(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 40 milioi jarri ditu tokiko erakundeetan herri lanak berehalakoan sustatzeko asteazkena, 2012.eko maiatzak 23

UPNk eta PSNk ekonomia eta enplegua dinamizatzeko hitzartu zuten akordioaren barnean kokatzen da neurri hau

Transcripción textual del video

Gobernuak, erabaki honekin, aurretiko kontratazioen prozedura erraztu nahi du herri lanen sektorea suspertzeko. Ekonomia eta enplegua dinamizatzeko asmoarekin UPNk eta PSNk joan den maiatzaren 11an erdietsitako itunean kokatzen da neurria, baita “Buelta eman nahi diogu” kanpainaren barnean ere. Kanpaina hau Nafarroako Gobernuak eta enpresariek bultzatu dute egungo krisi ekonomikoa gainditzea helburu duten ekimen eta ahaleginak batzeko.

Abaurrepea

Abaurrepea.

Gogoratu behar da hasiera batean gordetako 40 milioi horiek egitasmoaren altxortegiko soberakinaren kontura egingo direla -burutu gabeko eta konprometitu gabeko inbertsioen kontura- eta Foru Administrazioak emanak direla tokiko erakundeek burutzen dituzten inbertsioen %70 eta %100ren artean finantzatzeko. Tokiko Azpiegituren Planean jasotako lanez gain, premiazkoak diren lanak ere eskatu ahal izango dira.

Hasierako 40 milioi hauek -behin betiko kopurua urteroko aurrekontuen foru legeetan zehaztuko da- ondoko modura banatuko dira, aurreikuspenen arabera: 21 milioi euro plan gidarietara (uraren goi-hornidura; ibaien eta hiri-hondakinen arazketa eta saneamendua); 15,5 milioi euro azpiegituretara (ur hornidura, tokiko hornidura sareak, herriko argiak, zolaketa, udalaren eraikinak, hilerriak eta herriko bideak); 2,29 milioi Tokiko Inbertsioen Aparteko Planean jasotako ekintzetara; eta 1,21 milioi zeharbideen urbanizaziora.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa