(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresarioek eta ekintzaileek indarrak eta proposamenak batu dituzte krisiari “buelta emateko” astelehena, 2012.eko maiatzak 21


Nafarroako Gobernuak gizarte osoak parte hartzeko ekimen ireki bat abian jarri du


Transcripción textual del video

Nafarroako 36 enpresariok eta ekintzailek Nafarroako Gobernuarekin bilkura bat egin dute gaur goizean beren negozioetan inplementatzen ari diren ahalegin eta ekimenak bateratzeko krisi ekonomikoaren egoerari buelta emateko, ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko asmoz.

Nafarroako Gobernuak antolatutako bilkuraren asmoa gizarte guztiari zabaldutako ekimen bat abian jartzea da, gizarteaz jabetzen ari den "ezkortasun, tristura eta paralisi" egoerari buelta emateko bideratutako ahalegin, baliabide eta ekimenak batzeko xedearekin. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak eta enpresek herritar, langile, enpresario, elkarte eta hainbat eragile soziali gonbita luzatzen diete abian jartzen dituzten ekimen guztietan izan daitezen eta haiek parteka ditzaten Nafarroako ekonomiaren eta enpleguaren susperraldirako oinarriak jartzen ahalegintzeko. Ekimen honen helburua da herritar nafar guztiek krisialditik ateratzeko lur honetan egiten ari diren lan guztiaren bozgorailu bihurtzea, eta gizarte osoaren aurrean eredugarri izan daitezen.

"Buelta eman nahi diogu" ekimena, gainera, arlo publiko eta pribatuaren artean lotura horiek estutzeko asmoz sortu da, krisiaren aurkako neurriak hartzeko guztiok konpromisoa har dezagun, sinergiak sortzeko eta egoerari buelta ematea bilatzen duten proiektu nahiz ekimen berrien bultzatzaile izateko.

”Buelta eman nahi diogu” ekimenaren lehen bilkura

Barcina Lehendakariak eta haren Gobernuko kideek “Buelta eman nahi diogu” ekimenarekin bat egin dute. ( irudia handitu )

Nafarroako 36 enpresariok eta ekintzailek Nafarroako Gobernuarekin bilkura bat egin dute gaur goizean beren negozioetan inplementatzen ari diren ahalegin eta ekimenak bateratzeko krisi ekonomikoaren egoerari buelta emateko, ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko asmoz.

Nafarroako Gobernuak antolatutako bilkuraren asmoa gizarte guztiari zabaldutako ekimen bat abian jartzea da, gizarteaz jabetzen ari den "ezkortasun, tristura eta paralisi" egoerari buelta emateko bideratutako ahalegin, baliabide eta ekimenak batzeko xedearekin. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak eta enpresek herritar, langile, enpresario, elkarte eta hainbat eragile soziali gonbita luzatzen diete abian jartzen dituzten ekimen guztietan izan daitezen eta haiek parteka ditzaten Nafarroako ekonomiaren eta enpleguaren susperraldirako oinarriak jartzen ahalegintzeko. Ekimen honen helburua da herritar nafar guztiek krisialditik ateratzeko lur honetan egiten ari diren lan guztiaren bozgorailu bihurtzea, eta gizarte osoaren aurrean eredugarri izan daitezen.

"Buelta eman nahi diogu" ekimena, gainera, arlo publiko eta pribatuaren artean lotura horiek estutzeko asmoz sortu da, krisiaren aurkako neurriak hartzeko guztiok konpromisoa har dezagun, sinergiak sortzeko eta egoerari buelta ematea bilatzen duten proiektu nahiz ekimen berrien bultzatzaile izateko.

Nafarroako enpresa-sare eta sare sozial guztian zabal dadila lortzeko, webgune bat sortu da:www.queremosdarlelavuelta.com .Bertan, partikularrek, enpresek eta erakundeek mugimendu horrekiko atxikipena adieraz dezakete, eta balioan jar ditzakete ekin dituzten edo abian jarri behar dituzten proiektuak ere krisi ekonomikoaren aurka borroka egiteko.

Gaur goizean egin den bileran honako enpresa hauek parte hartu dute: Volkswagen, Viscofán, Cinfa, Berlys, Grupo AN, Iberdrola, Gamesa, Acciona, M. Torres, Thomson Reuters Aranzadi, Grupo La Información, Nafarroako Klinika Unibertsitarioa, Harivenasa, Lacturale, Martiko, Mecacontrol, Lacunza, Jofemar, Uscal, Incita, Tex, Leache, Tasubinsa, Excal, Caja Navarra, Caja Rural de Navarra, La Caixa, Banco Santander, Sagamóvil, El Corte Inglés, La Perla hotela, Europa/Alhambra jatetxea, Navarsol, El Molino kanpina, Cámera eta Gure Sustraiak. Gainera, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarría ere bertan izan da.

Gobernuaren aldetik bertaratu dira: Yolanda Barcina Lehendakaria, Roberto Jiménez eta Álvaro Miranda lehendakariordeak, eta Lourdes Goicoechea nahiz Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariak.

Lehen urrats bat

Ekimen hau sortu zen 2012ko egoera ekonomikoa zaila dela egiaztatu ondoren, atzeraldi ekonomikoaren aurreikuspen makroekonomikoak eta enpleguaren galeraren aurreikuspenak ikusita. Baina uste oso batekin ere jaio da, hau da, enpresario, ekintzaile, autonomo eta langile nafar guztiek esku artean duten guztia egiten dutela eta hala egiten jarraituko dutela, bakoitza bere esparruan, krisiari aurre egiteko. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak interes berezia du ekimen honi ekitea foru-geografia guztiko ekoizpen-sektore ezberdinetako 37 enpresei entzunez eta haien proposamen, ahalegin eta ekimenak gizarte guztiaren aurrean eredu gisa jarriz. Enpresa horiek konpainia multinazional handien, familien ETEen, saltoki, ostalari, ekintzaile, kooperatiba eta gizarte-laneko enpresen ordezkari direnak.

Nafarroako Gobernuaren eta enpresarioen ordezkariek ondorioztatu dute gizarte guztian sortu den krisi ekonomikoak eta aurrekontu-zailtasunek ez dutela zertan inolaz ere ezkortasun eta paralisirako kausa izan behar, pizgarri baizik lan gehiago eta hobeto egiteko, eta ahal diren lankidetza-bide guztiak bilatu eta aurrera eramateko Administrazio Publikoaren, enpresen, langileen eta Nafarroako gizarte guztiaren artean.

Horren adibide, bilkuran parte hartzen duten enpresek beren proiektuetan egiten ari diren neurri eta inbertsioak azaldu dituzte. Abian jarri dituzten proposamenen artean egiten ari diren apustu eta inbertsioa nabarmendu behar dira: nazioartekotzeko, berrikuntza eta ikerketarako, patente berriak sortzeko, kalitatea hobetzeko, sinergiak beste enpresa batzuekin inplementatzeko, bezero berriak fidelizatzeko kanpainak abian jartzeko, langileekiko komunikazioa hobetzeko, dibertsifikaziorako, bezeroei arreta emateko ahalegin handigoa egiteko, edo Nafarroa marka bultzatzeko.

Nafarroako Gobernuak, berriz, konpromisoa hartu du krisiari buelta emateko enpresak, ekintzaileak, autonomoak eta langileak egiten ari diren ahalegin nahiz ekimenen pare egoteko. Hori dela eta, ekonomia eta enplegua suspertzeko ekimenak abian jartzen jarraitzeko konpromisoa hartu du. Alde horretatik, gogora ekarri ditu: ETEentzat langileak kontratatzeko laguntzak iragan asteazkenetik indarrean daudenak; ekonomia suspertzen lagunduko duten azpiegitura eta proiektu estrategikoetako inbertsioa arintzea, eta konpromiso irmoa enpresa-proiektuen izapide administratiboa arintzeko ahaleginak areagotzeko.

Egunotan, Nafarroako Gobernua plan zehatz bat diseinatzen ari da Nafarroako ekonomia eta enplegua dinamizatzeko; 20 milioi euroko plana da eta Enplegu Plana sinatutako eragile ekonomiko eta sozialen eskutik eta Moderna Planaren etorkizunari begira, finantzaketa hobetzeko neurri pizgarriei eutsiko diete honako hauen bidez: abalak, nazioartekotzea, gazteen langabeziaren aurkako neurriak, etxebizitzen eta birgaitzeen merkatua dinamizatzea eta I+G+B.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
"Buelta eman nahi diogu" ekimeneko parte-hartzaileen zerrenda.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa