jaso, "haurtxo-txeke" izenekoa kontziliazioa errazten ez zuen eta zailtasun handieneko familiei laguntzen ez zitzaien neurri bat zela ulertzen baitzen. Torresek esan duenez, "aurrekontuak mugatzeko garai hauetan, ezinbestekoa da beste jarduera batzuk lehenestea, eszedentzia edo laugarren seme-alabagatik jasotako laguntzak, esaterako, kontziliazioari laguntzen diotenak eta laguntza handia dena behar handieneko familientzat".



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa