(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

70 atxikimendu berri baino gehiago, “Buelta eman nahi diogu” kanpainan asteazkena, 2012.eko maiatzak 23


Orain arte 167 enpresak, erakundek eta partikularrek bat egin dute krisi ekonomikotik irteteko ekimen eta ahaleginak batu nahi dituen ekimen honekin 


“Buelta eman nahi diogu” ekimenak atxikimendu berriak jasotzen jarraitzen du. Atzotik, 74 enpresa, elkarte, erakunde eta partikular gehiagok bat egin dute ekimenarekin eta, honela, 167 atxikimendu jaso ditu.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako enpresari talde batek bultzatu du ekimena eta krisi ekonomikoa gainditzeko asmoa duten ekimen eta ahaleginak batuko dituen mugimendua sortzea du helburu.

Jasotako atxikimendu gehienak langile autonomoenak eta enpresari txiki eta ertainenak dira, nahiz eta Mutua Navarra bezalako tamaina handiagoko enpresak, Consebro bezalako elkarteak eta Radiodifusora Navarra bezalako komunikabideak ere gehitu diren. Nafarroako Enpresari Gazteen Elkarteak (AJE) ere bere atxikimendua eman du. www.queremosdarlelavuelta.com/eu/ web gunean ezagut daitezke bat-egite guztiak eta eurek egindako ekarpenak. Horietan, egoera aldatzeko abian jarri dituzten egitasmo eta ekimenak ematen dituzte ezagutzera baita helburu hau lortzeko iradokizunak ere.

Bat-egite berriak

Azken eguneko bat-egiteak hauexek dira, alfabetoaren arabera ordenatuta: 20&02 Otero & Ollo Comunicación; Adisco (Corellako Minusbaliatuen Elkartea); Agus Centelles Z; Aje Navarra; Ananda Gestion Ett; Apm Prevención; Arquitectura y Ordenación Urbana SL; Artworks Comunicación, SL; Asociación Navarra de Informática Municipal, SA (Animsa); Avicola Elorz 2 SL; Begoña Sesma Vea; Calícrates-Accesibilidad y Diseño Universal; Carlos; Celia Tellechea Erlanz y Club Navarra In.

Bat egin dute gainera Consebro; Conslau SL; Construcciones y Excavaciones Urabayen SL; Csoluciones; Cynser Asesores; Dapp Publicaciones Jurídicas SL; Descubriendomundo.com Viajes; Domaines Lupier; Dra. Mercedes Moreno Gaztambide SL; Edurne Senosiain SLU.; Ega Informática; Eide Estudio; Electricidad Bat-Vol Sl; Emilio Rubio; Estudios Informes Navarra, SL (Ein taldea); Floristeria Torrens; Ford-Irusa; Dédalo fundazioa; Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa; Gir Eco Innovación; Grupo Logistico Disayt; Guarderia infantil Krusty SL; Santamaria hotela; Ideart Comunicación; Imaginascene Eventos y Comunicación, SL; Inasel Limpiezas SL; Intrace SL; Irare Puente Internacional SL; Izcue & Asociados Consultores SL; Javier Fernández; Jesús María Úriz Eraso; Juan Gutiérrez Bañasco; Juan Manuel Erice Zunzarren; Larrama Creativa.

Beste bat-egite batzuk: Lezkairu Dos SL; Limpiezas Lijarzi, SL; Lorca Salud SL; Maquinaria y Servicios Eca, SAL.; María Egaña; Mazda-Solauto; Miguel A. Guallar Irigoyen; Martan-Autoescuela de Maquinaria; Mobeduc-Mobekip; Montaner & Asociados; Mutua Navarra; Openbravo; Premo; Prevención Navarra SLU; Quesos Larra SL; Radiodifusora Navarra; Reparaciones Magofran; Sat Nº404 NA Ebro; Sistema Global de Servicios Turísticos; STEE-EILAS; Talleres Mendicres, SL; The Sweet Teapot; Ubillos Procuradores; Zabala Group 1958 SLl y Zoel Mir SL.

Kanpainaren helburuak

"Buelta eman nahi diogu" kanpaina gizarte osoari zabaldutako ekimena da, eta haren helburua da gizarteaz jabetzen ari den "ezkortasun, tristura eta paralisi" egoerari buelta emateko ahalegin, baliabide eta ekimenak batzea.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak eta enpresa sustatzaileek herritar, langile,enpresario, elkarte eta hainbat eragile soziali gonbita luzatzen diete abian jartzen dituzten ekimen guztietan izan daitezen eta haiek parteka ditzaten Nafarroako ekonomiaren eta enpleguaren susperraldirako oinarriak jartzen ahalegintzeko. Ekimen honen helburua da herritar nafar guztiek krisialditik ateratzeko lur honetan egiten ari diren lan guztiaren bozgorailu bihurtzea, eta gizarte osoaren aurrean eredugarri izan daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa